Genetika, genomika ta beste

Genetika artea egiteko

Bartzelonan nengoela, nire behi-katiluarekin kafe bat hartzera nindoan egun horietako batean, korridorearen sarreran genomikako zerbitzukoak jende talde batekin ikusi nituen. Bisita gidaturen bat izango zela pentsatu nuen. Bazkal orduan kontatu zigutenagatik Arte Ederretako ikasleak ziren beren lanak genetika/genoma/DNAn oinarritua egin nahi zutenak. Posible da genetika erabiltzea arte lanak egiteko? Ba nire harridurarako bai, posiblea da.
 

 
Adibidez badago bere kariotipoarekin margolan bat egin duenik. Kariotipo zelula bateko kromosoma multzoari esaten zaio. Zelula bat bikoiztear dagoenean, material genomikoa trinkotu egiten da eta horrela kromosomak “ikus” daitezke. Material genetikoaren ezaugarriak direla eta kromosomak modu ezberdinetan tindatu daitezke kromosomen eskualde ezberdinak ikusteko. Karitotipoak umekiak kromosoma-aberraziorik ez duen ikusteko erabili ohi da (krosomaren bat faltan edo soberan), amniozentesian egiten den frogetako bat. Baina pertsona batzuek bere kariotipoari beste erabilera bat eman diote: margolanak egitea artisten eskuetan kariotipoak marrazketa utziz. Baita margolan (eta kamixetak eta halakoak) kariotipo estandarrekin salgai daude. Etxea beste modu batean apaintzeko.
 

 
20140530165426
 
Kariotipoa etxeko hornak apaintzeko
 

 
Baita genetika musika egiteko erabilia izan da ere. DNA sekuentzia bat hartu eta sekuentzia horretan oinarrituta musika egin. Gaiak badu bere mamia. Algoritmo ezberdinak erabili dira DNA sekuentziak musikako notak bihurtzeko. Egin ohi dena DNA sekuentzia aminoazidotara itzultzea da kode genetikoa erabilita. Kode genetikoa DNAko A T G C hirukote konbinazio posible guztiak aminoazidotan itzultzeko eboluzioan zehar garatu den mekanismoa da. Adibidez AGC Serina aminoazidoaren baliokidea da. Guztira kode genetikoak hirukoteen 64 konbinazio posibleak 20 aminoazidotara itzultzen ditu, konbinazio batzuk sinonomoak baitira, adibdez AGT lehen aipatutako AGCren sinonimoa da, biek Serina kodetzen baitute. Behin DNA aminoazido sekuentziara itzultzen dela, aminoazido bakoitzari nota bat emate zaio eta, horrela, musika egin. Aminoazido bakoitzari zein nota esleitu eta gero tempoa eta gainontzekoa doitzea artistaren eskuetan gelditzen da. Horrexegatik algoritm ezberdinak garatu dira lan hau automatizatzeko.
 

 

 
1 kromosomaren hasieran oinarritutako musika konposizioa
 

 
Baina zergatik genetika musikara itzuli eta ez musika material genetikoan txertatu, hots, genetika bera artea egiteko erabili? Ba, bai, badago horretan ari denik . Edo poesia labur bat txertatu nahi duenik . Bietan ideia antzekoa da: notak edo letrak aminoazido bati esleitu eta, kode genetikoa erabilita, DNA idatzi. Gaur egun DNA sintetikoa egin daitekenez, sekuntzia labur horiek sortu eta gero izaki bizidunetan (bakteriotan batipat) txertatu eta bakterio horien barnean musika edota poesia eduki. Ideia hau muturrera eramanda Joe Davis artista ta genetikariak Wikipedia sagarraren genoman txertatu nahi du . Beno, wikipedia osoa sagar bakar baten genoman sartu ezin daitekenez (ingelezko wikipediak 2,5 mila miloi hitz ditu), wikipediaren zatiak sagarrondo ezberdinetan txertatzea du helburu eta, horrela, wikipedia osoa barneratuko duen sagarrondoz betetako basoa sortu. Ez da lan mardula, baina wikipediaren basoa artelan itzela lortuko du.
 

 
20140530165348
 
Wikipedia sagar batean? Ezagumenduari kosk egingo diogu!
 

 
Ziur halako ideia eta egitasmo gehiago daudela edo egingo direla. Genetika artea egiteko ere balio du, noski baietz! Pentsa artean ez ezik, zientzian ere sortzeko ahalmena handia dela eta bai artea zein zientzia uztartzeak maisu lanak sor ditzazkela!
 

 
20140530165330
 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa 2. Jaialdian parte hartzen du
 

Utzi erantzuna