Udako serieekin egunean ipintzen jarraitzen ari naiz. Hona aste honek eman zuena.
Falling Skies – 04×07 – Saturday Night Massacre
Pixkat jokoa aldatu dute denboraldiaren bigarren zatiari beste ikutu bat emateko. Akzio gehiena Sphenien erasoan eta lurrartarren defentsan egon da, han izan dituzten elkarrizketak batetik, gero egon diren eztanda eta akzioa bestetik. Azkenean Lexi bere aldetik dugu, Ben bahitu ostean, eta bestetik, hainbat jende hil ostean, 2. Mass-ekoak zer egingo duten jakiteke eta Tom bizirik lurperatua.
Ray Donovan – 02×04 – S.U.C.K.
Denboraldi honetan botere harremanak eta pertsonaien arteko harremanetan sakontzen ari dira. FBIko tipoak halako ikutu bat eman dio, denen artean arraroena dena, eta bukaeran iradokitzen dutena oso interesgarria. Ray bere arazoak kudeatzen dabil baina denak ihes egiten dio. Beste azpikontuak (aita, emaztearen kontuak, Bunchyrena) ez dira oso interesgarria izan, egia esan. Kapitulu zuzena.
Major Crimes – 03×09 – Sweet Revenge
Kapitulua interesgarria izan da. Kapituluko kasuak bere birak eta tentsio uneak izan ditu. Tao hasieratik zeozer arraro zegoenaz konturatu da eta azkenean arrazoia zuen. Beste interesguneak Rusty-ren adopzioa nola hartu duen Sarah-ren semeak eta Fitz beraiekin lan egitera joatea izan dira. Lehena ondo konpondu dute eta bigarrenak bukaera ikaragarri bat utzi digu.
Under the Dome – 02×06 – In the Dark
Hiru zatitan banatua egon da kapitulua: Big Jim herria berreskuratzen kupularen eguneko arazoa konponduz; lau gaztetxoak arraultza lortzen; eta Barbie eta konpainia eskola azpiko kontuarekin. Dena nahiko filosofikoa, ekintza ikusgarriren batekin eta guztiak ate berriak zabalduz. Kapitulu zuzena.
Pretty Little Liars – 05×09 – March of Crimes
Beno, arku batzuekin bukatu dute. Bai Aria eta Hannaren haserretzea, Hanna infernuetara jeistea eta Ariaren amaren ezkontzarena. Beno, guztiak lotuta zeuden. Gainontzekoa Emily-ren haserretze hori nahiko gorea izan da, baina zentzua zeukan. Eta bukaeran A-k egindakoak ez dakit nora eramango gaituen. Dena pixkat arraro eta lasto artean ibili da. Kapitulu zuzena.
Covert Affairs – 05×07 – Brink of the Clouds
Kapitulua entretenigarria izan da. Akzioa izan du, intriga pixkat eta bere kontuekin jarraitu dute. Arku batzuk itxi dituzte, batez ere Auggiren bizitza sentimental konplexu hori eta berriak zabaldu, Annie eta McQuaid arteko harremana maila berri batean sartuko dela dirudi. Hori bai, bukaerako eszena oso behartua iruditu zait, txiklea luzatu nahian. Kapitulu zuzena.
Defiance – 02×08 – Slouching Towards Bethlehem
Kenyaren itzulerarekin eta balizko New York-eko lehergailuarekin entretenituak eduki gaituzte. Intriga eta tentsioa egon da, zer gertatuko zenaren zain. Gainontzekoa Tarr-tarren botere borrokarekin jarraitu dute eta, interesgarriena, infektatuen bilera izan da, bukaerako hitz misteriotsu horiekin. Kapitulu txukuna.