Kafepintxo

2014ko 38. asteko serieak

Udako denboraldiaren azken astea. Eskasia bukatu da. Datorrenean denboraldi arrunta helduko zaigu. Hona asteko laburpena.
 

 

Ray Donovan – 02×10 – Volcheck

 
Pixkat geldoa eta luzea egin zait atala. Hainbat gauza jorratu badituzte ere, ez dakit, astuna iruditu zait. Ray-ren demonioak eta, beno, ba betikoa; bere emazte eta alaba, ba berdin. Micky eta enparauen negozioak saltsa pixkat jarri dio baina gehiegi nahasten ari dira. Eta FBIkoarena, beno, bere zera izan du. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Under the Dome – 02×12 – Turn

 
Melanie eta arrautzaren arteko paralelismoarekin ibili dira gora eta behera, dramatismo gehiegirekin, azkenean agertu zen bezala Melanie desagertzeko. Eta bidean Pauline eta Lyle ere. Bai, kristolako sarraskia bigarren denboraldian. Gainontzekoa, hor ibili dira gora eta behera, beren sasifilosofiekin baina dena bukaerarako utzi dute. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna