Kafepintxo

Kutrevision 2014

Urtero bezala desagertzen naizen larunbata heldu da. Hots, Eurovision-eko gaua. Hona Eurovision Song Contest-ek emandakoa.
 

 
20140511123835
 
Prest eurogauaz gozatzeko.
 

 
Lehenengo emanaldi bakoitzean burutik pasa zaidana jarriko dut, momentuan bertan idatzia.
 
Ukrania: Haragia erakusten duen lehen diva. Trapezista ta guzti agertu zaigu. Abesti nahiko festibaleroa, erritmoduna, atsegina.
 
Bielorrusia: Mutil galant batek abestutako baladatxoa. Abesti atsegina, erritmo gogoerrazagaz.
 
Azerbaian: Balada festibalero tipikoa diva batek abestua. Trapezista batekin. Nahiko aspergarria dena.
 
Islandia: Traje koloredunak daramatzaten tipo batzuk. Abesti alaia, pop-rock motakoa. Atsegina, ta dantzatxoa oso moloia.
 
Norvegia: Ostia, tipoak pixkat beldurra ematen du. Abesti aspergarria.
 
Errumania: Baladatxo geldoa abesten duen bikotea. Gero festibaleroa bilakatzen den abestia.
 
Armenia: Mutil galant batek abestutako baladatxoa. Bera bakarrik, faboritoetako bat baina niri hotz utzi nau.
 
Montenegro: Beste baladatxo bat, tipo irribarretxu bat dantzari batek lagunduta. Behintzat eramangarria da.
 
Polonia: Itxura honeko neska batzuk pixkat ohiukatzen, luzunkeriarekin jolasten. Behintzat abestia alaia da.
 
Grezia: Mutil gaiztotxoak agertu zaizkigu. Erdi rap erdi txunbeta den abesti alaia. Erritmoa duela ezin ukatu, salto egitekoa.
 
Austria: Emakume bizarduna, trabestia den pertsonaia bat, faboritoetako bat. Diva bikaina, abesti festibalero tipikoa abesten. Harritu nau, txaloak.
 
Alemania: Ahots beltza duen neska. Lasai hasten den abestia eta indarra hartzen joaten doana. Atsegina.
 
Suedia: Ipar europako ilehori tipikoa divarena egiten, eurovisioneko beste baladatxo bat. Aspertzen ari naiz.
 
Frantzia: Tontoarena egiten hiru tipo, zelako piura! Baina abestia alaia eta gogoerraza. Tentelkeri oso moloia.
 
Errusia: Biki eder batzuk agertu zaizkigu divarenak egiten eta ilearekin zeozer egin nahian, izpilu bat bailiran. Balada festibalero tipikoa.
 
Italia: Soineko itsusia daraman neska bat. Abesti sasirockeroa, behintzat salto egiteko zeozer.
 
Eslovenia: Beste diva bat ohiko baladatxo festibaleroa abesten, txirularen ikutua izan du behintzat.
 
Finlandia: Mutiko galant talde bat. Lasai hasi den abestia, gero indarra hartzen zeozer kaƱeroa izan nahian. Behintzat salto egin daiteke.
 
Espainia: Diva bat baladatxo ohiko abesti festibalero abesten. Edo ohiukatzen. Abestiak pase bat dauka eta ahots ona dauka.
 
Suitza: Tipo batek abestutako abesti folkia. Alaia eta mugitzekoa. Zeozer ezberdina, txistu eginez eta bibolinagaz
 
Hungaria: Gai latz bati buruz abesten duen mutila, abesti tristea, eserita hasi du. Gero pianoko dantzak ta, beno, seriotasuna kentzen dio kontuari.
 
Malta: Laostia gara! Bai jauna! Abesti bikaina! Country ikutuekin, erritmoduna eta ahots bikainak. Merezi duen abesti ta talde bat!
 
Danimarka: Mutiko galant batek i love you esaten. Faboritoetakoa eta irabazteko aukera guztiak. Abesti alaia eta gogoraerraza.
 
Herbeherak: Rock balada abesten duen bikoite bat. Country/folki ikutuekin, abesti bezala bikaina. Eta eurak oso ondo egiten dute.
 
San Marino: Beste diva bat eurovisioneko ohiko baladatxoa abesten. Edo ohiukatzen. Beno, gau honetan asko ikusi duguna.
 
Erresuma batua: ze arraio da hau? Tipa bat abesten edo, ze erritmoa ez diot hartzen horrenbeste aldaketarekin. Ohiko balada dirudi baina ze nolako kakanahastea.
 

 
Austriak irabazi zu, nahiko agerikoa zen horrela izango zela. Oro har nahiko homogeneoa izan da, balada asko, maila orokorretik ateratzen ziren gauza gutxi. Baina gero bozkaketek hasiera arraroa izan dutenez eta Errusiaren aurkako txistuek pixkat arraroa bilakatu dute dena.
 
Nire ustez onena partaideek euren bandera egiteko eta argazkia ateratzeko kontua izan da. Nahiko deigarria eta kuriosoa izan da.
 
Eta nire Malta gaixoa, niri abestia gustatu zait baina 22. gelditzea pixkat bidegabea iruditu zait.
 

 

 

 
Aurtengoa, azken urteetan bezala, nahiko gatzgabea izan da oro har. Datorren urtean Vienan ikusten dugu elkar!
 

Utzi erantzuna