Telesailak

2014ko 28. asteko serieak

Udako serieak aurrera jarraitzen dute, batzuk lastoa sartuta.
 

 

Falling Skies – 04×03 – Exodus

 
Beno, gero eta zoroago dago dena. Lexi eta Anneren ingurukoak, hori, kriston flipada. Matt-ena lasto pixkat baina susmatzekoa zen halako zeozer. Kapituluaren muina Tom eta gainontzekoak guettotik ihes egiten egon da. Akzioa egon da, ikusgarria izan da, baina bira batzuk soberan zeuden. Tentsioa handitu beharrean lastoa sartu dutenaren sentsazioa utzi didate. Eta bukaerako gauza ez dakit oso argi zer den. Kapitulu zuzena.
 

 

Major Crimes – 03×05 – Do Not Disturb

 
Kapitulua oso kuriosoa izan da. Kapituluk kasua Rusty-k kontzen du psikiatra moloiarekin duen sesio horietako batean. Kasuak bere gauzak izan ditu, birak eta momentu oso onak utzi ditu. Baina onena bukaera izan da, Rusty-k gay dela onartu eta Sikes-ek beste polizia batekin duen harremana onartu duenean. Kapitulu benetan bikaina.
 

 

Under the Dome – 02×02 – Infestation

 
Tximeleten infestazio bat ia lider mesianiko bat lortzeko erabiltzea efektista bada ere, nahiko hutsa da. Eta Angie-ren hilketaren ingurukoak dramatismo gehiegirekin eraman dituzte bukaeran susmatzen genuena plazaratzeko. Kapituluan gauzak gertatu badira ere, dramatismoa jarri izan nahi badiote ere, dena oso hutsa izan da. Kapitulu eskasa.
 

 

Pretty Little Liars – 05×05 – Miss Me x 100

 
Beno, Caleb modu horretan itzuli da (Ravenswood pikutara bidali ostean normala da baina itzulera nahiko kutrea izan da), Alison zertara jokatzen duen ez dago argi, Mona bereak egiten dabil, igeriketako tipa berriarena aurreikusten zen eta, batez ere, A omen dena itzuli da. Denetarik, nahastuta, azalpen argirik gabe. Betikoa, denboraldian zeozer berria egingo zutela uste nuen baina ez, betiko kontuetara itzuli gara. Kapitulu jasangaitza.
 

 

Defiance – 02×04 – Beasts of Burden

 
Gaurkoan Irisaren trama alde batera utzi dute eta txapa gehiago sartu dute Datak-en kontuarekin, kapitulu berdinean goia eta behea jo du, eta E-Rep aurkako erresistentzia. Nahiko lastoa izan da dena ez baita ezer garrantzitsurik gertatu. Alkate eta alkate-ohiaren arteko sasisolasaldiak nahiko aspergarriak dira, maitasun kontuek ere pixkat atzera botatzen naute eta azkenean lastotxoa sartu dutela iruditu zait. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Covert Affairs – 05×03 – Unseen Power of the Picket Fence

 
Erratuta nengoen, ez dute aldatu, serializatua izaten jarraitzen du. Kapitulu osoan ibili dira Annie Venezuelatik ateratzeko segurtasun pribatuko nagusiarekin batera. Hor ibili dira gora eta behera.
 

Utzi erantzuna