Aste honetan udaberriko serieak bukatu dira, tartean Fargo bikaina, eta udako telesailak hasten jarraitzen dute. Hona asteak eman duena.
Game of Thrones – 04×10 – The Children
Denboraldi bukaera. Hainbeste gauza zeuden zabalik kontu ezberdinen pildoratxoak izan ditugula. Ahaztuta genituen Brandon eta hortik agertu dira bere bidaian jarraitzeko. Stannis Night Watch laguntzera agertu da eta akzio pixkat izan dugu. Tyrion eta Tywin-en arteko azken eszena izan dugu, pena da Tywin hiltzea baina zegokiona zen. Tarth eta Txakurraren arteko ezpata-borroka ikusgarria izan dugu eta Arya, kriston txunga dena, ihes egin die guztiei, Braavos aldera. Eta kaleshik bere dragoitxoak lotu ditu. Horrela, dena kondentsatuta, denetarik pixkat. Aipagarriena Tyrion-Tywin, bukaerarte biak maila mantenduta. Kapitulu ona denboraldi ezregular bat bukatzeko.
Major Crimes – 03×02 – Personal Day
Julioren kasu zahar bat aitzakia hartuta kapitulu bikain bat eraiki dute. Beno Rusty-ren ingurukoak izan ezik, pixkat pegotea dirudite. Baina kasua bera, bere inplikazio eta dudekin, momentu oro interesa zuen. Gainera pixkat The Closer estiloan egin dute, lekukoei galdetzen eta konfesioak lortzen. Kapitulu ederra.
Pretty Little Liars – 05×02 – Whirly Girl
Ez dakit zer esan. Horrenbeste gauza gertatu dira guztiz nahastuta nagoela. Argi dudan bakarra Allison zentrua izango dela, batez ere Monak bere aurka irekitako guda. Ez A-rik ez ezer, Mona vs Alli eta laukotea. Laukotean ere, eztakit zer egin nahi duten edo ze istorio daramaten. Eta Alliren ama hilda agertzea, beno, beste bat. Beren betiko mailara itzuli dira.
Fargo – 01×10 – Morton’s Fork
Denboraldi bukaera. Ikaragarria. Lester eta Lorne, Lorne eta Lester. Eta azkenean biak hilda, bata Gus-en mendekuagatik, bestea ihes egiten saiatzeagatik. Oso bizia izan da, istorioak aurrera egin du arazorik gabe eta, batez ere, elkarrizketa bikainak egon dira. Coen-en estiloa jarraituta susmatzekoa zen biak hilda bukatzea baina bidea izan da ikaragarriena. Bazirudien Lester-ek lortuko zuela, baina, ez, azkenean Molly irabazle. Eta azken eszena, itzela. Antzezleen lana ikaragarria izan da. Telesail bikain bat borobiltzeko kapitulua.
Defiance – 02×01 – The Opposite of Hallelujah
Denboraldi hasiera. Pasaden denboraldiko bukaeratik 9 hilabete pasa dira. Gauza asko aldatu dira, serie ezberdin bat dirudi. Defiance jada ez da independentea. Alkate berria Lurreko Errepublikak jarria da eta nahiko kezkagarria da, batez ere bukaeran ikusten denarekin. Rafe langile bat besterik ez da minak galdu ostean, Datak-en mafiaren inguruan ama-seme burrukan amak irabazten du eta Amanda bere arrebaren negozia darama orain. Defiance-tik kanpo Joshia Irisaren bila dabil eta aurkitu ere baina dena oso arraroa de Irisaren inguruan, bukaera nahiko beldurgarri batekin. Kapitulu ona, gauza berriak aurkezten.
Falling Skies – 04×01 – Ghost in the Machine
Denboraldi hasiera. Lehen minutu nahiko ikaragarrien ostean lau hilabete geroago gauzak nola dauden erakutsi digute. Lau zatitan banatu dituzten kontuak, betiko lez, baina seriea guztiz aldatuta: haurrak nazien antzera dituzte, nagusiak ghettoetan, Lexi-ren eskuetan daudenak new-age erlijio batean sartuak eta Annie bere alabaren bila. Bakoitzaren kontuak eta miseriak erakutsi dituzte, agian gauzak gehiegi aldatu dira, baina, tira, entretenigarria izan da. Kapitulu zuzena.