Telesailak

2014ko 33. asteko serieak

Eta egunean jarrita. Hona pasaden asteko serieen laburpena.
 

 

Falling Skies – 04×08 – A Thing With Feathers

 
Eztandaren ostean jendea bizirik ote zegoen bilatzen ibili dira kapitulu osoan zehar. Pixkat aspergarria izan da, Tom bizirik lurperatuta egonda eta Maggie-ren bizitza salbatu nahian ibili baitira kapitulu osoan. Gorabehera asko, baina zirkuluan ibiltzen, momentu oso nazkagarri batzuk eta momentu gatzgabeak beste batzuk. Bi anaiak emakume beraren atzetik ibiltzea nahiko aspergarria. Lexi momentuz gainetik kendu dute eta bukaeran gauza oso arraro bat gertatzen da, zeresana eman dezakeena. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Ray Donovan – 02×05 – Irish Spring

 
Kazetaria gainetik nola kentzen saiatu diren (ez dut uste hau hemen bukatzen denik) oso ondo egon da. Bira interesgarriak egon dira eta bakoitzak nola kudeatu duen beren interesen mesedetan oso ondo azaldu dituzte. Abby-ren eta Bridgete-n istorioak, ordea, nahiko aspergarriak iruditu zaizkit. Lehena zoratuta dago eta bigarrena nahiko agerikoa da gertatuko dena. Baina oro har kapitulu ona.
 

 

Major Crimes – 03×10 – Zoo Story

 
Udako azken kapitulua. Geldialdia baino lehenago kapitulu entretenigarri bat eman digute. Polizia baten bahiketa aitzakia hartuta, ikerketa, akzioa eta departamendu ezberdinen arteko lana eman digute. Baita Fritz-en lan berria eta bere osasun kontuak (Collin Ferguson mediku bezala ikustea ikaragarria izan da). Rusty-ren kontua pixkat behartuta eta aspergarria iruditu zait baina Sarah bukaera bikaina eman dio. Kapitulu bikaina.
 

 

Under the Dome – 02×07 – Going Home

 
Dena maila berri batera eraman dute eta Lyle, Sam eta Barbie kupulatik atera dira Zenith-era joanez portal magiko baten bidez. Kupularen barruan Big Jimmy boterea berreskuratzen ibili da Julia eta laurak Barbie-rekin zer gertatu den aztertzen ibili diren bitartean. Kanpoan Sam bere arrebarekin elkartu eta Barbie bere aitari mesede bat eskatu dio kupulara itzultzeko. Kanpokoa nahiko ondo egon da, barrukoa pixkat geldoa. Kapitulu zuzena.
 

 

Pretty Little Liars – 05×10 – A Dark Ali

 
Eeeeeee, berriro galdu naiz. Orduan dena Ali-ren muntaia bat da? Zertarako? Guzti hau zertara etorri da? Guztiz nahastuta nago. Eta A erizaina al da? Gainontzekoak ez du ia ezertarako balio dena kakastu delako. Badirudi Hannak iparra berreskuratu duela, Monak ez dakigu zer egiten duen, Melissak eta laurak Ali alde batera uzteko gai direla dirudi. Dena nahiko behartuta eta saltoka. Kapitulu arraroa.
 

 

Covert Affairs – 05×08 – Grounded

 
Gauzak pixkat behartu dituztela iruditu zait. Bai, hartzen duen norabidea hartzeko beharrezkoa zen baina pixkat pasatu dira. Hori ahaztuta, ondo, interesgarria izan da, tentsioa egon da eta eszenatoki guztiak irekiak gelditu dira. Gainera gauza ezberdinak azaldu dizkigute eta beste gauza batzuk iradokitu. Annierekin zer gertatuko den? Auskalo. Kapitulu zuzena.
 

 

Defiance – 02×09 – Painted From Memory

 
Ba azkenean nahiko lastoa izan da guztia. Zeren Kenyaren itzulera ez zen benetakoa (agerikoa zen bezala) eta horrekin ibili dira bueltaka. Indogeneen eta alkatearen kontu bat zela ikusi arte. Azkenean interesgarriena zena, Irisa eta enparauena, ez dute ia ezer aurreratu, bakarrik iradokitu. Eta bukaera nahiko arraro bat, Raferen semeak Voltan Kolektiboarekin lanean dabil? Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna