Falling Skies – 04×04 – Evolve or Die
Gauza batzuetan seriea ilunagoa (edo nazkagarriagoa) bilakatu da. Baina lastoa sartzearen kontuarekin aurrera jarraitzen dute. Gauza interesgarriak gertatu dira, baina bitartean inora ez doazen bideak hartu dituzte. Azkenean Sphenien kontua gutxi gora behera argitu da eta Matt erreskatatu dute. Gainontzekoa entretenigarria baina ahazgarria. Kapitulu zuzena.
Ray Donovan – 02×01 – Yo Soy Capitan
Denboraldi hasiera. Berdin itzuli dira baina zeozer ezberdina dago. Ez dakit, badirudi kontu batzuetan ez dutela bere burua serio hartuko eta dramatismoa kenduko diotela. Bere martxan gauzak bere moduan konponduz eta eginez baina baita beste samurtasun bat ere erakusten dute. Denboraldia planteatu dute, ea orain zer gertatzen den. Kapitulu zuzena.
Major Crimes – 03×06 – Jane Doe
Kapituluko kasua berezia izan da, neskato bat hilda, bere izena ez dakitena. Nahiko gordina izan da eta Raydor kapitainak Rusty adoptatzeko kontuarekin pixkat lotu dute. Rusty-ren ingurukoak, egia esan, pixkat pegotea dirudite. Baina kasua oso ondo egon da, oso ondo eramana. Eta gogorra. Kapitulu zuzena.
Under the Dome – 02×03 – Force Majeure
Beno, eskuetatik joan zaie eta misterio eta rollotxarrekin dena betetzen ari dira. Irakaslea kriston tipa txunga da eta kapitulu honetan guztiz joan zaie. Wifiarena ere, flipatzekoa. Hain justu James-ek bere ama ikusteko eta jota dagoen beste tipo batekin hitz egiteko esanez. Bere osabak ere ez dakigu zer duen eskutartean. Besteen arteko borrokak eta eztabaidak behartuak. Eta neska misteriotsuarena, en fin, hori bai izan dela barregarria. Kapitulu eskasa.
Pretty Little Liars – 05×06 – Run, Ali, Run
Hasierako lekura itzuli gara baina orain Ali izanda Aren azpijokoen helburua. Pixkat denetarik egon da baina gutxi aurreratu da: maitasun kontu ezberdinak, dibortzioak, mehatxuak eta polizia gora eta behera. Betiko martxan. Kapitulu ahazgarria.
Covert Affairs – 05×04 – Silence Kit
Azkenean dena Annie eta Auggie arteko harremana dela iruditzen zait. Behintzat Anniek egia esan dio Auggie-ri eta aurrera jarraitu dezakegu. Baita erasoen kontua erdi-argituta gelditu da eta badirudi horretan ere aurrera jarrai dezakegula. McQuaid-ek ere bere papera izan du eta gehiago agertuko dela dirudi. Bai, behintzat aurrera jarraitu dugu kapitulu entretenigarri batean. Kapitulu ona.
Defiance – 02×05 – Put the Damage On
Kapitulua pixkat psikotropikoa izan da. Amandak izan dituen aluzinazioak drogek baino aparatu batek eragin dizkio. Eta aparatuak alkateak jarrita. Beste aldetik Datak eta bere kontuak izan ditugu. Hori izan da kapitulu osoa. Gainontzekoa lastoa eta interes gutxiko kontuak. Kapitulu ahazgarria.