Telesailak

2014ko 24. asteko serieak

Pixkanak udako serieak hasten doaz eta udaberrikoak bukatzen. Hona asteak eman duena.
 

 

Game of Thrones – 04×09 – The Watchers on the Wall

 
Kapitulu osoa Castle Black-eko bataila izan da. Oso ikusgarria, akzioz betea eta dena bisualki oso erakargarria. Baina istorioa bera, azkenean, Night Watch-ekoek gaztelua defendatzen dutela da, jasotzen duten erasoa geldituz. Eta Jon Snow Raider-en bila doala. Plano ederrak egon dira, burruka oso ikusgarriak eta entretenigarria izan da. Kapitulu erakargarria.
 

 

Major Crimes – 03×01 – Flight Risk

 
Denboraldi hasiera. Eta oso gogor hasi dute. Hasieran ez genekien bahiketa bat, hilketa bat edo zer gertatzen ari zen. Baina gero eta ilunagoak izan dira kontuak eta azkenean oso gogorra izan da. Atsegina ez da izan gaiagatik baina kapitulua interesgarria eta oso ondo eramanda egon da. Gogor hasi dute denboraldia baina Rusty-ren ingurukoak, pixkat soberan egoten hasi dira. Kapitulu oso ona.
 

 

Pretty Little Liars – 05×01 – EscApe From New York

 
Denboraldi hasiera. Aurreko denboraldian bukaeran gertatzen zirenak jarraitzen dituzte, hots, Fitz-i tiro egitea. Ez, ez da hiltzen eta berak A nor den dakienez kapitulu erdia bera ondo jartzen zai pasa dugu nor den jakiteko. Beste erdia Allison-en ingurukoekin egon gara, CeCe laguntzea, besteei gauzak esatea eta gauza guzti horiek. Hori bai A-ko talde osoa agertu da eta Monak ere bere taldetxoa sortuko du. Dirudienez istorio fronte berriak irekiko dituzte eta sekretuak mantendu. Kapitulu zuzena, auzo lotsa gehiegirik gabe.
 

 

The 100 – 01×13 – We Are Grounders (Part 2)

 
Denboraldi bukaera. Denetarik gertatu da, akzio asko egon da, bidezidorrak eta tentsio uneak. Baina azkenean goikoetako batzuk lurrera heltzea lortu dute, lehendakaria goian geldituz. Behekoak lurtarrez libratzea lortzen dute, baina pertsonai nagusi bi desagertuz, eta bukaeran militar batzuk agertzen dira eta kuarentenan jartzen dituzte. Bigarren denboraldia joku aldaketa izango dela argi dago.
 

 

Fargo – 01×09 – A Fox, A Rabbit And A Cabbage

 
Malvo zergatik Las Vegas-en zegoen hasieran esaten digute eta behin Lester-ekin gurutzatuta denak eztanda egiten du. Sagu-katu jolas batean sartu dira bi hauek Molly-k FBIari berak nola ikusten duen kontatzen dien bitartean. Kapitulua momentu, plano eta elkarrizketa bikainez betea egon da, ikaragarri sartzen zara istorioan eta musikarekin asko jokatu dute. Beste kapitulu bikain bat.
 

Utzi erantzuna