Genetika, genomika ta beste

Anemia faltziformea (Gaixotasunak eta eboluzioa II)

Hemokromatosia azaldu nizuenean gaixotasunak eboluzioaren bidez ulertu daitezkela esan nizuen. Gaurekoan beste adibide batekin nator: anemia faltziformea .
 
Anemia mota honen ondorioz globulu gorriak ohiko itxura borobila eduki beharrean, forma luzatu bat hartzen du eta, ondorioz, oxigeno gutxiago garraiatzeko gai da. Bai, Himalayara igotzeko edo kirola egiteko arazo bat da hau. Globulu gorrien forma amorfo hau beta-globina genean gertatzen den aldaketa baten ondorio da eta gaixotasuna azalarazteko bi kopiak akatsdunak eduki behar dira. Funtzionatzen duen kopia bat eta akatsdun bat badute, ganorazko globulo gorri nahiko sortzen dira gaixotasuna sahiesteko.
 
Gaixotasun hau batez ere Afrikan, Mediterraneo hegoaldean, Indian eta ekialde hurbilean hedatuta dago. Zer (izan) dute leku hauek oxigeno gutxiago garraiatzeko gai diren globulo gorriak hobesteko? Malaria.
 

 
20140311120230
 
Ezkerretara anemia faltziforemaren banaketa . Eskumatara malariaren banaketa historikoa . Antzekotasuna ikusten?
 

 
Dirudienez malaria sortzen duen parasitoari itxura amorfoa duten globulo gorriak ez zaizkio gustatzen. Hortaz, kopia akatsdun bat daramaten pertsonek bi kopia funtzionalak dituztenak baino hobeto aurre egiten diote malariari. Ondorioz, malaria zegoen lekuetan beta-hemoglobinaren kopia akatsdun bat edukitzea abantaila zen (ez ziren malariaz hain erraz hiltzen). Pertsonen mugimendua dela eta kopia akatsduna hedatzen joan zen eta, horrela, anemia faltziformea hedatu.
 
Malariari aurre egin zaion heinean eta sendatzen joan, anemia faltziformeak atzera egin du. Edo kopia akatsdunen maiztasuna behintzat. Azken finean bi kopia funtzional beti ere abantaila handiagoa dauka eta, hortaz, hautespen naturalaren ondorioz, kopia funtzionala berriro ere hedatzen joango da.
 
Malaria eta anemia faltziformeak hautespen naturalak, eboluzioak, nola jokatzen duenaren beste adibide argi bat da. Malariaren aurrean abantaila zenez, kopia akatsdunen maiztasuna handituz joan zen. Malaria desagertzen doan neurrian, kopia akatsdunaren maiztasuna txikituz doa. Inguruneari hobeto moldatzen dena aurrera doa, besteak atzean gelditzen dira.
 

 
20140311120209
 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du.
 

2 Comments on “Anemia faltziformea (Gaixotasunak eta eboluzioa II)

Utzi erantzuna