Telesailak

2014ko 43. asteko serieak

Beste serie batek denboraldia hasi du. Ia guztiak gaudela uste dut. Hona asteko laburpena
 

 

The Good Wife – 06×05 – Shiny Objects

 
Tascioni egoteak puntu asko igotzen dizkio kapituluari, sekundario bikaina da eta berriro ere kasu bat ikustea atsegina izan da. Gainera zibereraso batekin lotu dute, hainbat pertsonai zaharrek bere agerraldia egiteko eta LGri bisitatxo bat egiteko, eskandaluan bukatuko duena. Eta Alicia eta bere senarraren arteko harreman horrek jokoa eman du. Kapitulu ona.
 

 

Madam Secretary – 01×05 – Blame Canada

 
Kapitulua interesgarria izan dela iruditu zait baina gauza potente asko sartu dituzte batera eta horrek halako nekea eman dit. Canada eta Iranekin arazoak aldi berean, barne kontuak (korrupzioa akaso) eta harremanen kontua. Egia da interesa mantendu dela baina gauza asko bata bestearen atzean. Eta bukaera oso arraroa. Kapitulu ona.
 

 

Homeland – 04×04 – Iron In The Fire

 
Seriea ezberdina dela argi dago, orain, zer egin nahi duten, ez hainbeste. Espia kontuak? Geopolitika? Harreman pertsonalak? Beste gauzaren bat? Jende asko agertu da, balizko konspirazioak etab. baina nora eraman nahi gaituzten ez dut argi. Eta bukaeran Carry seaska asaltatzen pasotea izan da. Kapitulu eskasa.
 

 

Castle – 07×04 – Child’s Play

 
Castle haurrekin eskola batean ikustea oso kuriosoa izan da. Kapituluko kasua oso ondo eraman dute, dudak momentu guztian mantenduz, ia bukaeraraino zer gertatzen ari zen jakin gabe. Baita Alexisi leku pixkat egin diete eta badirudi Castle eta Becket bere kimika berreskuratzen ari dela. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Person of Interest – 04×05 – Prophets

 
Flashback-ak itzuli dira Harol makinarekin izan zituen saikerak erakusteko eta Samiritan-Makina arteko guda hobeto ulertzeko. Bukaeran Harold pieza garrantzitsua izango dela dirudi. Kapituluko kasua denboraldiko kontuarekin lotua egon da eta, dirudienez, Samaritanek hauteskundeak manipulatu ditu bere hautagaiak jartzeko. Zertarako? Ikusi beharko dugu. Eta Reese psikiatrarekin (benetakoa ala samaritanen beste morroi bat?) momentu onak eman ditu. Dena oso ondo eraman dute, entretenigarria izan da. Kapitulu ona.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×05 – A Hen in the Wolf House

 
Simmons itzuli da, HYDRAn zuen misio hori modu horretan bukatuta eta, hilda ez bukatzeko, agente berri bat ezagutu dugu, jokoa emango duen tipa dirudi. Bestetik Skye-ren aita dugu, bukaeran HYDRAkoekin aliantza egiten duena ditxosozko obeliskoa dela eta, tipo nahiko beldurgarria. Eta Coulson-Skye-idazketa hori, interesa hartzen dabil. Kapitulu entretenigarria.
 

 

The 100 – 02×01 – The 48

 
Denboraldi hasiera. Aurreko denboraldiaren bukaeraren ostean, hain arraroa izan zena, Clarke eta beste 47 bunker antzeko batean agertzen dira kanpora atera ezin direnekin. Gainontzekoak Arkatik jeitsitakoekin batzen dira eta alfa kanpamentua sortzen dute hainbat gora-behera bidean dituztelarik. Eta Octavia va hortik dabil. Antzeko eskema, talde ezberdinekin, eta gauzak ez direna diruditela. Eta bukaera oso oso arraroa izan da. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Faking It (2014) – 02×05 – Present Tense

 
Karmaren urtebetetzea aitzakia hartuta han ibili dira Amy ta bera berea konpontzen eta maitasun kontuak nahian. Bestetik besteak ere bere maitasun kontuekin ibili dira baina dibertigarriagoa izan, borroka klase horrekin. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Awkward. – 04×16 – Hashtag Drama

 
Mutilen datu-basearen harira bi gauza nagusi egon dira: mutilek izan dituzten arazoak, bai beraien artean, bai bere neskalagunekin; bestetik Tamara eta Jenna arteko harremana. Dena dibertigarria eta azidoa izan da, eta bukeran, nola ez, Jennaren hanka-sartze erraldoia. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Modern Family – 06×05 – Won’t You Be Our Neighbor

 
Hiru familiak elkarrekin egon gabe jarraitzen dute. Dunphytarrena agian dibertigarriena izan da, auzokide berrien bilaketan. Jay-renak bere momentuak izan ditu (Jon Polito egotea ikaragarria izan da) eta Mitch eta Cam-ekin Lily eta bere irakaslea (Tyne Daly handia) onena izan da. Kapitulu atsegina.
 

 

Revenge – 04×04 – Meteor

 
Hauek aurrera jarraitzen dute etapak betetzen. David izan da gai nagusia, bai Emily-k ezagutu duenean bai David-ek egindako azpijokoa dena bere alde jartzeko (guztiz joanda zegoela zirudien baina dena antzerkia). Albo kontuetan zoroetxeko tiparena Dannielekin ez dakit zertaz doan eta gauza bera Margoux-ekin. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 04×05 – The Key

 
Bazirudien kapituluko kasuari kasu gehiago egingo ziotela baina azkenean pixkat pegotea izan da. Jake-n galdeketan eta Liv-ek hori nola bizi duen zentratu dira gehien bat. Huck eta Rosen gehigarri moduan izanda. Nahiko intentsoa egin nahi zuten kapitulua pixkat indar gabe gelditu zaie. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Parenthood – 06×05 – The Scale of Affection is Fluid

 
Harremanak, hauen aldaketak eta adinaren eragina izan dira gai nagusia. Pertsonai ezberdinekin baina denak horren inguruan mugitzen. Muturrekoena Julia eta Joel dira, guztiz apurtuta dagoen harremana eta mingarria izatera heltzen dena. Gainontzekoak bere egoerei moldatzen eta Max maitatzen ikasten. Kapitulu atsegina.
 

 

Blue Bloods – 05×05 – Loose Lips

 
Dena Jaimmyri gertatutako kontu baten inguruan ibili da: neska bati laguntzen saiatu, tipo batek neska hil eta tipoa Jaimmyren aurka egin. Horretan oinarrituta Danny kasua ikertzen, aitonak bere iritziak ematen eta arreba kasua eramaten. Gainera Nickyri lekua eman diote baina, tira, pixkat pegotea izan da. Eta Frank gauzak argi uzten. Ez da sinesgarria izan baina, tira, entretenigarria izan da. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna