Ogitarteko hau nire galbidea dela onartzen dut.
Zartagin batean solomoa frijitzen dut eta ogitartekoaren oinarrian jartzen dut. Gainean gazta xerrak jartzen dizkiot. Zartagin berean hirugiharra frijitzen dut eta gaztaren gaineran jarri. Urdaizpiko xerrak hirugiharraren gainean (zartaginetik pasatzea aukerazkoa da) eta zartaginean berotutako piper gorriak guztiaren gainean jartzen dut.
Hau sekulakoa da, beste kontu bat dena ahoan sartu ahal izatea da, baina txarriogitartekoaren xarma hori da!