Telesailak

2014ko 39. asteko serieak

Denboraldia hasi da eta horrekin serie asko itzuli dira, udak oraindik agur esan ez digunean. Hona asteko laburpena.
 

 

Ray Donovan – 02×11 – Rodef

 
Denboraldi bukaerara begira jarri gaituzte. Horretarako hainbat pieza mugitu dituzte eta egoera batzuk behartu bukaera dramatiko eta tentsioz betetakoa edukitzeko. Bideoa dela, Mickie-ek egiten dituen guztiak (bi semeak nola saltzen dituen pasada bat da), Ezra Ray-ren aurka jartzea, bukaerako eztanda,… dena oso dramatikoa baina behartua. Kapitulu zuzena.
 

 

The Good Wife – 06×01 – The Line

 
Denboraldi hasiera. Gogor eta indartsu hasi dute. Pasaden denboraldiko bukaera sinestezina bira oraindik handiago batekin gainditu dute: Cary atxilotuz. Bishop-en negozioekin lotuta, Diane Florrick/Agos-era joan nahi horrekin eta Eli-k Alicia fiskal izatearekin dena nahastuta. Eli-ren alabak puntu oso onak eman dizkio. Behartuta bai, baina oso ondo plazaratu dute bira hau. Kapitulu ederra.
 

 

Madam Secretary – 01×01 – Pilot

 
Serie berria. Denboraldi honetan aukera emango diodanetakoa. Nahiko ondo hasi da, pertsonaiak eta korapiloak nahiko ondo plazaratu dituzte eta erritmoa izan du. Gainera antzezle onak daude eta seriaren parametroak badirudi nahiko argi dituztela. Bess-en garapena eta bere taldearekin dituen harremanak zein bere nagusiekin muina izan bada ere, bestelako pintzelada batzuk izan ditugu. Kapitulu ona.
 

 

Under the Dome – 02×13 – Go Now

 
Denboraldi bukaera. Hala porai! Zer nolako kapitulua eman diguten: 2. denboraldiari biziraun ez dutenak, Big Jim guztiz zoratuta edonor hiltzen edo hil nahian, balizko irteera horretatik joateko abenturak, sasisolasaldiak,… denetarik baina eskasa. Lasto askorekin denboraldiko azken kapitulua izateko. Eta bukaeran Melanie horrela agertzea pasatu egin dira. Adar-jotze kapitulua.
 

 

Person of Interest – 04×01 – Panopticon

 
Denboraldi hasiera. Eta serieak eman duen biraren ostean, joko berriaren arauak ezagutzen hasi gara. Samaritan jaun eta jabe beharrezkoa egiten (hasierako tituluak aldatu ere!) eta gure lagunak ezkutatuta ahal dutena egiten. Baina hori aldatuko dela dirudi, makinak plan bat duelako. Harold hasieran eszeptiko ikusita eta gero bukaera arraro horrekin gehien aldatu den pertsonaia da. Gainontzekoak berara jarraitzen dute, Reese polizia bilakatua ikustea oso dibertigarria izanda. Kapitulu ona.
 

 

Awkward. – 04×12 – Finals

 
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. Oinarrian Jenna eta Matty-ren, bakoitzak bere aldetik, bizitzen berrantolaketa erakutsi digute. Horrek bigarren zati honetan eman dezakeen jokuarekin. Gainontzekoak pixkat itzaliagoak egon dia, agian Lissa eta bere anaiarena kenduta. Kapituluak puntu bikainak izan ditu, batez ere hasierako kredituekin eta Matty Amber-ekin apurtzen. Kapitulu zuzena.
 

 

Faking It (2014) – 02×01 – The Morning Aftermath

 
Denboraldi hasiera. Aurreko denboraldiaren bukaeraren ostekoak jartzen dituzte. Pixkat joku aldaketa izan beharko zuena nahiko motz gelditzen da. Bai, astakeriaren bat, bai beraien arteko kontuak, baina badirudi dena nahiko arin egin dutela. Kapitulu zuzena.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×01 – Shadows

 
Denboraldi hasiera. Dena ezberdina bada ere, ezberdintasun horiek pixkanaka erakutsi dizkigute eta horrek batzuetan pixkat galduta egotea sentiarazi dit. Kapituluaren kasua eta zer zebiltzan egiten pasa direla iruditu zait baina, tira, nemesi berri bat behar zuten. Dena akzio gehiagorekin eta inpaktu handiagoarekin. Fitz-ena, beno, oso erabilia da baliabide hori eta behartua iruditu zait. Gainontzekoa zuzen. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 06×01 – The Long Honeymoon

 
Denboraldi hasiera. Gogotsu hasi dute. Humprytarrak bere balizko poztasunean bizi ziren Alex itzuli arte. Lehenago eta geroagoak momentu oso onak utzi ditu. Gauza bera Jay eta Gloriarekin, itxura dela eta. Eta Mitch gaixoa Cam-ez kokotaraino. Kapitulu ona.
 

 

Scandal – 04×01 – Randy, Red, Superfreak and Julia

 
Denboraldi hasiera. Oliviak dena utzi ostean gauzak nola dauden erakutsi digute. Harrisonen hilketa dela eta irla batetik itzuli eta dena aldatuta aurkitzen du: Abby-k Etxezurian lan egiten du, Huck denda batean eta Quinn bera bilatzen ibili da. Berak kasu bat eraman du eta azkenean gelditzen da bere negozioa berriro hasiz. Presidentea, bestaldetik, bere semearen harira emaztea zoratuta dauka eta bera hiperaktibo. Eta Olivia eta Presidentea gurutzatzen direnean, beno, gertatuko dena ikusi beharko da. Kapitulu zuzena.
 

 

Parenthood – 06×01 – Vegas

 
Azken denboraldiaren hasiera. Aurrekoa nahiko itxita utzi zutenez kapitulu honetan denboraldiko korapilo nagusiak plazaratu dituzte: Zeek-en gaixotasuna, Amber-en haurdunaldia, Sarah-Hank bikotea eta Hank-en alabarena, behar berezietarako eskola eta Julia-Joel-en bukaera. Dena oso ondo eramanda, gauza batzuk behartuta baina, beno, saltsa behar zuten eta eszena batzuk benetan bikainak: Zeek medikuan, lehengusinen arteko konfidentziak,… eguneroko bizitzaren kontakizuna. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 05×01 – Partners

 
Denborladi hasiera. Akzio askorekin hasi dute lankideen gaiak jorratzeko: Jaimmy eta bere kidearen inguruan dituen sentimenduak; Danny eta bere kidearen arteko harremana; Danny-ren nagusia eta bere lankide ohia. Ondo eraman dute dena, dramatismo puntu batekin eta bukaera nahiko apologetiko batekin. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna