Telesailak

2014ko 9. asteko serieak

Neguko joku olinpikoen ostean normaltasuna itzuli da eta hainbat serie izan ditut ikusteko. Hona birpasa.
 

 

Castle – 06×16 – Room 147

 
Kapitulu bikaina berriro ere. Hiru pertsonek krimen berbera egin izana onartzea oso interesgarria egin du kapitulua, benetan gertatu dena jakiteko. Eta kontu horrek dena izkutatu du hiltzailea nor den jakin arte. Castle bera teoria harrigarririk gabe gelditzeak dena esaten du. Entretenigarria benetan. Eta bukaran Alexis etxera itzultzea hunkigarria izan da, Becket-en laguntzari esker.
 

 

Shameless (US) – 04×07 – A Jailbird, Invalid, Martyr, Cutter, Retard, And Parasitic Twin

 
Seriea guztiz draman bilakatu da eta lehen zituen mometu dibertigarri horietaz ia ez da arrastorik gelditzen. Drama gehiegi, egia esan. Onena Lip eta Fiona arteko burruka izan da, gordina, baina bi anai-arrebak egi guztiak esanez. Gainontzekotik Fiona-ren epaiketa eta Liam-en kontuen ondorioi buruzkoa dira aipagarrienak, besteak nahiko behartuak edo luzetuak. Bai Frank, zein Debbie, Ian edo Victoria-Kev-en kontuek ez didate askorik esan.
 

 

The Following – 02×06 – Fly Away

 
Kapitulu honetan gertatukoaren ostean seriea fase berri batean sartuko dela suposatzen dut. Lily eta Joe-ren arteko apurketa erakusten digu eta horrek ondorioak izango ditu. Beti bezala odol asko egon da eta hainbat hil dituzte, ozta-ozta protagonistak gelditzen dira. Baita Ryan eta Mike berradiskidetze dira, baina biek eta Ryan-en ilobak arazoak izango dituzte FBIarekin. Gauzak gertatu gertatu dira baina pixkat kaotikoa dena.
 

 

Person of Interest – 03×15 – Last Call

 
Kapitulua oso ondo egon da eta modu bikain batean antagonista berri bat sartu dute. Kasua bera tentsioz eta ezustekoz betea egon da, momentu guztian zer gertatuko den jakin gabe. Hasieran Fusco pixkat baztertuta egongo zela zirudien, lankide berri bat eta guzti, baina azkenean bi kontuak uztartu dira. Bai, kapitulu entretenigarria.
 

 

Pretty Little Liars – 04×21 – She’s Come Undone

 
Zelako dramoia, benetan. Batak bihotza guztiz hautsita dauka eta dena apurtu/pikutara bidali nahi du, azken urteak gezurra direlako. Bestea pilulazalea da eta burutik jota dago. Eta beste biak konpartsa izatetik ateratzeko maitasun/bikote kontuekin jolasten. Dena kriston tragedia beharko zuena nahiko barregarri gelditzen da, egia esan. Eta orain Ezak liburua argitaratuko duenarena demasa da.
 

 

Modern Family – 05×15 – The Feud

 
Kapitulu nahiko zuria, kontu handirik gabe. Dibertigarriena Lilyren zorrien ingurukoak, kapituluaren bizkarrezurra izan dena. Gainontzekoak zuzenak, baina zeozer falta izan zaie, Phil eta Jay-k joko gehiago eman zezaketen eta Manny eta Gloria beste barik. Dunphy arrebek hotz utzi naute, pixkat lastoa izan da hori. Atsegina baina ahazgarria.
 

 

Revolution (2012) – 02×14 – Fear and Loathing

 
Bukaerako cliffhanger-a laostia izan behar zuen nahiko flojo gelditu zaie, serie askotan iada erabili duten baliabide batekin. Kapitulua bera eskasa. Dauden hiru lerroak bere bidezidorretik atera dira: Aaron-en kontua makinatxoak gaixo daudela eta kodea konpondu behar zaiela; Monroe-ren kontua azkenean burruka eta bira askoren ostean Charliek dena konpontzen du; eta Miles, Rachel eta Nevillena sagu eta katuarena jolastu ostean dena ateratzen da. Baina dena hain agerikoa da interes handirik ez duela izan.
 

 

Community – 05×07 – Bondage and Beta Male Sexuality

 
Kapitulu nahiko normala beraiek izateko, pertsonaien arteko harremanean sakonduz, bai Jeff-Duncan-Britta alde batetik zen Abed-Hickey bestetik. Oso ondo egon da, normaltasunarekin. Annie eta Shirley ez dira apenas agertu eta kapituan bera metaerreferentzia egiten diote kontuari. Chen-en kontuarekin eztakit egon ez den Haloween-eko bereziari keinu bat egin nahi izan dioten, baina tipoak bikain egiten du. Eta kredituak Duncan eta Dekanoarekin ikaragarri ona izan da.
 

 

Parenthood – 05×15 – Just Like at Home

 
Polita, xamurra. Horrelakoa izan da kapitulua, drama handirik gabe, gauzak modu naturalean eta errezean kontatuz. Bizkarrezurra Julia eta Joel banaketa izan da, nola lehenengokoak bakardadea eraman duen eta bigarrenak haurrak etxe berrian edukitzea. Eta nola Juliak bere neben-ahaizparen laguntza izan duen. Gainontzeko kontuak itxierak iruditu dute, edo behintzat bdieratzeak: gurasoen etxearena, Drew-rena, Sarah eta Hank-ena edota Alan eta Kristine-na. Dena oso txukuna eta ederra.
 

 

Scandal – 03×11 – Ride, Sally, Ride

 
Geldialdiaren ostean, dena kolokan utzi oztean, lehen minutuak zoroak izan dira. Lehendakariordea azkenean aurkezten da eta Olivia eta Fitz batera daude. Hortik aurrera, betikoa, eskuetatik dena joatea, gauza asko gurutzatu eta gauza beharturen bat edo beste. Korapilo asko zabalik daude eta maitasun kontuekin berriak zabaldu dira. Momenturik onenak Oliviaren aitaren hitzaldi sutsua, Joe Morton crack bat da, eta James-en asmoak. Kapitulua entretenigarria izan da baina, beno, gero eta gutxiago sinestu daiteke.
 

 

Blue Bloods – 04×15 – Open Secrets

 
Ez dut kapitulu txarra izan denik, baina pixkat eskasa bai. Hiru istorio egon dira eta, beno, hirurak nahiko aurresangarriak eta kontu handirik gabekoak. Ideia ona zen baina eramateko modua pixkat biguina. Momentu askotan lastoa edo behartutako egoerak agertzen zirela iruditu zait, batez ere Nicky eta Erin-en artekoa. Kapitulu ahazgarri bat.
 

Utzi erantzuna