Telesailak

2014ko 35. asteko serieak

Serie batzuk bere denboraldi bukaerara edo udako geldialdira heldu dira. Beste batzuk bidean daude. Asteko laburpena.
 

 

Falling Skies – 04×10 – Drawing Straws

 
Kapitulu galdu bat. Horrela, zuzenean. Pertsonaien arteko harremanetan sakondu izan nahi dute, bakoitzaren mamuak eta gabeziak erakutsi, baina ez dute asmatu. Lexi-k aldez aldatzearena pixkat pasotea izan, batez ere bukaera horrekin. Eta gainontzekoa, lastoa besterik ez, espazio-ontzia gora, espazio-ontzia behera, azkenean ezertarako. Kapitulu guztiz ahazgarria.
 

 

Ray Donovan – 02×07 – Walk This Way

 
Dena Conor-en urtebetetzean gertatzen da, batez ere bere urtebetetze jaian. Eta han familia osoaren miseria guztiak agerian agertzen dira. Ray bere emaztearekin, bere alabarekin bere aitarekin eta bere anaiekin dituen arazoak, Mickey-ren jarrera zatarra, eta ondo ez doazen gauza guztiak. Baina bukaeran Ray eta bere semea dantzan bukatzen dute. Nahiko kuriosoa nola eraman duten dena. Kapitulu zuzena.
 

 

Under the Dome – 02×09 – The Red Door

 
Denboraldi ta piku bat kupulatik ateratzeko eta bi kapitulu itzultzeko, beno Lyle bidean galduta. Dena nahastuagoa. Behintzat interesgarria izan da eta ate berriak zabaltzen ditu. Aurrekoak itxi gabe. Zoratuko gaituzte baina (Barbiek ihes egitea nahiko salto ikaragarria izan da), tira, albo kontuak uzten badituzte eta honakoan bezala serieko mitologian sakontzen badute, gaitzerdi.
 

 

Pretty Little Liars – 05×12 – Taking This One to the Grave

 
Udako denboraldiaren bukaera. Eta joku aldaketa handi batekin. Kapitulu bukaeran gertatuko zenarekin hasi dute kapitulua, baliabide zahar hori, eta gero puntu horretaraino eraman gaituena. Bere interesa izan du, lauak Monari laguntza eske ikustea, bakoitzak bere kontuak konpontzen eta Allison-i dioten beldurra. Nahiko gogor bukatu da, batetik Spencer espetxeratua eta bestetik Mona hilda. Jokoa guztiz aldatu dute, Allisonen ejertzito horrekin, eta bera A denaren susmopean. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Covert Affairs – 05×10 – Sensitive Euro Man

 
Eta, agerikoa zen bezela, ez zen McQuaid bere bigarrena baizik. Dena Georgiar baten konplotaren barnean. Bai, emozioa eman diote, tentsioa, edozer gerta zitekeen edozein momentutan. Baina, tira, pixkat behartu dute. Hala ere entretenigarria izan da eta orain datorrenak ikusi beharko. Kapitulu zuzena.
 

 

Defiance – 02×12 – All Things Must Pass & 02×13 – I Almost Prayed

 
Denboraldi bukaera. Kapitulu bikoitzarekin. Eta denboraldiko kontu nagusiak itxi dituzte eta seriaren mitologian hainbat kontu azaldu. Berritzen ez badute ez da gauza handirik solte geldituko. Baina bai pare bat gauza irekita utzi dituzte: nerabeen bahiketa eta Nolan&Irisa horrela gelditzea. Bi kapituluek tentsioa eta pultsua mantendu dute, bai espazio-ontziaren planak zapuzteko bai itxiera behar zituzten kontuak ixteko. Agian Amandaren ingurukoak pixkat behartuak eta pasatu dira, baina, beno, oro har dena ondo egon da. Tartarrek beren arazoak konpontzea eta gero gertatu zaiena bira oso interesgarria izan da eta Nolan Irisa salbatze nahiak momenturik onenak eman dizkigu. Kapitulu onak.
 

Utzi erantzuna