Telesailak

2014ko 46. asteko serieak

Halloween inguruko gelditze txikiren ostean, serie guztiak martxan ditugu. Hona asteko errepasoa.
 

 

The Good Wife – 06×08 – Red Zone

 
Cary pixkat gutxi erabiltzen dabiltza eta badirudi, gorabeheren ostean, bere izanera itzuliko dela eta joko gehiago emango duela. Alicia-k behintzat kasu bat eraman du eta Canning-z berriro gozatzeko aukera izan dugu (eta agian Michael J Fox-i agur esateko). Eta baita bere fiskala izateko bide horretan gertatutakoak oso onak, Eli bikaian da. Pixkat aspertzen nauena Kalindaren ingurukoak dira. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Madam Secretary – 01×08 – Need to Know

 
Fronte gehiegi zabaltzen ari dira bai senarrak NSArako egiten duen lanarekin bai George-n heriotzaren ingurukoekin. Behintzat kapituluko korapiloa entretenigarria izan da eta momentu ona eman ditu. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 07×06 – The Time of Our Lives

 
Ikaragarria. Halloween-eko zientzia-fikziozko kapitulua zena kapitulu hunkigarri eta eder batean bukatu da. Bai, azkenean ezkondu dira, maite dituztenekin partekatuz eta ezkontza eder bat izanda. Gainontzekoa Castle Beckett gabe bizitza nolakoa izango zen irudikatu dute, zientzia-fikzioarekin jolastuta. Oso dibertigarria izan da, momentu oso onak utzi ditu eta kasua interesa mantendu du. Kapitulu bikaina.
 

 

Faking It (2014) – 02×08 – Zen and the Art of Pageantry.

 
Shane alde batera utzita, nahiko lastoa izan dena, Amy bere amarekin lotura izan du edertasun lehiaketa baten harira eta Karma bere gurasoekin lotu du. Baina bukaeran Liam-ek Karmari egia esaten dio eta korapilo lehergarri berri bat daukagu. Dena zuzena izan da eta kontu arraro handirik gabe. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Awkward. – 04×19 – Over the Hump

 
Jenna eta Matti, Jenna eta bere ama. Horiek izan dira ardatzak. Gora eta behera baina bukaeran, Jenarren aitari esker bien kasuan, bideratuta. Saddiek punturik dibertigarriena jarri du. Gainontzekoa normal. Kapitulu zuzena.
 

 

Person of Interest – 04×07 – Honor Among Thieves

 
Alde batetik Harold eta Root izan ditugu Samaritan gelditzeko saiakeretan. Besteik Shaw kapituluko zenbakiarekin harremanetan. Reese pixkat alde batera utzi dute. Beti bezala dena entretenigarria, akzioarekin, birekin eta interesa mantenduz. Baina bukaera pixkat behartua izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

The 100 – 02×04 – Many Happy Returns

 
Kapitulua luzea eta aspergarria egin zait. Guztiak leku guztietatik korrika, borroka edo auskalo zertan. Bellamy eta horiena soberan zegon, eta Octavia bapatean agertzea, beno. Clarke-ena ere korrika eta korrika edonora. Kontselariarena eta Raven-ena bakoitzak pase bat dauka, baina ez horrenbeste buelta emateko. Bukaerak pixkat konpondu du. Kapitulu guztiz ahazgarria.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×07 – The Writing on the Wall

 
Beno, irudi madarikatuetan zentratu dira eta erantzun bat eman digute: hiri baten planoak dira. Puntu horretara heltzeko tentsio, akzio eta momentu gogorrak egon dira baina dena ondo joan da. Bestetik Ward-en ehiza dugu, entretenigarria izan dena ere. Bide berriak zabaltzen dituen kapitulu ona.
 

 

Modern Family – 06×07 – Queer Eyes, Full Hearts

 
Familien arteko elkarrekintzik gabe jarraitzen dugu hiru istoriotan banatuta. Cam eta Mitchell-ek Friday Night Lights-i omenaldi bikaina egin diote eta eszena oso onak oparitu dizkigute. Hunphytarrek ere bere alaben ingurukoekin momentu oso dibertigarriak eman dizkgute. Agian Jay eta Gloria ahulagoak egon dira, nahiko ohikoa den istorio batekin. Kapitulua, oro har, bikaina.
 

 

Revenge – 04×07 – Ambush

 
Beno, mundu guztiak jada badaki Emily Amanda dela. Listo. Oso intentsoa izan behar zuen eszena, Emilyk aitari egia esaten, txantxa batean bilakatu da Victoriaren deskargarekin. Gainontzekoa, ba hori, David gezurretan dabil, Nolan gaixua hor daukagu eta Louisse-Margoux-Daniel kontu hori aspergarria da. Kapitulu zuzena.
 

 

Homeland – 04×07 – Redux

 
Carriek gero eta nazka gehiago ematen dit, bere zorotasun horretan eta gainantzezpen horrekin. Saul izan da kapitulua pixkat salbatu duena, tipo horrek beti maila igotzen du. Hori bai, bukaeran Carrieren zoramenean Brody berragertzea puntazo handia izan da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Scandal – 04×08 – The Last Supper

 
Bi korapilo: Oliviaren aitaren ingurukoak eta Cyrusen ingurukoak. Dena, beti moduan, eskuetatik joan zaie, espero ez diren birak izan ditu eta, batez ere, sasifilosofia eta sasimaitasuna egon da. Hala ere interesa mantendu du eta erritmoa ona izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Parenthood – 06×08 – Aaron Brownstein Must Be Stopped

 
Benetan Max-en ingurukoak aspertzen naute eta gogaikarria iruditzen zait. Gainontzekoa, beti bezala, bikaina. Hank-ek bere alabarekin duen harremanean sakontzen, Crosby-ren arazoak eta Amber. Txukuna dena, momentu bikainak egon dira eta, falta direnak falta, istorioek aurrera jarraitzen dute. Kapitulu ona.
 

 

Covert Affairs – 05×12 – Starlings of the Slipstream

 
Auggieren inguruan gertatu diren hilketen harira ibili dira. Bai Annie gertatutakoa bilatzen bai McQuaid bera babesten. Nahiko ondo egon da eta bukaera nahiko harrigarri bat izan du. Gainontzekoa nahiko lastoa izan da. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna