Telesailak

2014ko 41. asteko serieak

Denboraldia martxa bizian dugu serieak beraien denboraldietan murgilduta. Hona asteko laburpena.
 

 

The Good Wife – 06×03 – Dear God

 
Serie honetan erabiltzen dituzten baliabide narratiboak kristonak dira. Cary-ren fidantza ostekoak azaltzeko eszena bera hirutan pertsonaia bakarra aldatuta. Eta pentsatzen zutena erakutsi esaten ez zutena ikusteko. Gainera fidantzaren kontua zaildu dute Alicia-ren balizko fiskal izateko kontuari drama gehiago jartzeko. Guzti hau kapituluko kasuarekin uztartuta, bikaina izan dena, azkenean abokatuez paso eginda. Dena oso ondo lotua egon da. Kapitulu ona.
 

 

Madam Secretary – 01×03 – The Operative

 
Kapitulu honetan konspirazioak alde batera utzi dituzte eta Estatu Idazkariaren lanean, lankideekin harremanean eta etxekoekin duen harremanean zentratu dira. Tentsioa eta erritmoa egon dira baina gauza batzuk behartu dituzte. Hala ere entretenigarria izan da eta solasaldietan gai interesgarriak atera dira. Kapitulu atsegina.
 

 

Castle – 07×02 – Montreal

 
Kapitulua bitan banatu dute: Castle-i gertatutakoan sakontzea eta kapituluko kasua. Lehena altxorraren bilaketa bat izan da pistak hemendik eta handik jarraituz bukaera nahiko garratzarekin. Noizbait jakingo dugu zer gertatu den, Castle-ek ahaztu nahi zuela dakigu baina ez dirudi laster jakingo dugunik. Kasua berez oso ondo, nahiko klasikoa, bere sorpresekin eta txantxekin. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Homeland – 04×01 – The Drone Queen & 04×02 – Trylon and Perisphere

 
Denboraldi hasiera kapitulu bikoitzarekin. Serieak jokoz guzti aldatu duenez ikuspuntu eta egoera berriak azaldu dizkigute. Erritmoa dauka, azpijoko ezberdinak daude baina gauza batzuetan, batez ere Carry bere alabarekin, pasatu dira. Saul eta Quinn badirudi bigarren maila batean utzi dutela momentuz eta dena Carry-ren inguruan gertatu da. Eta pakistango gazteak zeresana emango duela dirudi. Ikusi beharko nola garatzen dituzten zabaldu dituzten bideak. Kapitulu zuzena.
 

 

Person of Interest – 04×03 – Wingman

 
Seriea bitan banatuta dago: alde batetik makinaren planak Samaritani aurre egiteko, bestetik garrantzirik gabeko zenbakia. Azken honekin Fuscori protagonismoa eman diote eta momentu oso dibertigarriak eman ditu. Makinari dagokiola, Finch eta Root han ibili dira baliabideak lortzen. Eta Reese polizia-lana egitea ikustea, kapitain berriak jokoa eman du, oso ondo egon da. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×03 – Making Friends and Influencing People

 
Kapitulua Hydra vs SHIELD hutsa izan da. Egia da Simmons zer egiten dabilen ikusi dugula eta Hydran infiltratua egotea auskalo nola bukatzen den. Gainontzekoa, bukaerako Skye-Ward hori izan ezik, akzioa, tiroak eta halakoak izan dira. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Awkward. – 04×14 – Welcome to Hell

 
Kapitulu nahiko arina izan da. Aipagarriena Jennak nahi zuen unibertsitatean sartu ez izana eta ilehoriaren familiarena. Dena horren inguruan joan da, txantxa batzuekin eta gogoetaren batekin. Kapitulu atsegina.
 

 

Revenge – 04×02 – Discloscure

 
Pixkat aspergarria, egia esan. Charlotte-kin ez dakitenez zer egin noraezean daramate eta orain Emily gorrotatu eta hiltzea egokitu zaio. Ba bale. Gero David agertzea eta Victoriak Emilyren aurka erabiltzea, beste barik. Margoux-bere anaia-Daniel mobida hori, lastoa. Eta Jack-ena ere. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Faking It (2014) – 02×03 – Lust in Translation

 
Brasildarren bisitarekin topiko eta txantxez betetako kapitulu dibertigarria eraiki dute. Bai, bakoitzaren arazo eta gaizki-ulertuekin jarraitu dute baina behintzat txantxarako abagunea izan dugu. Agian kimika onena ilehoria eta mutil berriak eman dute eta besteak bere martxan. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Modern Family – 06×03 – The Cold

 
Txisteratik kapitulu bat atera dute Mitch eta Camen ezkontza berrartzeko. Aitzakia moduan bakoitzak bere miseriak ezkutatu nahian momentu oso dibertigarriak eman dituzte. Dena ondo lotu dute, beno, Mitch eta bere alabaren lagunarekin pasa dira, eta oso entretenigarria izan da. Kapitulu atsegina.
 

 

Scandal – 04×03 – Inside the Bubble

 
Nahiko erakargarria izan da kapituluak eskaini duena: Olviaren kasua, Jake Oliviaren aitaren aurkako mendekua, Cyrusen aurkako azpijokoa, Daviden trikimailuak eta Abby Etxe Zurian. Denak interesa izan dute, tentsioa eta erritmoa izan dute. Oro har kapitulu entretenigarria.
 

 

Parenthood – 06×03 – The Waiting Room

 
Zeek-en ebakuntza dela eta hor izan ditugu Camile eta lau seme-alabak aitarekin, bai kapitulu hasieran zein bukaeran. Ebakuntza bidean bakoitzaren beldurrak eta arazoak maisutasunez plazaratzen joan dira. Zeek-ez gain, Amber eta Ryan izan ditugu haurrari buruz hitz egiten eta Hank eta bere emazte-ohia alabari buruz. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 05×03 – Burning Bridges

 
Gai nagusia polizian homosexualitatea nola daramaten azaltzea izan da, bai detektibe mailan bai Frank-en lanarekin. Dena nahiko politikoki zuzena izaten bukatu da, gora behera ezberdinak pasa ostean, eta elizarekin izan duten topaketa ere. Istorio arinago batean Jimmy izan dugu, detektibe ez izatearen kontuarekin. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna