Telesailak

2014ko 45. asteko serieak

Berandu, baina hemen asteko laburpentxoa. Serie batek denboraldiaren bigarren zatiari ekin dio eta gainontzekak, batzuk huts egin dute Haloween dela eta.
 

 

The Good Wife – 06×07 – Message Discipline

 
Kapituluan Cary-ren arazoak jarraitu dute, buelta berri batekin, eta Aliciaren fiskal-hautaketan arerio berri bat agertu zaio. Dena nahastuta egon da, dena nahastu dute eta denboraldiko korapiloekin dena lotuta badago ere, kasuak galdu ditugu. Interesgarria egon da baina, tira, kasurik ez egotea pena da. Kapitulu zuzena.
 

 

Madam Secretary – 01×07 – Passage

 
Bi hauen ezinezko maitasun kontua kenduta, oso aspergarria eta lastoa dena, oso ondo egon da. Indiarako bidaia eta harreman publikoetan gertatzen diren aldaketa arinak, bere taldeak nola kudeatzen duen eta bukaeran egiten duen maisu jokua. Gainera bere senarraren kontuak halako tentsio puntu bat eman dio, itxaroten ez den modu batean ebaztuz. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Revenge – 04×06 – Damage

 
Charlottek ez du honetarako balio eta ez dakit noiz arte bera gabe geldituko garen, luzarorako espero dut. Nolan izan da txarren pasa duena eta, nahi gabe, protagonista bilakatu dena. Bai Jack zein bere kidea alde batetik, Emily bestetik Davidek egi guztia esaten ari ez dela susmatu dute. Louissena aspergarria da nora doan ikusten bada ere. Kapitulu zuzena.
 

 

Homeland – 04×06 – From A To B And Back Again

 
A ze nolako kapitulu-txapa dena aurresangarria eta esperotakoa izateko. Benetan, ezerk ez nau arritu, dena hain agerikoa zen ez duela ez emoziorik ez ezer eduki. Azkenean nerabea hiltzeko eta Carry-ri dena txarto ateratzeko. Ba bale, ba oso ondo. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Faking It (2014) – 02×07 – Date Expectations

 
Mahai baten inguruan guztien miseriak atera dira, ilehoriarenak izan ezik. Kapitulu honek harreman asko apurtuta edo minduta utzi ditu eta auskalo zer gertatuko den. Narrazioa eta kokapena originalak izan dira, jokoa emanez. Kapitulu ona.
 

 

Awkward. – 04×18 – Girl Rules

 
Mattyren urtebetetzearen inguruan mugitu dira, narrazioan istorio eta ikusten denarekin oso ondo jokatuz. Azkenean muturreko egoerak eta harreman berriak izan ditugu, dena giro onean. Kapitulu entretenigarria.
 

 

The 100 – 02×03 – Reapercussions

 
Octaviarena norabaitera doala dirudi, nora, idearik ez, baina behintzat ez da betiko negargarritasuna izan. Clarke, ihes egiterako bidean, denetarik gertatzen zaio ta, beno, azkenean auskalo zer egingo dioten. Kanpamenduarena, tira, lasto nahikotxo, beste tipoena bezala. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Parenthood – 06×07 – These Are the Times We Live In

 
Denboraldiaren erdian daudenez gauza batzuk behartu dituzte korapilo berriak sortzeko. Adibidez Hankena, beno, horrela bihurritu kontua Sarah-rentzat arazo bilakatzeko, eztakit, ez dut oso gogoko izan. Julia eta Joelen kontua gauza bera, hasieran eszena bikaina oparitu digute igogailuan baina gero, Zeek medio, halako istorioek hartzen duten ohiko bidea hartu du. Amberrena, beno, pixkat lastoa eta Maxekin pasatzen dira. Kapitulu zuzena.
 

 

Covert Affairs – 05×11 – Trigger Cut

 
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. McCoy eta atentatuaren inguruko gertakariekin jarraitu dute. Gero eta konplexuagoa bilakatzen ari da kontua baina, tira, interesa mantentzen du. Israeldarra agertzeak beti akzio eta rollo on puntua ematen dio kapituluari. Auggi gaixoa gero eta galduago dago eta gainontzekoa lastotxoa. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 04×07 – Baby Made a Mess

 
Hainbeste korapilo daude irekita eta batzuetan noraezean doaz azkenean pixkat nahasgarria dela. Muina Oliviaren inguruan dagoen guztia, bai argazkiak ateratzen diona, bai bere aita, bai bere bikoteak. Eskuetatik joan zaie baina, tira, onartzen dut. Gainontzekoa, Abbyrena gogorra zen baina guztiz behartua, Cyrusena aspergarria eta Huckena lasto hutsa. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue Bloods – 05×07 – Shoot the Messenger

 
Frankek Garretekin eta Erinekin izan dituenak nahiko ziklikoak dira, ezer berririk ez. Danny eta bere nagusi berriarenak joko asko eman du eta emango duela dirudi. Eta Jaimmy eta Jankok detektibe lana egin dute kasu gogor batean. Dena oso arin eta errez joan da. Kapitulu entretenigarria.
 

Utzi erantzuna