Telesailak

2014ko 17. asteko serieak

Oporren ostean seriekin egunan jartzen jarraitzen dut, hona 17. astekoak,
 

 

Game of Thrones – 04×03 – Breaker of Chains

 
Khalessik eta basatiek pixkat kolorea eman diote kapituluari. Gainontzekoa nahiko astuna, Tiryion eta Tywin izan ezik, beti bezala. Ez da bestelakorik gertatu, egia esan, oso gatzgabea basatien triskantza eta Khalessiren azkenengoa ezik. Trantsizio kapitulua.
 

 

The Good Wife – 05×18 – All Tapped Out

 
Hainbat kapitulutan NSAko mutilek jarritako umorea bukatu zaigu. Espioitza agerian gelditzen da eta Alicia eta gainontzekoak espiatzeari uzten diote. Baina kapitulua ederra izan da, momentu oso onak izan ditu. Eta, behingoz, Alicia itzuli zaigu, bazen garaia. Bikaina benetan ere Michael J Fox L/G-n sartuta egotea, horrek momentu onak utziko dizkigu.
 

 

Castle – 06×20 – That ’70s Show

 
Bikaina, kapitulu ederra. Itxaroten ez den maitasun eta hilketa istorioa. Dena disko garaietara itzuliz, mafiarekin eta umore handiarekin. Castle-n amak komisaldegian antolatzen duena ikaragarria da, denetarako ematen du. Esposito eta Ryan handiak daude, batez ere azkenengoa, 70ko poliziarenak egiten. Ikaragarri ona kapitulua, opari bat izan da.
 

 

The Following – 02×14 – Silence

 
Eta Claire-k Emma hil zuen. Oso esanguratsua izan behar zuen eszena pikutara joaten da biki zoroak agertzerakoan, zer egiten dute han? Gainontzekoa, Joe-k eliza bat hartzen du eta bere show-ari ekiten dio. Hainbat hildako, odola eta beteko kontuak. Pixkat lekuz kanpo Jainkoaren kontuak baina, beno, Joe-ren mitologiaren parte da. Ona izan behar zuen kapitulua ezerezean gelditzen dena bukaera hain efektista horrekin.
 

 

Star-Crossed – 01×10 – What Storm Is This That Blows So

 
Hurakanaren aitzakiarekin guztiak institutuan sartuak izan ditugu: jeloskortasuna, hitz handiak, maitasun frogak eta burrukaren bat. Guztia konspirazio bat estaltzeko. Gauza nahikok auzo-lotsa ematen dute baina, beno, behintzat interesgarria dago kontua. Bikote berriak, beste batzuk apurtu eta arrano gorrien buelta. Trantsizio kapitulua baina entretenigarria.
 

 

Warehouse 13 – 05×02 – Secret Services

 
Azken denboraldia dela nabaritzen da eta istorioak ixten eta bere buruari omentzen dabiltza. Honakoan Myka eta Pete beren arteko harremanari buruz aritu dira, serieak bukatzean gertatzen dena. Horretarako bere lankide ohiekin kasu bat eramaten dute eta hauek ezkontzen direnez Myka eta Pete bere harremanean pentsatzen dute. Hori bai, Pete bere betiko umore tentel mailan jarraitzen du. Bestetik Claudia izan dugu, bere ahizparen kontuarekin, denboraldian zeharreko kontua izando den dirudiena.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×19 – The Only Light in the Darkness

 
Denboraldi bukaerarako horrenbeste kontu uztea pixkat hutsegitea da. Hozgailutik ihes egindakoen kontuarekin Coulson-en neskalagun ohia ezaguten dugu (nor ta Person of interest-eko root) eta maitasun kontuekin sartu dira, Fitz-Simmons artekoa ere hortik jarrita. Baita Skye-Ward ditugu, baina lehena bigarrena infriltratu bat delaz konturatzen da, eta horrek joko bikoitza dakar. Eta bukaeran May eta bere amaren arteko elkarrizketa misterioz josia egon da. Dena oso misteriotsua.
 

 

The 100 – 01×06 – His Sister’s Keeper

 
Kapitulu osoa Bellamy eta Octaviaren istorioan oinarritu da, bai txikitatik espaziountzian bai orainaldian bata bestea bilatzen. Gainontzekotik bakarrik oilo burruka izan dugu maitasun kontuak direla eta. Soberan eta ahazgarria den kapitulua.
 

 

Fargo – 01×02 – The Rooster Prince

 
Maila mantentzen ari dira, pertsonai surrealista, gertakizun arraro eta elkarrizketa zentzugabeekin. Istorioak aurrera doaz kontu berriak sartuta. Dena interesgarria, oso ondo eramanak eta ikuslearekin jokatzen. Antzezleak primeran daude eta guztiari sinesgarritasuna ematen diote. Gormutuarena ikutu bikaina da eta azken eszena paregabea. Kapitulu ederra.
 

 

Modern Family – 05×20 – Australia

 
Australian girotutako kapitulua. Azken minutuak onenak izan dira, agian kapitulu bikain bat zitekeenaran erakusle. Baina aurretik doana nahiko irregularra izan da, Mitch eta Cam-ek momentu onak eman dituzte, Phil-en bidai espiritualaren momentu batzuk eta Lily. Baina beste hainbat kontu pixkat hotz utzi naute. Kapitulu zuzena oro har.
 

 

Blue Bloods – 04×20 – Custody Battle

 
Bengoagatik Danny ez da ia agertu, pare bat eszenetan bereak egiteko ta listo. Kapituluko muina Erin eta aitaren artean eraman dute polizia brutalitate kasu bategatik. Bakoitzak bere lekutik bere ikuspuntua ta lana defendatu dute tentsio uneak biziz. Baina alabak arrazoi ta aitak eman behar. Hortaz gain Jaimi ta bere kideak azken honen aitaren harira kapitulua osotu dute. Kapitulu entrenigarria, grisei buruzkoa.
 

Utzi erantzuna