Telesailak

2014ko 42. asteko serieak

Denboraldiak aurrera darraite. Hona asteko laburpena.
 

 

The Good Wife – 06×04 – Oppo Research

 
Kapituluan Aliciak fiskala izateko bidean izan ditzakeen arazoak aztertu ditu. Bai beragatik bai bere senideengatik. Eta horrela bere amak momentu oso dibertigarria eman digu, bere anaiak ez atsegina eta Zack-ek gordina. Bishop-en ingurukoak ere zer esana eman dute, batez ere bukaera horrekin. Bere kanpainako zuzendariak jokoa eman dezakeela dirudi. Kapitulu zuzena.
 

 

Madam Secretary – 01×04 – Just Another Normal Day

 
Serieko konspirazioaz gain, hainbat datu eman eta gauza iradokitu dituztela, kapituluan txinatarraren kontua izan da gai nagusia. Bai, orain txinari maltzurraren papera egokitu zaio eta horretan aritu dira bai Japonekin liskarrak ekiditeko bai neskato baten istorioa kontatzeko. Eta erdian etxeko arazoak, hauek nahiko lastotxo direnak. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 07×03 – Clear & Present Danger

 
Denboraldiko misterioa alde batera utzita, zientzia-fikziozko kasu bat eman digute bere esentzia eta xarma berreskuratzeko. Beckett eta Castle kasu batean lan egiten eman dezaketen umore eta rollo on guztia eta Esposito eta Ryan beraien arteko txantxekin. Kapituluak joko asko eman du eta oso entretenigarria izan da. Kapitulu ona.
 

 

Homeland – 04×03 – Shalwar Kameez

 
Bi istorio garatu dituzte: Quinn-ek CIA utzi nahi izatea eta Carrie-k Islamabaden bere postua hartzea. Azkenean biak lotu direnak. Lehena nahiko dramatikoa eta tipoaren antzezteko gaitasunaren gainetik baina, tira, ez diot gehiegi eskatuko. Carrieren kontua interesgarriagoa, gauza batzuk behartuta, baina tentsioa eta erritmoa izan du. Eta Saul beti bezain bikain. Kapitulu zuzena.
 

 

Person of Interest – 04×04 – Brotherhood

 
Samaritan alde batera utzita kapituluan bi zenbaki izan dituzte Brotherhood taldearekin nahastuak. Dirua gora, dirua behera, tentsioa eta interesa mantendu dute, baina gauza batzuk agerikoak ziren eta Dominic izatea izan dena pixkat Elias-ena gogorarazi dit. Elias-ez hitz egiten, bera eta Finch-ek kriston eszenak ematen dizkigute. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×04 – I Will Face My Enemy

 
Pixkat barrura begirako kapitulua izan da: bai May eta Coulson arteko harremanagatik bai Fitz nola moldatzen doan taldeari. Guztia estralurtarren hizkuntz horren kontuaren aitzakiarekin. Akzioa egon da, May vs May hori ikusgarria izan da eta umore momentuak izan ditu. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Awkward. – 04×15 – Bonfire of the Vanities

 
Jennaren betiko duda eta galderez gain, azkenean gaztetxoa utzi du, telefono-gidarena puntazo bat izan da. Imajinazio handiarekin arazo bat hasi eta Matty-k konpondu du. Valerie eta Sadie-k maitasuna aurkitu dutela dirudi eta Tamarak pandora-kutxa zabaldu duela dirudi. Kapitulu zuzena.
 

 

Revenge – 04×03 – Ashes

 
Pasatu dira. David Emily hil nahian hor Nolan zegoelaz ez jabetzea eta ezer ez esatea istorio guztiaren aurka joatea da. Guztiari sinesgarritasuna kentzen dio. Gainera Victoria, Louise eta enparauen istorio guztia lasto hutsa da. Eta Charlotte pertsonaia tamalgarri bat. Salbatzen den bakarra Jack, Nolan eta Emily-k ematen dutena da. Gainontzekoa soberan dago. Kapitulu tamalgarria.
 

 

Faking It (2014) – 02×04 – Lying Kings and Drama Queens

 
Bitan banatu dute kapitulua: antzerki klubean sartzeko probak eta Amy eta Liam-en arazoak. Lehenak momentu oso dibertigarriak eta oso pertsonalak eman ditu. Besteak ezustetarako abagunea eman du. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Modern Family – 06×04 – Marco Polo

 
Dunphytarrenak barrerako abagunea eman du baina zeozer falta izan zaiola iruditu zait. Mitch eta Cam zuzen egon dira, Lily-ren eszena bikaina izan da, eta agian samurrena Manny izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 04×04 – Like Father, Like Daughter

 
Bi kontu nagusi: Presidentearen alabaren sexu bideoa eta Jack vs Commander. Beno, beste barik, dena nahiko esangarria eta gauza batzuk behartuak. Liv eta presidentearena, ziklikoaz gain, aspergarria da. Betiko azpijoko eta trikimailuak baina ez dira oso sinesgarriak izan, eta hori kapituluak itxura ona izango zuela zirudiela. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Parenthood – 06×04 – A Potpourri of Freaks

 
Kapituluak bere gauzak izan dituela ez dut ukatuko: Zeek-en hobetzea (bukaeran Kristinerekin dituen eszena ikaragarri ona da), Max-en kontuak, Joel eta Julie (eta bere alaba gogaikarria), Sarah eta Hank edota Crosby. Gauza batzuk ikaragarri onak izan dira baina beste batzuk lastoa edo oso behartuak. Egia da zerbaitekin luzatu behar dutela baina pixkat pasa egin dira. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue Bloods – 05×04 – Excessive Force

 
Pixkat ziklikoa izan da: Danny-ren balizko gehiegikeri bat, erreberendo “maltzur”-aren esku-sartzea eta honen azpijokoak. Dena Frank salbatzaile bezala uzteko eta departamendu buru berria aukeratzeko. Interesa eta erritmoa mantendu badu ere, dena ikusia bezala eta pixkat behartua izan da. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna