2014ko 23. asteko serieak

Uda bidean martxa lasaia daramagu. Hemen asteko laburpentxoa (berandu).
 

 

Game of Thrones – 04×08 – The Mountain and the Viper

 
Kapitulua ondo joan da baina bukaeran nazkagarriak izan da, esplizituegiak. Bidean dauden trama guztiak aurrera egin dute: Horman hor ibili dira arduratuta, Sansa nahiko ilun baina interesgarri batek joko asko eman du, Arya-ren algarak dena adierazten zuen, Jorah kanporatua eta Boltontarrak Iparraldearekin geldituta. Eta bukaera, ba hori, nazkagarria, eta Tyrion-en etorkizuna zalantzan. Kapitulu ona, lasto gutxirekin.
 

 

Fargo – 01×08 – The Heap

 
Egin dutena ikaragarria izan da: kapituluaren erdialdea pasatxo, modu bikainean, urtebete aurrera egin dute. Lehen zatian Molly kasua aurrera eramaten ikusi dugu baina ezinean, baina behintzat maitasun kontuak bideratu ditu. Lester-ek bizitza guztiz aldau du (garbigailuaren metafora bikaina izan da) eta eraberriturik azaltzen zaigu. Eta Lorne gormutuarekin paktu bat egiten duen. Horretan geunden urtebete aurrera egiten dugula: Molly eta Gus ezkonduak, Lester urteko sailtzailea eta, azken eszenean, Lester nor eta Lorne ikusten duen. Azken planoa ikaragarria izan da. Kapitulu bikaina berriro ere.
 

 

The 100 – 01×12 – We Are Grounders (Part 1)

 
Bi zatiko bukaeraren lehen zatia, baina aurrekoetan ikusitakoaren jarraipena besterik ez da. Behean nahiko lasto eta gira-biraka lurtarrek erasoko dietelakoan. Clarke eta Finn ihes egiten dute baina gauza txungo bat plazaratzen dute bidean: Reaper delako txungo horiek. Kanpamenduan gertatu dena soberan zegoen, ez tentsiorik, ez interesik ez ezer. Eta goian bai kontu interesgarria izan dugu, espaziountzia lurreratzen saiatuko direla. Kapitulu zuzena.
 

Iruzkinak

Utzi erantzuna