Aste honetan denboraldiak bukatzen hasi dira eta beste batzuk bukaera horretara bideratzen ari dira. Goazen laburpenarekin.
The Good Wife – 05×14 – A Few Words
Alicia-k eman behar duen diskurtsoaren aitzakiarekin lana nola lortu zuen erakusten digute. Will-ekin feeling-a zegoenean. Eta orain duten gorrotoan ere sakonduz. Hala ere kapituluko onena Tascioni izan da, beti bezala, bera agertzen denean kapitulua konpontzen du. Hartzarekin izan dituenak eta abesten primerakoa izan da. Eta Peter-en aurkako sorgin-ehiza aurrera darrai, buelta gehiago emanez. Kapitulu arraroa baina atsegina.
Shameless (US) – 04×09 – The Legend Of Bonnie And Carl
Shameless-en betiko izpiritua mantentzen duen bakarra Carl da, gainontzekoak, agian Lip kenduta, dramoi batean bizi dira. Batez ere Fiona eta Frank. Horrenbeste putzuan sartu dituzte, orain dena gero eta ilunagoa dela. Debbieren eta Milkovichtarren kontuek aspertzen naute. Eta Ian ez dakit zertarako itzuli den, pertsonai kriston ahazgarria da. Ez da kapitulu ona izan, ez.
Castle – 06×18 – The Way of the Ninja
Kapitulu bikaina, oso dibertigarria. Castle Ninjez inguraturik, horrek joku asko ematen du eta zuku guztia atera diote. Gainera modu oso elegantean Becket eta Castle-en ezkontza kontuei punta atera diote, inoiz aspertuko ez direlakoan. Gainera bukaera ezustekoa izan da, beno, kapitulu guztia bezala, giro eta ezustez betea. Bai, kapitulu ederra.
The Following – 02×09 – Unmasked
Beno, bukaerako cliffhanger-arekin eurak ere serio hartzen ez dutela erakusten dute. Kapituluan, beti bezala, zoroak edonondik, hildakoak, tiroak, odola etab. Azkenean Joe-k sekta horren kontrola hartzeko, bi buruak hil ostean. Ryan-en alderdi samurrena ikustea arraroa da, baina eskertzekoa. Tira, beste kapitulu bat betikoarekin.
Person of Interest – 03×17 – Root Path
Kapituluko hasierako narrazioa bikaina izan da, Root-en ikuspuntutik dena jarrita, kreditu-tituluak barne. Gainontzekoa denboraldiko korapiloan sakontzeko balio izan du, makinak daramen joko bikoitza, kapituluko pertsona salbatzeko eta Samaritan martxan ez jartzeko. Entretenigarria izan da, Shawn bereak egiten, Root eta Finch batera jarduten eta Reese erdibidean. Gainera makinaren portaerarena nahiko sinesgarria denez dena ondo joan da, denboraldi bukaera bizi batera bideratua.
Pretty Little Liars – 04×24 – A Is for Answers
Denboraldi bukaera. Eta kriston kakapiloa. Lau denboraldi ostean kaka honekin etortzea ia irain bat da. Dagoena dagoela badakit ta hemen ez dudala asko itxaron behar, baina zu, pasa dira. Kapituluan lau hauek Allisonekin azkenean biltzen dira eta honek gau hartan gertatutako kontatzen du. Bai, hor zeuden dudak erantzun dira, baina ez dute koherentziarik lau denboraldi hauetan gertatutakoarekin. Gainera komisaldegian Spencer-en familiarenak ez du hankarik ez bururik izan (ahizpa agertzea, txantxa bat zirudien). Eta bukaeran Ezra tirokatzea eta hil dela iradokitzea denboraldi bukaera tamalgarria izan da. Datorren denboraldian joku aldaketa datorrela dirudi, baina auskalo ikusiko dudan.
Revolution (2012) – 02×17 – Why We Fight
Kapitulua entretenigarria izan dela ez dut ukatuko, akzioa, tiroak, tentsioak eta odol asko. Baina azkenean, gertatu, ez da asko gertatu. Ez gertatzeagatik ez da Aaron agertu. Eta garrantzitsuena Miles eta konpainia Patriotek Texaseko burua hil nahi dutela izan da. Gainontzekoa, betiko sasifilosofia, beharrezkoak ez ziren bidezidorrak eta Neville bereak egiten. Agian aipagarriena Charlieren zinismoa da, baina gainontzekoak puf, beti kontu berdinekin.
Revenge – 03×15 – Struggle
Eeeeeeeeee, bale, hori, bai, ondo. Ze, nora doaz orain? Emily-ren pitzadura hain errez konpontzen dute? Bere aitaren kontu baten inguruan? Jodo… Gauza bera Jack eta bere amaren artekoa. Beno, tipa honena kristona da. Aurreko kapituluan agertu eta orain saltsa guztitan sartuta dago: Jack, Victoria eta Emily. Patrik badoa eta Aiden itzultzen da. Eta hor erdian Danny, Conrad eta besteak. Zentzugabekeri bat guztia. Nolan izan ezik, libratzen den bakarra.
Community – 05×10 – Advanced Advanced Dungeons & Dragons
Berriro ere metakapitulu bat egin dute, ondo, baina, zeozer falta izan zaio. Berriro ere Dungeon & Dragons erabiltzea zeozer lortzeko eta ondatu izana ondo egon da eta dinamika bera ere, baina Abed-en hizkerarekin eta besteak pixkat zoratuta, ez du guztia eman. Kapitulu zuzena baina ez bikaina.
Parenthood – 05×18 – The Offer
Etxearen salmenta metafora eder bat bilakatu dute. Agian guztiok, oroitzapenak barne, prezio bat dugu. Joel eta Juliaren kontua, pausu bat aurrera, hiru atzera, dena kakanaztuz eta orain haurrak ere tartetik sartuta. Max-en Aspergerraren kontua berriro ere itzuli da, pixkat gainditua zegoena zirudiena. Arraroa egin zait baina momentu dramatiko asko ematen dituela ulertzen dut. Drew-rena pixkat tamalgarria, soberan dagoena. Behintzat Sarah-k eta Hank-ek, duten harreman berezi horrekin, irria jartzen diguten. Istorio asko behartuak, baina, tira, kapitulua ondo egon da.
Scandal – 03×14 – Kiss Kiss Bang Bang
Bale, hildakoa James da eta kapituluan Cyrus esta bere arteko maitasun istorioa kontatzen digute. Dena oso polita pertsonai garratzitsu bati agur esateko. Gainontzekoa, David bizirik gelditzen dena denez, dena izkutatu behar du. Liv ongiaren eta gaizkiaren artean burrukatu beharko du eta David-ekin zeozer antolatzear dago. Presidente ta konpainia, armekin gora eta behera, eta beste bien affairean sakontzen. Kapitulu zuzena, onena Joe Morton, beti bezala.