Telesailak

2014ko 16. asteko serieak

Oporrak direla atzeratua nabil serieekin. Hona 16. astekoak, seriak denboraldiak bukatzen doaz.
 

 

Game of Thrones – 04×02 – The Lion and the Rose

 
Azkenean Joffrey hil dute. Bazen garaia. Serie honetan ezkontza guztiak tragedian bukatzen dute baina behintzat honakoa Joffrey-ren heriotzarekin disfrutatu dut. Nor izan da? Putaidearik ez, baina badirudi marroia Tyrion-ek jango duela. Ezkontza nahiko nazkgarria ari zen izaten Joffrey-k bere harrotasunean denak makurrerazi nahi zituelako. Kapituluko gainontzekoa, besterik gabe, istorioak aurrera zabalik dauden fronte ezberdinetan.
 

 

The Good Wife – 05×17 – A Material World

 
Kapitulu arraroa. Will-en heriotzaren ondoriotan sakontzen jarraitzen dute eta nola pertsonaien bizitzan eragiten duen, batez ere Alicia eta Diane-n. Baita LG-ren kontrolaren burruka eta azpijokoak agerian gelditzen dira bukaera bikain batekin. Oso ondo kontatzen dute baina pixkat ezberdin ikusten dut dena, kanpotik ikusiko banu bezala.
 

 

Revenge – 03×19 – Allegiance

 
Beno, azkenean 63 kapitulu ostean Victoria konturatzen da mendekua dela, ez bere zeozer lortzea. Kapitulua, beno, betiko kontuak eta azpijokoak. Azkenean Emily eta bere mutilak gainontzekoen aurka. Javier-en kontua pixkat pegotea bakarrik Nolan haserre ikusteko eta Jack-ek Margoux uzteko. Conrad-en azpijokoak azkenean ez dakit zertarako diren. Eta Pascal-ek denetarik egiten du, enpresak eraman eta hiltzailea izan. Hots, ohituta gauden kapitilua.
 

 

Star-Crossed – 01×09 – Some Consequences Yet Hanging In The Stars

 
Kapitulu honetan serie hau den nahasteka arraroa agerian gelditu da: espaziountzia zergatik jauzi zen Lurrera ikusi dugu, pertsonai ezberdinek dituzten planak lidertza lortzeko, azpijokoak, traizioak eta maitasun kontuak. Behintzat istorio ezberdinetan kartak erakutsi dira eta bakoitzaren asmoak argi ditugu. Eta nerabeen maitasuna oso zaila dela.
 

 

The Following – 02×13 – The Reaping

 
Mike-k bere mendekua aurrera eraman du eta Lily Grey gainetik kendu digu. Hori kapituluko bukaera izan da, esaldi lapidario batekin. Gainontzekotik Ryan eta Joe arteko buruz-buruzkoa izan da onena, izan duten elkarrizketa eta esan dituztenak. Bi antzezle nor baino nor. Bestea, betikoa, hilketak eta tiroak nonnahi. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Warehouse 13 – 05×01 – Endless Terror

 
Azken denboraldiko lehen kapitulua. Aurreko denboralditik bukatugabekoak kapitulu honetan landu dituzte. Eta azken denboraldia denez beren buruari omenaldi bat eginez hasi dute. Berriro ere unibertso pareleloekin jolasten eta denbora bidaiakin, Warehouse 9a bisitatzeko eta Warehouse berari buruzko txantxak eta gogoetak egiteko. Kapitulu entretenigarria, guztiak beraien papera betetzen eta nemesi bikain batekin (Paracelsus-ek joko asko eman du). Hori bai, bukaerarekin pixkat flipatu dute.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×18 – Providence

 
Hauek orain seriatu erritmoa hartu dute, filme batekin bateragarria egiteko, eta dena hankaz gora jartzen dabiltza. Batez ere orain Ward agente bikoitzairen kontua dela eta, antzezea mugatua bada ere, jokoa ematen dabil. Baita denboraldian zehar ikusitako dena kondentsatu eta pixkat adarra jo diote. Izan ere kapituluan bere buruari adar jotzeak oso ondo gelditzen dira. Eta behintzat Coulson zoratu ez dela dakigu. Entrenigarria izan da baina trantsizio kapitulua izan da.
 

 

Person of Interest – 03×20 – Death Benefit

 
Kapitulu arraroa. Seriaren barruan apurketa bat egin izan nahi dute eta eztakit guztiz borobila izan den. Kapituluan zehar gertatzen den guztia Finch makinaren aurka jartzeko izan da, ezusteko handia, baina behartua iruditu zait. Samaritan hori martxan jartzearen eragina ez daukat argi. Behintzar Root-ek umore puntua jarri dio guztiari.
 

 

The 100 – 01×05 – Twilight’s Last Gleaming

 
Kapituluaren muina gehiago espazioan egon da Lurran baino. Egia esan behean gertatzen direnak maitasun kontu, arazo eta pertsonen arteko talkarekin lotuak daude. Misilak bidaltzearena izan ezik, goikoentzat mezu moduan, eta lurtar bat ikustea. Goian bai egon dela interesa, nahiko efektista jendeak bere burua hiltzeko aurkeztea baina, beno, nahiko ondo egon da pertsonai guztien arteko elkarrekintza.
 

 

Community – 05×13 – Basic Sandwich

 
Denboraldi bukaera. Eta zelako bukaera. Aurreko kapituluan hasitako arkua bukatu dute, Greendale-ko altxorra bilatu eta aurkituta. Bere izaerari fidelak izanda, erreferentzai asko eginez eta euren umorea erabilita Greendale salbatu dute. Bikaina izan da, bere kateari kritikak eta beste telesail batzuei adarra joz. Asko gozatu dut, ea berrizten duten!
 

 

Parenthood – 05×22 – The Pontiac

 
Denboraldi bukaera. Kapitulua denboraldia bezalakoa izan da: istorio txikien bilduma. Samurra, ederra, benetakoa. Plano askotan ez dituzte hitzak erabiltzen, bakarrik musika eta ikusten dena, Zeek eta Camillen azken dantza bere etxea izandakoan guzti horren adierazle handiena da. Istorio guztiak itxi dituzte, zapore onarekin, irri batekin. Seriaren bukaera izan litzateke, serieko lehen kapituluaren analogia dela eta. Kapituan sortu diren istorio txikiak errez eraman dituzte, batez ere Haley-ren itzulera neskalagun batekin. Eguneroko istorio txikien bilduma. Bikaina, ederra.
 

 

Scandal – 03×18 – The Price of Free and Fair Election

 
Denboraldi bukaera. Beren mailan, gero eta tragedia gehiago erabiltzen denboraldian gertatu den guztia ezabatzeko eta hasierako puntura itzultzeko. Joe Morton handiaren eskutik dena. Kapituluak denetarik izan du: leherketak, semeen erahilketak, presidente nor izango den aldaketak, etab luze bat. Guztia zentzugabekeri handi bat, baina hori da serie honetan espero duguna. Bukaeran Liv badoa, Huck bere etxera doa eta gainontzekoak hor gelditzen dira. Auskalo zer gertatuko datorren denboraldian.
 

 

Fargo – 01×01 – The Crocodile’s Dilemma

 
Coen anaien jarraitzailea naiz eta Fargo filmerik kuttunena dudanez telebistarako egindako adaptazio honek pixkat beldur ematen zidan. Baina bikaina izan da. Egia esan Billy Bob Thorton (Coen anaiekin lan egindakoa), Martin Freeman bikaina eta Coen anaiak produktoreak izatea segurtasuna ematen zuen. Fargo filmean oinarrituta, atmosfera bera eraikitzen dute, pertsonai bikainekin, ez hankarik ez bururik duten gertaerekin eta dena surrealismo eta umore beltz puntu horrekin. Gainera Coen anaien beste filmetako keinuak egon dira. Oso dastagarria dena. Istorio berriak, pertsonai aldatuak baina dena Coen anaien ikutu hori mantenduz. Ederra.
 

Utzi erantzuna