Telesailak

2014ko 40. asteko serieak

Oraingoan bai, udakoak bukatu dira eta denboraldi arrunta guztiz martxan dugo. Hona asteko laburpena.
 

 

 

Ray Donovan – 02×12 – The Captain

 
Denboraldi bukaera. Irekita zeuden korapiloak ebatzi dituzte. Hala nola eta gauza batzuk behartzen edo, zuzenean, denboraldi osoan lastoak izan direnei denbora gehiegi emanez. Bunchy-rena oso gogorra izan nahi du baina karikatura batean gelditu da eta ilehoriarena, beno, denbora galtze izugarria. Gainontzekoa Cochran erre dute bideoarekin, Ezra gorpuarekin, Bostoneko kazetaria eta Cookie hil eta Micky nahi zuena lortu du: dirua. Eta erdian Ray gauza guztiak konpontzen noraezean doala zirudiela. Kapitulu zuzena.
 

 

Madam Secretary – 01×02 – Another Benghazi

 
Kapituluko “kasuaz” gain alaba nagusia sartu digute joko gehiago eman nahian. Hala ere pixkat behartua iruditzen zait eta momentuz nahiko gauza daude kontu hori gehitzeko. Yemen-eko kontua eta dituen ondorioak, ondo, entretenigarria izan da. Eta denboraldiko balizko misterio hori, tira, ez aurrera, ez atzera. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 07×01 – Driven

 
Denboraldi hasiera. Aurreko denboraldiaren bukaeraren ondorengo gertaerak erakusten dizkigute: Castle bahitu dute? Nork? Edo dena berak egindako muntaia bat da? Hor eduki gaituzte, dudekin eta galderekin kapituluan zehar. Batez ere bera agertu eta ezertaz gogoratzen ez denean. Baina badirudi dena norbaitek antolatu duela eta hori argitzen denboraldia emango dutela. Eta Beckett eta Castle-en arteko harremana berregiten. Kapitulu ona.
 

 

The Good Wife – 06×02 – Trust Issues

 
Kapituluan hainbat gauza izan ditugu: kapituluko kasua, oso ondo eramanda eta bere puntua izan duena, Cary-ren ingurukoak, Alicia fiskala izateko kontua eta Diane eta besteak LGC uztea. Gauza asko badira eta badaude ere ondo jarraitzen da dena, oso ondo lotua dute eta erritmoarekin doa dena. Entretenigarria izan da eta momentu onak izan ditu. Kapitulu ona.
 

 

Person of Interest – 04×02 – Nautilus

 
Samaritan-ek jendea nola erreklutatzen duen erakusteko altxor-bilaketa interesgarri eta entretenigarri bat jarri digute. Baita Harold-ek pausua emateko behar zuena izan dugu. Tentsioa eta jakin-mina hor egon dira eta dena oso ondo eraman dute. Gainera Root-en agerpenak halako kutsu umoretsua ematen diote. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Awkward. – 04×13 – Auld Lang Party

 
Matty eta Jenna-ren arteko harreman zail hori erdigunean jarriko dutela dirude. Urte berriko festa baten inguruan hortaz gain gainontzeko bikoteak eta harremanak landu dituzte, momentu oso dibertigarriekin. Kapitulu zuzena.
 

 

Revenge – 04×01 – Renaissance

 
Denboraldi hasiera. Emily-k Grayson Manor-en jabe eta festak ematen. Victoria zoroetxetik ateratzea lortzen du bere mendekua hasteko (hasieran Emily-k hitz egin beharrean berak hitz egin du) eta David erditik gurutzatzen da. Erdian gertatu den guztia betikoa izan da: azpijokoak, mehatxuak eta mendekuak. Beste pertsonai batzuk, beste harreman batzuk, baina jokoa beti berdina da. Kapitulu zuzena.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×02 – Heavy is the Head

 
Akzioa, tiroak, borrokak, tentsioa, denatarik izan dugu kapituluan. Bakoitzaren kontuekin aurrera jarraitzea ez ezik, gauza batzuk argitzen doaz eta Skyeren aita ezagutu dugu. Entretenigarria izan da, pertsonaia berriek funtzionatzen dute eta istorioak errez jarraitzen dira. Kapitulu atsegina.
 

 

Faking It (2014) – 02×02 – You Can’t Handle the Truth or Dare

 
Nora eraman nahi duten ez dut argi. Txantxetarako uneak eman ditu Karma eta Amy-k egin duten nesken asteburua, gero eta jende gehiago gehituz beren harremana arraroa bilakatu delako. Batez ere Amyren ahizparekin gauzak hobetu nahian. Eta bestetik mutilena pixkat lastoa iruditu zait. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Modern Family – 06×02 – Do Not Push

 
Egon diren istoriotxoek barre eta txantxarako aukera eman dute. Cam eta Mitch Lilirekin bikain egon dira; Humphrytarrak probarena egiten oso ona izan da; Jay eta Gloria opariekin ere bikaina izan da; Alex-ena agian lastoena izan da. Entretenigarria eta dibertigarria. Bai, kapitulu ona.
 

 

Scandal – 04×02 – The State of the Union

 
Presidentearen diskurtsoaren inguruan pare bat gauza lotu dituzte: Mellie ta berak bere semearen heriotzaren ondorioak eta armen kontrolaren adibide diren bikotea Oliviaren eskuetan utzi dute. Gero David-en Fiskala izateko kontuarekin, partiduak Cy-ri egiten dioten azpijokoa eta Oliviaren harremanak izan dira gehigarriak. Ez zaie eskuetatik joan eta nahiko orekatua mantendu dute. Kapitulu zuzena.
 

 

Parenthood – 06×02 – Happy Birthday, Zeek

 
Zeek, bere urtebetetze eta bihotz-arazoak korapilo nagusia izan da gainontzeko kontuak lotuz. Zeek-en erabakiak, Amber eta Sarah artekoa eta Crosby-rena aurresan zitezkeen, baina pertsonaiekin eta dakigunarekin koherentea delako. Ez Joe eta Juliaren arazoak bezala, hor gidoilariei eskua joan zaie eta behartzeaz gain, gauza batzuk ahaztu dituzte oraingo egoera plazaratzeko. Lasaienak dabiltzanak Adam eta Kristin dira, bere eskolarekin gora eta behera momentu dibertigarriak emanda. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Blue Bloods – 05×02 – Forgive and Forget

 
Erin-i pixkat lekua egin diote bere maitasun kontuez eta lanaz aritzeko. Lanak Danny-rekin zerikusia izan du eta beraien ohiko maitasun-gorroto harreman horretan jarraitu dute. Bestetik Frank-ek lagun zahar baten arazoak konpondu behar izan ditu, Garret-ekin dituen hartu-eman horietako batekin. Agian joku eta akzio gehien izan duena Jaimmy izan da aurreko kapitulu batetik zetorren kontu batekin, nahiko ondo eraman eta ebaztu dutena. Oro har kapitulu entretenigarria.
 

Utzi erantzuna