Telesailak

2014ko 34. asteko serieak

Uda bukatzen doaz eta horrekin batera udako denboraldia bukatzeko ateetan gara. Hona asteko laburpena.
 

 

Falling Skies – 04×09 – Till Death Do Us Part

 
Hasieran kapitulu on bat zirudiena, txantxa eta metaerreferentzia askorekin, lastoz bete dute. Ez da ezer gertatu. Espaziountzia dela eta bueltaka ibili dira lanabesen bila eta bakarrik solasaldi sasifilosiko eta maitasunezkoak izan ditugu. Eta lanabesak bilatzearena bidai hutsa, ahaztatuta genituen kontuak berriro ekarrita. Behartua, oso behartua. Eta bukaeran ezkontza, beno, beste barik. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Ray Donovan – 02×06 – Viagra

 
Egia esan kapituluan gauzak gertatu badira ere, oro har, istorioak aurrera egin ez duela dirudi. Pertsonaien sentimendu eta nahietan gehiago zentratu direla. Bai, FBIko buruzagiari tranpa jarri diot; bai, Ray eta bere emaztearen arteko harremana edota familia osoarena. Trantsizio kapitulua, lasto eta bidezidorrekin. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Under the Dome – 02×08 – Awakening

 
Egia esan gauza interesgarri bakarrak kanpoan ari dira gertatzen. Bai Barbie eta bere aitaren kontuak, tipo arraro horrena eta nola kupulara heltzea lortzen duen; baita Sam, arreba eta Lyle-n kontua eta ate gorri hori. Barruan Big Jimmy-rena pixkat lastoa iruditu zait eta bukaera, beno, aurresangarria. Kapitulu zuzena.
 

 

Pretty Little Liars – 05×11 – No One Here Can Love or Understand Me

 
Eeeee, pasatu dira. Ravenswood kantzelatu zenez, gaur Caleb-ek gertatu behar zena kontatu dio Hanna-ri hango unibertso fantastikoko gauzak ekartzea lekuz kanpo dago. Behintzat unibertso normalean maitasun kontu batzuk argitu dira eta Melissak Spencer-i esan behar ziona jakin dugu. Gainontzekoa, ba bueltaka, gauza batzuk hamendik, besteak bestetik. Baina, tira, kapitulu zuzena izan da.
 

 

Covert Affairs – 05×09 – Spit on a Stranger

 
Denboraldi osoan McQuaid denboraldiko gaiztoa zela uste nuen eta orain agerian gelditu omen dela, bera gaiztoa ez dela iruditzen zait, bere bigarrena baizik eta honek tranpa bat jarri diola. Gauza asko gertatu dira, joan eta etorri asko, baina oso entretenigarria izan da. Kapitulu ona.
 

 

Defiance – 02×10 – Bottom of the World & Defiance – 02×11 – Doll Parts

 
Aste honetan bi kapitulu izan ditugu, denboraldi bukaerari abiadura emanez. Bi kapituluetan interesgarriena Irisaren kontua izan da, bai nola onartu duen espazio-ontziaren plana egitea bai plana bera. Dirudienez Lur osoa aldatu nahi du eta aukeratu gutxi batzuekin zerotik hasi. Hori da serieko istorio nagusia. Bitartean lehen kapituluan ERep-eko tipa baten hilketa ikertu dute eta bigarrenean Baby Doll-en hilketa. Aitzakiak izan dira pertsonai ezberdinen arteko harremanetan sakontzeko (oso txunga Alak-en emaztea) eta hainbat korapilo ebazteko. Kapitulu entretenigarriak.
 

Utzi erantzuna