Denboraldi bukaera eta swap-en artean mugitzen ari gara, serie batzuk aste honetan bukatuz eta beste batzuk geldirik.
Game of Thrones – 04×01 – Two Swords
Idazteko gehien ematen duen seriea itzuli da. Denboraldi hasiera eta, aurreko denboraldia bezala, oso ahul hasi da. Libratzen diren bakarrak Tyrion eta Tywin dira, maila eman eta karisma duten bakarrak. Denboraldia nola doan arabera agian Arya gehitu daiteke, txakurrarekin tabernan duen eszena oso ona baita. Gainontzekoa lastoa eta betiko kontu aspergarriak.
Shameless (US) – 04×12 – Lazarus
Denboraldi bukaera. Kapitulu honetan ia guztiz bakeak egiten ditut serie honekin. Batez ere Fiona bere anai-arrebak besarkatzarekoan. Frank-ekin zeozer berri saia zitezkeen baina betikoarekin jo dute, bera munduaren aurka. Egia esan kapitulu honetan pixkat deus ex machina moduan konpondu dituzte Fiona eta Frank-en korapiloak. Gainontzekoa, beno, Ian-ena susmatu zitekeen eta hortik etorriko dira drama berriak; Sheila eta Sammi artekoa nahiko behartuta; Carl-en korapiloa ere bukatuta eta Debbie pixkat zintzilik. Eta bukaeran gertatzen dena, beno, berriro ere horrekin etortzea datorren denboraldirako…
The Following – 02×12 – Betrayal
Claire-n itzulera ondoegi hartu du Ryan-ek, ze berehala joan da Joe harrapatzera. Eta behintzat non dagoen aurkitu du, bakarrik zoro askoren artean badago ere. Kapitulu oso hori izan da, Ryan pistak jarraituz Korban-era heltzeko, Joe predikatzaile baten aurkako guda santua hasten duen bitartean. Ah, eta Mandy Lilyrekin joatea, baina Joe non dagoen ez dionez esan, Lily bere semeei Mandy akatzea usten die. Pixkat aspergarria zati hori. Baina oro har kapitulu entretenigarria.
Revenge – 03×18 – Blood
Kriston lasto kapitulua. Antzinako kontuak, azpijoko berriak, gauzak zentzugabe nahastea, arazo behartuak. Berriro ere idazlea hortik agertzea soberan zegoen, Aiden bere ama bisitatzea aspergarria, Charlotte soberan dagoen pertsonaia da, etab luze bat. Kapitulu aspergarria eta txarra.
Star-Crossed – 01×08 – An Old Accustom’d Feast
Estralurtarren festa baten ospakizunen aitzakiarekin oraingoan sektore barruan gertatu da ia dena. Dauden korapilo ezberdinak aurrera jarraitu dute, batzuk modu aurresangarri batean (maitasun eta jeloskortasun kontuak, Cypher-en kontua) eta Trag-en buruzagiaren azpijokoa pixkat zur ta lur utzi nau. Dena nahiko ondo eramanda, mendeku eta barkamen kontuak eta pare bat kontu berri interesa sortzeko. Kapitulu zuzena.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×17 – Turn, Turn, Turn
Pixkat kaotikoa dena eta nahiko galdua ibili naiz kapituluan zehar. Orain badirudi Clarevoyant eta denboraldian ikusi dugun guztiaren atzean HYDRA dagoela. Eta zer da HYDRA, ba SHIELDen nemesia. Ze, noski, Marvel-eko filmekin sinkronizatu behar den, orain Capt. America ostean guzti hau sartu behar ziguten. Eta Ward eta Garrett beraientzat lan egiten dute. Kaos bat. Momentu batean ez nekien nor zen nor eta norentzat lan egiten zuen. Baina beno, behintzat entretenigarria izan da.
The 100 – 01×04 – Murphy’s Law
Interesgarriagoa izan da goian gertatu dena Lurran baino. Lehenak behintzat tentsioa, azpijoko eta traizioak izan ditu. Behekoak, txo, neska horrena pixkat aspergarria eta behartua iruditu zait, dena halako oligarkia bat inposatzeko. Beno, behintzat tentsio sexualek eztanda egin dute, zeozer zeozer da. Kapitulu eskasa.
Community – 05×12 – Basic Story
Eta normaltasunean murgilduta ezustekoa etorri da (agian kantzelazioa aurreikusten?). Ez zegoen istoriorik, Abed gaixoak ez zekien zer egin, dena normala zen, Greendale salbatatu zegoen… eta Subway-ri saldu diote. Eta orduan Chen-en azken traizioa, Jeff-ek Brittary ezkontzeko eskatu eta altxor misteriotsu bat agertzen dira. Dena oso Community, bukaerararte fidelak izango dira euren buruari. Eta azken eszena arraro-arraroa! Kapitulu ona.
Scandal – 03×17 – Flesh and Blood
Hauek azken kapitulurako cliffhanger ederra utzi dute: azkenean elizak eztanda egingo du nemesi guztiekin barruan? Ikusiko, nahiko tranpatiak baitira. Gainontzekoa, puntu horretara heldu arte, azpijoko asko, traizioren bat eta Oliviaren gurasoak pisu askorekin. Baina aita hilko dela dirudi, pena Joe Morton-ek kriston papera egiten du. Sally ere txarto bukatuko duela dirudi eta Olivia jota. Huck eta Quinn-ena pixkat soberan eta Cyrus, beti Cyrus. Kapitulu entretenigarria.
Parenthood – 05×21 – I’m Still Here
4 anai-arrebetan zentratu dira eta badirudi denboraldiko korapilo gehienak askatu dituztela: Crosby bere etxea berreskuratzen du, Joel lagunduta. Horrek Joel eta Juliaren hurbiltzea dakar. Bestetik, Sarah Hank-ekiko gogoeta egiten du eta honek kriston kapitulua eman digu. Azkenik Adam eta Kristina beren eskola zabaltzekotan daude, Kristinaren lagun baten heriotza medio. Baita Drew bere maitasun kontuak konpondu ditu eta Amber Ryan-ekin itzuliko dela dirudi, azken honen istripu baten ostean. Dena oso naturala, ondo eramanda, asko gustatu zait kapitulua.
Blue Bloods – 04×19 – Secret Arrangements
Danny eta aita haserretu dira, eta Erin-ek konpondu du. Kapituluko garrantzitsuena hori izan da, aita eta semea haserre ikustea, tentsio nabarmenarekin. Danny-ren kasua ez da oso konplexua izan eta nahiko arina izan da. Bestetik Jaimmy eta bere kidearen arteko tentsio sexualak erdizka eztanda egin du, ikusiko zer gertatuko den maitasun kontu honekin. Kapitulu zuzena.