Telesailak

2014ko 21. asteko serieak

Aste honetan bi serie bukatu dira, beste bik denboraldia bukatu ta gainontzekoak denboraldi bukaerara bideratuak daude. Hona asteko laburpena.
 

 

The Good Wife – 05×22 – A Weird Year

 
Denboraldi bukaera. Pixkat zoroa izan da kapitulua gauza asko gurutzatu baitira. Kuriosoa izan da bideokonferentziarena erabiltzea LGn gertatzen zena ikusteko eta hortik etorri diren kontuak. Denetarik izan dugu: Alicia Cary-ren aurka, Alicia bere ama eta amaginarrebaren aurka, azken bi haue artean, fiskaltzaren inguruko joan-etorriak, Cary ta Kalinda, Diane-n ingurukoak,… eta dena Aliciaren semeari agur esanez. Horrenbeste mugimendu eta azpijoko susmoak egon dira pixkat zorabiatuta bukatu dudala. Batez ere bukaerarekin: Diana Florrick&Agos-era joatea eta Eli-k fiskaltza Alicia-ri eskaintzea. Datorren denboraldia joku aldaketa bat dirudi, denboraldi honetan nahiko izan ez bagenu bezala.
 

 

Game of Thrones – 04×07 – Mockingbird

 
Gertatu, gertatu, edo zeozer ikusgarria bakarrik bukaeran gertatu da Littlefinger-ek Lysa hil duenean. Gainontzekoa, bah, elkarrizketa asko, istorioak, erabakiak eta gauzak iradokitzea. Tyrion-en ingurukoak eta Arya izan dira interesgarri bakarrak, besteak, bai Khalesi, zein Horman edota Stark nesken bilaketarena nahiko astuna. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Warehouse 13 – 05×06 – Endless

 
Serie bukaera. Azken kapituluan bere buruari eta jarraitzaileoi omenaldi bat egin dute, gure biltegi kuttunenak aurrera egingo duelaren aitzakiarekin, bost urtez jarraitu ditugun pertsonaien momentu garrantzitsuenak ezagutu ditugu. Batzuk oso dibertigarriak, beste batzuk hunkigarriak, Artie seme bat duela jakin dugu, Claudiak Zaindaria izateko dudak. Eta Pete eta Myka, azkenean, maiteminduta daudela onartu dute. Gainera HG Wells eta Leena ekarri dituzte ere agur esateko eta etorkizurena salto egin dute Claudia Zaindari moduan dagoela. Kapitulu borobila, ederra, hunkigarria serie honi agur esateko. Bikaina benetan.
 

 

Fargo – 01×06 – Buridan’s Ass

 
Kapitulu honetan denetarik gertatu da, eta pertsonai batzuk hil egin zaizkigu ere. Agian deigarriena Molly-ren heriotza izan da, pertsonaia bikaina zelako, eta Gus-ek istripuz hil duelako. Baita ere Numbers, Milos-en semea eta Lorne-ren laguntzailea hil dira, denak modu lazgarrian. Beren kontuekin aurrera jarraitu duena Lester izan da, barruan duen psikopata ateraz, bukaera ikaragarria da. Eta Lorne-k bere arazoak izan ditu. Baina kapituluko pertsonaia elurra izan da, elur-ekitzean gertatu den guztiak beste ikutu bat eman die getatutakoei. Beste kapitulu on bat.
 

 

Modern Family – 05×24 – The Wedding (Part 2)

 
Denboraldi bukaera. Kapitulu honetan bai, kapitulu honetan onena atera dute. Ezkontza lekua hiru aldiz mugitu ostean, Cam eta Mitchell-en duden artean, Phil-ek magia alde batera itzulita, Cam eta Mitchell-ek merezi duten ezkontza hunkigarria dute. Gainera lehengusuena oso dibertigarria izan da, Lily-k bukaeran ondo esaten duen bezala. Haley-k halako momentu ezberdin bat utzi digu. Eta azkenean, beti bezala, Jay-k onena jarri du. Kapitulu bikaina.
 

 

Revolution (2012) – 02×22 – Declaration of Independence

 
Serie bukaera. Baina argi dago seriea bertan behera ez zela geldituko uste zutela, bukaera irekiegia baita eta azken kapituluan gauza asko gertatu beharrean nahiko motela izan da. Azken finean bukera traka baino, suspentse eta zer gertatuko ote den bidea ematen baitio. Bai Priscila nanozitoetatik askatu dute baina hauek beren esperimentua aurrera eramango dute Idahoko herrixka batean. Zer gertatuko, auskalo? Bai, Texas EEBBen aurka jartzea lortzen dute, baina auskalo zer gertatuko den Bass eta gainontzekokin. Charlie-k Miles-i amarekin harremana hasteko esaten dio, baina auskalo. Egia da imagina dezakegula nanoek irabaziko dutela eta mundua kontrolatu. Edo ez. Nork daki. Hori gidoilariek serien hilerrira eramango dute.
 

 

The 100 – 01×10 – I Am Become Death

 
Ba espaziontziko guztiak hilda daudela dirudinez bakarrik behekoak izan ditugu. Pixkat lastoa dena, egia esan. Azken finean Lurtarren aurka aritu dira guda biologikoari aurre eginez. Eta bota zuten tipo gogaikarri hori itzuli da, behartua eta pixkat aspergarria kontu hori. Octaviak agur esan behar dio bere maitaleari eta azkean Finn ilehoriarekin gelditzen da. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna