Alde batetik presio-eltzean txipiroiak (garbitu ostean, e!) ura eta gatz pixkatekin jartzen ditut ordu erdiz. Bestetik zartagin batean tipula, piper berdea ta baratxuria su leunarekin oliotan frijitzen ditut gatz apur batekin. Biguin daudean, karamelizatuak, hots, ondo egosita daudenean, irin pixkat gehitzen diot eta urarekin ondo nahasten dut. Egosten utzi eta dena ondo nahastuta dagoenean txanoarekin dena txikitzen dut saltsa kazola batean utziz. Txipiroi-tinta poltsatsoaren edukia kazola barruan isurtzen dut eta zurezko goilara batekin dena ondo nahasten dut.
Txipiroiak eginda daudenean, presio-eltzetik atera eta saltsa daukan kazolan jartzen ditut. Azkenik, su leunean kazola jartzen dut eta txipiroiak eta saltsa ondo nahastu arte sutan ditut. Eta pixkat gatzgabetu gelditu bada momentu hau baliatzen dut gatz pixkat gehitzeko.