Behin eguneratuta, hemen aste honetan ikusitakoak.
Game of Thrones – 04×04 – Oathkeeper
Deigarriena kapituluan bukaerakoa izan da, hil edo erdihil edo dena delakoaren kontua. Eta hasierakoa, Khalessik bataila irabazten duenean eta mendekatzen denean. Gainontzekoa, betiko kontuak, azpijokoak eta elkarrizketa sasifilosofikoak, nahiko lastoa dena.
The Good Wife – 05×19 – Tying the Knot
Sweeny agertzen den beste edozein kapituluetan bezala, hasieran umore beltza eta bukaeran kriston rollo txarra uzten duen kapitulua. Dena kasu horren inguruan joan da, hasiera itzelarekin Alicia multitarea egiten, eta bukaeran berriro ere hiltzaile bat libratuz. Baita Peter-en politika kontuetan ibili dira, bai Zach dela, bai Fiskala dela. Eta Aliciaren anaia agertu denez, parre egiteko aukera izan dut. Kapitulu ona.
Revenge – 03×20 – Revolution
Berriro egin dute: pertsonai bat edozelan hil eta berri bat hilen artean ekarri. Beno, dagoena dago. Pascalen kontua horrela bukatzea nahiko etsitua dirudi. Egia esan egon diren trikimailu, azpijoko eta traizioak nahiko hotz utzi naute, antzezletako askok ez dute balio egin nahi dutenerako. Eta bukaeran Charlotte bahitu izana, beno, pertsonai horrek ez du ezta horretako balio, noraezean beti. Kapitulu ahazgarria.
Castle – 06×21 – Law & Boarder
Beckett eta Castle-k halako altxorraren bilaketa egiten dute kapituluan hileketa bat argitzeko. Pertsonaiaz pertsonaia doaz hiltzailea nor den aurkitu arte, oso entretenigarria benetan. Gainera Castle-ek ez du ondo hartzen Beckett-en aurka galtzeak dakartzan txantxak eta Ryan eta Esposito aitabitxiak izan nahia momentu onak izan ditu. Kapitulu atsegina.
Star-Crossed – 01×11 – Give Me a Torch
Pixkat ziklikoa bilakatzen hasi da, orain honekin nago, orain bestearekin itzultzen naiz, orain maite zaitut, orain ezin naiteke zurekin egon. Egia esan maitasun, espezie arteko haurdunaldiak eta dantzaldi gatzgabe batek ia dena eraman dute. Gainera interesgarria izan zitekeen kontu bakarra ez du ezertarako balio izan, estralurtarren megalehergailua hor darrai. Eta bodere kontuak auskalo nola bukatuko duten. Kapitulu ahazgarria.
Warehouse 13 – 05×03 – A Faire to Remember
Bitan banatua kapitulua. Alde batetik Pete eta Jinks kapituluko kasua eramanez, erdi aroko feria batean murgilduta. Oso dibertigarria izan da zati hori, txantxa beteaz eta parre askorrekin. Beste zatia Artie, Myka, Claudia eta bere ahizpa eraman dute. Bi azken hauen inguruan, galdutako denboraz aritu dira baina gauzak ondo atera ez direnez, Myka-k hartu zuen artefaktuaren ondorioa. Azkenean Claudiaren ahizpa bere egoerara itzultzen da eta beste hirurak hori konpontzeko batzar xamur eta emotibo bat egin dute. Kapitulu entretenigarria oro har.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×20 – Nothing Personal
Zoramen osoa bilakatu den serie honetan gora eta behera jarraitzen dugu. Entretenigarria izan da baina ez daukat argi zer kontatu nahi duten. Skye eta Ward-en arteko sekuentzia agian esagunratsuena izan da eta bukaerakoa Coulson eta May-rekin. Gainontzekoa azkenaldian dabiltzan tiro, traizio eta ez-dakit-nortaz-fidatu horrekin. Kapitulu zuzena.
Fargo – 01×03 – A Muddy Road
Maila mantentzen ari dira, bai narrazioan zein antzeleen lanean. Billy Bob Thornton bikain dago eta momentu oso onak ematen ditu. Gainontzekoak ere maila oso onean, istorioa naturaltasunez aurrera eamanda. Pertsonai sekundario surrealista bikainaz betea eta momentu zentzugabe paregabeekin. Eta gainera istorioak pausu handia egin du aurrera, orain ondorioak ikusi beharko. Kapitulu bikaina.
Person of Interest – 03×21 – Beta
Oso molongia Samaritan nola irudikatzen duten, betiko makinatik ezberdintzeko. Harold-i buruz izan da kapitulua bera ia agertu gabe. Bere emaztegaia izandakoa izan da zentroa eta bere atzetik ibili dira bai Decima-koak bai gure heroiak. Ondo egon da, kontu interesgarriak atera dituzte, akzioa egon da eta badirudi Samaritan-ek aurrera egingo duela. Kapitulu entretenigarria.
Modern Family – 05×21 – Sleeper
Kapituluak ez du askorako eman baina ondo egon da. Familia argazkia dela eta istorio txikiak egon dira momentu dibertigarri batzuk emonez. Hortaz entretenigarria izan da baina kontu handirik gabe.
Revolution (2012) – 02×19 – $!& Happens
Ez dakigu zerekin bete eta kapitulu hau ateratzen dugu. Ez dute ezer kontatu. Milles-ek zorte txarra izan eta bere inguruko bilaketa eta bidaia espirituala ikusten dugu. Intereseko gutxi. Makinatxoak bere kontuekin jarraitzen dute, gero eta beldurgarriagoak direnak. Eta Charliek Neville-n semea hiltzearen kontuaren ondorioak. Listo, besterik ez, lasto asko, ezer interesgarririk ez. Kapitulu guztiz ahazgarria.
The 100 – 01×07 – Contents Under Pressure
Lurran protagonistetako baten bizitza salbatzen eta lurreko tipo bat torturatzen nahikoa izan dute. Dena oso dramatikoa baina nahiko sinesgaitza. Behintzat espaziountziarekin komunikatzea lortu dute. Hor egon da kapituluko interesgarriena, azpijokoak eta bilaketa espiritualak edonon. Eta bukaerakoa cliffhanger bat izan nahi bazuen nahiko eskas gelditu zaie, guztiz itxarotekoa zen.
The Following – 02×15 – Forgive
Denboraldi bukaera. Azken kapituluan denak batu dira: biki zoroak, Ryan, Joe eta Claire. Denboraldi osoa puntu honetara heltzeko, horrenbeste bueltak ez ziren beharrezkoak hona heltzeko. Eta azkenean zertarako. Joe gartzelan sartzeko? Ziur hurrengo denboraldiko lehen kapituluan zeozer gertatzen dela. Eta Ryan-e katarsia Joe ez hiltzen, beeeeenga, ez dut sinetsi. Claire eta Ryan apurtzeko eta horrela etorkizun bat edukitzeko? Beeeeenga. Max eta Mike artekoa behingoz gertatzeko? Bai zera! Eta gainera biki zoroak norbait misteriotsuak hartzen ditu. Beno, Luke hilda dagoela espero dut. Bai, the following bere izaera mantentzen: txantxa bat.
Blue Bloods – 04×21 – Above and Beyond
Polizia bat hiltzen duten ohiko kapitulua izaten hasi dena beste kontu batean bukatu du. Pixkat behartuta baina, tira, erosi dut. Danny bere makarrismorik onena eman digu eta Frank bere grisen kontua. Bestetik Nicky-ren lagun bat izan dugu pixkat pertsonai honi zeozer emateko, baina, tira, onargarria izan da. Kapitulu zuzena.