Telesailak

2014ko 13. asteko serieak

Serie batzuk geldialditxo batean dauden bitartean, beste batzuk bere denboraldia bukaerara bideratuta daude. Hona asteko laburpena.
 

 

The Good Wife – 05×15 – Dramatics, Your Honor

 
Ikaragarria. Denboraldi honetan gertatzen den bigarren joko aldaketa. Beno, aurrekoa ezerezean gelditzen da honekin. Ohiko kapitulu bat zirudien, Will-ek Aliciari kendutako kasu bat zeraman eta, gora behera batzuen ostean, bazirudien Alicia eta Will beren gorrotoa bideratuko zutela. Alicia bozken kontuan sartuta zegoen, Cary-rekin txantxa batzuekin. Tira, betikoa. Azkenengo uneak heldu arte. Will-en bezeroak presioa ezin jasan eta tiroka hasten da, eta tiroen artean Will hiltzen dute. Hitzik gabe. Hain gogorra izan da, hain ondorio sakonak ditu, denboraldian gelditzen denaren aurrerapen bat egin dutela. Izugarria.
 

 

Shameless (US) – 04×10 – Liver, I Hardly Know Her

 
Kapituluan batez ere Fionaren Franketzea eta Frank-en azken uneko salbazioa izan da haria. Fiona, inpernura joan da, Wisconsinen agertu eta Lip-en laguntza izan du. Baina ez dakigu zer gertatuko den berarekin edo ze erredentzio izango duen. Franken kasuan ia guztiz hil da, operazio faltsu batean giltzurdina galdu ostean. Hor ibili dira, ezkontza eta guzti, eta bukaeran gibel bat agertzen da. Gainontzekoak pixkat betetzeko: V-k bikiak ditu, Malkovichtarrak bere kontuekin jarraitzen dute, Ian-ekin ez dakigu zer gertatzen den eta Carl bere gaizkile karreran sakontzen. Kontu asko baina kapitulu zuzena, beste barik.
 

 

Castle – 06×19 – The Greater Good

 
Kapitulu atsegina, entretenigarria. Kapituluko kasua oso interesgarria, ezusteko birekin eta zirkulu bukaera batekin. Narratibaren aldetik bikaina. Gainera bi gauza lagunduta etorri da: alde batetik Gates kapitainaren ahizpa eta beren arteko harremana, bestetik Castle eta Beckett-en ezkontza zerrenda. Oso ondo eramaten ari dira ezkontzarena, zerrendaren kontuak momentu komiko bikainak emanez. Bai, kapitulu ona.
 

 

Star-Crossed – 01×06 – Stabbed With a White Wench’s Black Eye

 
Protagonistek dueten ezinezko nerabe maitasun kontua alde batera uzten badugu eskeintzen dutena ez dago txarto. Azpijoko ezberdinak, harreman eta sentimendu gurutzatuak eta pixkanaka ezagutzen goazen kontuak, bai estralurtarrena zein gizakiena. Arrano Gorrien kontuak pilo aurreratu da, tentsio gehiago emanez gizaki-atriatar gorrotoari. Kapitulu entretenigarria.
 

 

The Following – 02×10 – Teacher’s Pet

 
Pixkat kaotikoa izan da horrenbeste istorio gurutzatu eta flashback artean. Baina, beno, lerro orokorretan, betiko sarraski eta odol festaz gain zeozer aurreratu dugu. Beno, Claire-na izan ezik, kriston behartua dena, adarjotze pixkat bada. Joek sektaren kontrola guztiz hartu du, zoroetxe handia, eta Ryan badabil bere ehizean baina ez aurrera ez atzera. Kapitulu zuzena.
 

 

Person of Interest – 03×18 – Allegiance

 
Azkenealdian kapituluko kasua eta deboraldiko korapiloa modu batean edo bestean lotzen dabiltza. Kasua ondo egon da, pixkat maitasunean oro har eta Shawn-en iraganean sakontzen. Gainera momentu komiko bikainak izan ditu, hortaz, egon den intriga eta guztiarekin oso entretenigarria izan da. Eta Root-ena, joko oso ona egin dute Bear sartuta eta bukaerakoa, beno, agerikoa zen.
 

 

Revenge – 03×16 – Disgrace

 
Bi denboraldi pasatxo Daniel-ekin ezkontzeko, kapitulu gutxi batzuren ostean banatzeko. Emilyren planearen barne bada ere, pixkat hotz denak. Gainera berriro ere 36 ordu lehenagoko baliabidea erabili dute, eta iada oso ikusia dago serie honetan. Gainontzekoa azpijoko eta traizioak edonondik, Nolan-i lagun berri bat ekarri diote eta Jack eta Emily-k taldea osatzen dute. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 05×18 – Las Vegas

 
Haurrik gabeko kapitulua, Las Vegas-en gertatzen dena. Bikote bakoitza bere kasara ibili da, beren kontuekin, bukaeran izan ezik. Han, Marx-en kamarotea imitatuz, jendea sartzen eta sartzen joan da, kaosa eta gaizkiulertzeak handituz. Kapitulu zuzena, baina, tira, kontu batzuk behartuegiak.
 

 

Parenthood – 05×19 – Fraud Alert

 
Aita-seme istorioak, Joel eta Juliaren porrotaren ondorioak eta Sarah-ren iragana. Horiek izan dira ardatzak. Samurrak batzuk, gogorrak besteak. Momenturik gordinena Joelek eman digu egi osoa esanez. Samurrena Max bere amari joateko eskatzen. Eta erdian, behartuta zirudien kontu bat, Mark berriro itzultzea, again kapituluko planorik onena eman digu: Sarah-rekin sufritzen jarraitzen dugu. Kapitulu polita, sutila.
 

 

Scandal – 03×15 – Mama Said Knock You Out

 
Eszena batekin hasi eta aurreko orduetan gertatukoa erabiltzea baliabide oso ikusia da. Eta kapitulu honetan ez zen beharrezkoa. Berez Presidentea eta bere familian zentratu da betiko kontuekin gora eta behera. Kontu interesgarri bakarra B613 ingurukoak izan dira eta benetako pertsonai bakarra Cyrus. Huck eta Perkins-en artekoa aspergarria. Kapitulu ahazgarria orohar.
 

Utzi erantzuna