Aste honetan serie batek betiko bukatu du eta beste lauk denboraldia bukatu dute. Emozio eta joku aldaketa asko aste honetan. Hona birpasatxoa.
The Good Wife – 05×21 – The One Percent
Kapitulu arraroa izan da Peter-en kontuak direla eta LGko azpijokoak direla. Behintzat kasu bat egotea berreskuratu dugu, Canning-en aurka izan bada ere. Momentu oso onak izan ditu, gris guneak eta Eli lagunarena egiten. Kapitulu zuzena.
Game of Thrones – 04×06 – The Laws of Gods and Men
Serie honetan kalitatea jartzen duten bakarrak Tywin ta Tyrion dira. Eta Davos. Gainontzekoak agertzen direnean nire interesa asko jeisten da. Aita ta semea buruz buru jartzen direnean serieko onena ematen dute, bai antzezpenean bai esandakoetan. Eta Tyrion-en epaiketa momentu dramatiko ona izan da. Kapituluan gainontzekoa, gauzak pasa ta pasa baina kontu handirik gabe, Davos ta Stanley lortutako dirua izan ezik. Beste kapitulu-tramite bat.
Revenge – 03×22 – Execution
Denboraldi bukaera. Zeozer harrigarria egin nahi zuten eta karikaturan bukatu dute. Azkenean David Clarke-n izena garbitu da, Emily-k mendekua burutu du, eta Conrad gaizkile moduan gelditu da. Baina bazirudien Conrad ihes egingo zuela eta, hara, David Clarke hilen artetik itzuli eta Cornad hiltzen du. Zur ta lur uztekoa zen zoezer txantxa batean bukatu du. Gainontzekotik Victoriak Aiden hiltzen duenez Emily-k Victoria zoroetxe batean sartzea lortzen du, Amanda dela jakinda; Jack-ek Charlotten bahiketa jango duela dirudi eta Margotten anaiak Daniel harrapatuta dauka. Kapitulu nahiko eskasa, egia esan.
Castle – 06×23 – For Better Or Worse
Denboraldi bukaera. Oso dibertigarria, txantxaz betea eta adar jotze bikaina izaten ari zen kapitulua modu dramatikoegian bukatu da. Nire ustez Beckett Castle-n kotxea sutan ikustea (eta hilda dagoela ustea) ezkontza soinekoa jantzita daramala gehiegizkoa izan da, pasatu dira. Momentu horretararte bikaina kapitulua, Eddie McClintock (Warehouse 13ko Pete) Beckett-en senarra izatea (eta Beckett-ek ezer ez jakitea) hamarrekoa izan da, momentu oso onak eman dituzte. Denak zentzugabekeria bat zirudien, momentu surrealistez betea, bahiketa, azpijoko eta txantaiekin. Oso dibertigarria izaten ari zen, momentu oso erromantiko/sentikorrekin, baina bukaera gogorregi batekin.
Star-Crossed – 01×13 – Passion Lends Them Power
Seriaren bukaera. Denboraldi bakarra iraun du eta azken kapitulu hau ikusita ez zuten uste kantzelatuko zutenik. Bukaera irekiegia gelditu bada ere ez du axola, ez dugu ezer galduko. Ze ia pertsonai nagusi guztiak hilda ala ez egotea edo estralurtarrek lurra inbadituko duten berdin dio. Akaso hau denboraldi erdian gertatu balitz askoz ere interesgarriagoa zitekeen. Kapitulua azken hiruen antzekoa izan da: bonba (seinale bat ere dena) bilatzea, integrazio, lidergo kontuak eta betiko nerabe kontuak. Seriaren mailan zegoen kapitulua.
Person of Interest – 03×23 – Deus Ex Machina
Denboraldi bukaera. Eta joko aldaketa handia. Azken kapitulu honetan Vigilante-koak beren epaiketarekin jarraitu dute baina azkenean dena Decima-ren azpijoko bat zela agerian gelditu da. Vigilante-koak jakin gabe, noski, erabiliak izan dira Decima-k Samartina martxan jartzeko eta, gero, guztiak akatu dituzte. Denboraldiaren muina hori izan da eta korapiloa askatu dute: Decima-k irabazi du, gure protagonistek ihes egin izan behar dute eta izkutatu. Samaritan eta Makinaren arteko burrukan lehen bataila lehenak irabazi du. Eta datorren denboraldian ikusiko zer gertatzen den, bukaerako galdera beldurgarriari erantzuna itxaroten.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×22 – Beginning of the End
Denboraldi bukaera. Oso entretenigarria izan da, egia esan, akzio, eztanda ta borroka askorekin, eta denboraldiko korapilo gehienak askatu dituzte. Ta nahikotxo adarra jotzen, bere buruaz txantxak eginez. Oso ondo egon da Sky ta Mai Wald-ekin izan duten jokamoldea eta Coulson, azkenean, SHIELD-ko zuzendaria bilakatzea. Hori bai, bukaeran ikusi diren bi kontuak, Sky-ren aita ta Coulson hori idazten nahiko txungoa izan da. Kapitulu ona.
Modern Family – 05×23 – The Wedding (Part 1)
Azkenean Mitch eta Cam-en ezkontza heldu da, denboraldi osoko korapiloa. Beno, kontu batzuek grazia izan dute, baina, oro har, oso behartua iruditu zait dena. Horrenbeste gauza ezin dira txarto atera. Ezkongaien aiten mutil eguna, Haley eta Lily izan dira onena. Gainontzekoak pixkat hotz utzi nau. Kapitulu zuzena.
Revolution (2012) – 02×21 – Memorial Day
Berriro ere mostaza gas kontuarekin jarraitu dute, tren bat lapurtzeraino. Akzio asko eta tiro asko baina azkenean ez zegoen trenean eta badirudi sarraski bat egingo dutela Californiaren aurkako guda hasteko. Momentu sasifilosofikoak izan ditugu ere, pertsonaien arteko liskarrak handituz. Beste zati handia Pricilla eta nanoek eraman dute, pixkat zirkuluetan bakarrik haserre bukatzeko. Beno, kapitulu zuzena.
Fargo – 01×05 – The Six Ungraspables
Beste kapitulu bikain bat. Bai narrazioaren aldetik (eskopetarena eta nola tiroak Lester-en eskua infektatzen duen) bai antzezlanen aldetik. Hasieran Numbers ta gormutuak momentu bikainak eman dituzte, Gus-en auzokidearen parabola nola azaldu duten paregabea, Molly-ren lana ikaragarria eta Lorne-k berearekin jarraitu du. Kapitulu oso entretenigarria ta interesgarria.
The 100 – 01×09 – Unity Day
Kapitulua pixkat zazpikia izan da eta gauza asko gertatu dira, joko aldatzaileak guztiak. Espaziountzian kolpe bat eman ostean motin bat izan dute tipa txungaren jarraitzaileek Lurrerako untzia hartuz eta gainontzeak hor utziz, hilzorian edo hilda dirudienez. Horretarako lehergailuak, konplot bat eta tentsio asko bizi izan ditugu. Baina gero Lurrera jauzi dena Arkaran zati bat den edo untzia den ez dakigu. Eta behean, pixkat nerabe eta jeloskortasun artean zebiltzarana, Lurtarrekin bilera eta momentu oso tentsoa bilakatu da, guda guztiz deklaratuz. Kapitulu oparoa.
Warehouse 13 – 05×05 – Cangku Shisi
Edo Warehouse 14 txinatarrez. Valda-k bere plana aurrera eraman eta Warehouse 13a txinatarrei saldu die. Mugimendu hori egiteko artefaktu batzuk ta Claudiaren ahizpa erabili ditu, hainbat kontu eginez. Eta Artie ta gainontzekoak hori ekiditen saiatu dira kapitulu osoan zehar, Valdaren atzetik joanez. Azkenean W13 salbatzeaz gain, Claudiaren ahizpa sendatu dute. Dena primeran joan da, baina azkenean cliffhanger bat izan dugu serieko azken kapituluari bidea zabaltzeko. Kapituluko onena bere buruari adarra jo diotela eta txantxa asko egin dituztela serieko jarraitzaileontzat direnak. Kapitulu ederra.