Telesailak

2014ko 14. asteko serieak

Denboraldi bukaera gertu dagoela nabaritzen da, seriez beteta egon da astea. Hona laburpena.
 

 

The Good Wife – 05×16 – The Last Call

 
Will-en heriotzaren ostean pertsonai nagusien alderik gordinena eta latzena agertu zaigu. Alicia izan ezik, nahiko zombie ibili da kapitulu osoan Will-en azken deia zeri buruzkoa zen jakiteko. Gogorrena Kalinda izan da, bere modura mendekua lortuz. Diane-k egin behar zuena egin du. Eta Cary, oso handia izan da. Kapitulu gogorra, heriotzaren osteko momentuen harira. Bikaina, kapitulu bikaina.
 

 

Star-Crossed – 01×07 – To Seek a Foe

 
Beno, ezinezko maitasuna egi bilakatu da baina horrek hesia dela eta arazoak sortuko ditu. Gainontzekoa entretenigarria, hainbat azpijokorekin eta eztanda handi bat eta guzti. Kezkgarriena osabak dituen lehergailu guzti horiek dira. Kapitulu zuzena.
 

 

Shameless (US) – 04×11 – Emily

 
Beno, kapitulu eramangarria, bilakatu den dramoiaren barruan. Fiona gartzelan ikusi dugu eta nola daraman, Frank hilen artetik itzuli da baina pixkat joanda, bukaerako eszenak ez dakit ze eragin izan dezakeen. Gainontzekoen artean Lip-en kontua izan da umore puntu hori izan duen bakarra, Carl normaltxo eta Debbierena agerikoa zen, nahiko hotz. Kapitulu zuzena baina, eztakit, serieak zeozer galdu du.
 

 

The Following – 02×11 – Freedom

 
Eta Lily Gray itzuli da sarraski batekin bere semea askatzeko. Eta, bidebatez, Joe zirikatzeko. Hortaz honakoan Ryan Lily eta biki diabolikoen atzetik ibili da. Joe bitartean bere sekta kontrolatzen ibili da, odol eta hitz askorekin baina Mandy-k ihes egin du, auskalo nola bukatuko duen honek. Eta bukaeran Ryan-en aurrean Claire agertzen da. Behartuta, oso behartuta dena.
 

 

Revenge – 03×17 – Addiction

 
Denboaldiaren azken zati honetan ez dago oso argi zer egin nahi duten. Aideen joan-etorri dabil, orain Pascal-ek bere aitari buruz idatzi zuelako. Pascal honek dirudiena baina gauza gehiago kontrolatzen ditu, Victoria lortzeko Emily-ren kontra eginez. Daniel Emily guztiz hondatu nahian dabil eta edozer egiten dabil. Jack gaixoa, beti bezala, erdian aurkitzen da. Eztakit, azpijoko eta kontu asko erditik baina gauza argirik ez.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×16 – End of the Beginning

 
Denboraldiko nemesiarena eskuetatik joan zaiela iruditzen zait. Azkenean, horrenbeste bueltaren ostean SHIELDko bat izan daitekela dirudi. Eta bidean terminator bat sortu du. Skye jada agente bihurtu dute eta Fitz-Simmons bere odola aztertu nahian dabiltza. May-k ez dakigu norekin hitzegiten duen eta Ward-i joan zaio. Bai, korapilo asko azkenean Coulson zoratuta ikusteko. Eta SHIELDeko tipa hori guztiaren zentruan dagoela dirudi. Entretenigarria baina nahasia.
 

 

Person of Interest – 03×19 – Most Likely To…

 
Kapituluko kasua karikaturarako eta auzolotsarako momentuak eman ditu, oso entretenigarria izan da Reese eta Shawn papel horietan ikustea. Eta bukaeran Vigilance-rekin duten burruka animatu ditu. Bestetik Fusco eta Harold denboraldiko korapiloarekin ibili dira Root-ekin batera. Azkenean Vigilancekoek nahi zutena lortu dute eta horrek ondorioak izan ditu. Baina badirudi makinak B plan bat zuela. Kapitulu ona.
 

 

Modern Family – 05×19 – A Hard Jay’s Night

 
Jay-k bere bilobentzat urtero antolatzen duen afarian egon da girotua kapitulua. Eta, beno, nahiko hotz utzi nau. Bai Jay-Claire kontua, bai Claire-n alabena. Cam eta Mitch-enak ere hotz utzi nau, dena Mitch-en azpijoko bat izatea, egia esan, ez du grazia handirik izan. Kapituluko onena Gloria eta Phil ileapaindegian lanean ibili direnena,. Oro har kapitulu eskasa.
 

 

Revolution (2012) – 02×18 – Austin City Limits

 
Eta Charliek Jason hil zuen. Beno, inpernuko nanozitoek hala nahi badute, ze kontu horretan eskua guztiz joan zaie, Aaron-en emaztea kontrolatuz eta gizakia zer den jakin nahirik. Azkenean erreplikanteak izango ditugu. Denbora eman. Gainontzekoa, Miles eta besteak Texas-eko presidentearen heriotza eta Texas-California guda ekiditera joan dira. Eta horretan ibili dira tiroka eta betikoarekin. Kapitulu arraroa baina kontu handirik gabe.
 

 

Community – 05×11 – G.I. Jeff

 
Kriston kapitulu paranoikoa Jeff-en urtebetetzea dela eta. Edo denboraldian zehar bere buruari ematen dioten kapritxoa. Oraingoan GI Joe kapitulu bat bezala irudikatu dute Jeff-en subkonzientean. 40 urte beteta, whiskey eta gazteago izateko pilulak nahastu eta konortea galtzen du. Eta horretan kapitulua gertatzen da, 80ko marrazki bizidunei omenaldia/adar jotzea. Eta bukera xamur batekin. Kapitulu bikaina.
 

 

Parenthood – 05×20 – Cold Feet

 
Kapitulua, oro har, ondo egon da. Azkenean Kristine eta Adam bere eskola egitea lortu dute, Julia pixkat berreskuratuz. Baina gero bere maitasun kontuekin, berriro ere, pixkat behartuta, dena nahastu dute. Hank-ek paper oso handia egiten dabil eta momentu onenak bera ematen dabil. Drew-rena behingoz konpontze bidean jarri dute, nahiko aspergarriak ziren bere maitasun arazoak. Eta Camille eta Zeek-ek etxea saldu dute eta berri bikain bat aurkitu. Bai, denboraldi bukaerara bideratutako kapitulua.
 

 

Scandal – 03×16 – The Fluffer

 
Azkenean, buelta askoren ostean, Oliviak B613 itzaltzea lortu du. Baina ondorio bezala bere ama bonba batekin utzi du Presidentea hiltzeko bidean. Hortaz gain, Presidente kanpainan ibili dira, azpijokoka hautagaien artean eta, azkenen, demokrata kanpoan utzita. Baita Mellieren maitasun kontuekin bukatu dute, bera eta Fitz arteko tentsioa handituz. Bai, betikoa, buelta asko, ezustekoren bat eta bukaera sinesgaitz bat.
 

 

Blue Bloods – 04×18 – Righting Wrongs

 
Kapitulu honetan hiru anaiek protagonismoa izan dute. Danny-ren kasua, erreza aldera, bidezidorren batekin, baina nahiko arina. Erin, maitasun eta negozio arteko kontu bat, kasua eta abokatua izpide. Pixkat tristea de pertsonaia honekin beti maitasun kontuak lotzea. Eta Jamie, detektibearena egiten, aitak emandako kasu zail batekin. Baina tipoak gertatu zena jakitea lortu. Agian datorren denboraldian detektibe moduan ikusten dugu. Kapitulu atsegina.
 

Utzi erantzuna