Telesailak

2014ko 48. asteko serieak

Eskerrak emateko eguna dela eta serie askok huts egin digute eta, Gabonak gertu daudenez, batzuek beren denboraldia bukatu/eten dute eta beste batzuk bere bigarren zatia hasi. Hemen asteko laburpentxoa.
 

 

The Good Wife – 06×10 – The Trial

 
Midseason-aren geldialdia bada, zur ta lur utziko gaituzte denbora luzez. Dena Cary-ren epaiketaren inguruan ibili da, izan dituen gorabeherak eta bukaera gogor batekin. Itxaron zitekeen baina ez nuen uste egingo zutenik. Bitartean Aliciaren kanpaina dela eta, beno, egin dutena anekdota gisa jarri dute baina ez azkenean nahiko gainetik jorratu dute. Kapitulu ona.
 

 

Madam Secretary – 01×10 – Collateral Damage

 
Geldoa egin zait kapitulua. Jorratu dituenak, batzuk aspergarriak, ia lastoa, bikotxoarenak adibidez, beste batzuk behartuak, ama eta alabarena, eta interesgarri gutxi batzuk. Ideia ona bazen ere, leku batean itxita edukitzea jendea, gauzatzea nahiko eskasa izan da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Castle – 07×08 – Kill Switch

 
Kapituluak bira pilo izan ditu baina ze onak denak. Tentsioa, ziurgabetasuna eta akzioa egon da, zer gertatuko den jakin gabe. Gainera hainbat txantxa egin dituzte tentsioaren barruan dena borobilduz. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Major Crimes – 03×11 – Down the Drain

 
Denboraldiko bigarren zatiko lehen kapitulua. Egokitu zaien kasua fase askotatik pasa da eta jakin-mina mantentzea lortu dute. Gogorra izan bada ere, umore ukitu batzuekin (batez ere fiskalarekin) eramangarriagoa egin dute. Bestalde Rusty azkenik Sarah-ren semea izango da, kontu guzti hori behingoz itxiz. Kapitulu ona.
 

 

Person of Interest – 04×09 – The Devil You Know

 
Aurreko kapituluko bukaeran jarri eta akzioa hasi da, tiroak eta Shaw ihes egiten. Root-ekin batera kapituluan ezkutatu behar izan da Samaritanen morroiak bere bila dabiltzalako, eta kapitulu bukaeran nahikotxo izango direla ikusi da. Baina kapituluko muina Elias eta Dominic-en arteko guda izan da. Collantoni-k paper bikaina egiten du eta Elias-i kriston sinesgarritasuna eta izaera ematen dio. Egingo zuena egingo zuela argi zegoen baina izan duen sinbolismoa eta esanahia, hori, hori oso ondo landu dute. Kapitulu ederra.
 

 

Faking It (2014) – 02×10 – Busted

 
Denboraldiaren lehen zatiaren bukaera. Uste dut. Karma eta Amy arteko harremana konpontzeko kapitulua, hainbat birekin eta momentu hunkigarriekin. Gainontzekoak gauzak bideratzen, batez ere Lauren bere interesexualitatea erabiltzeko prest. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Awkward. – 04×21 – Sprang Break Part 2

 
Denboraldi bukaera. Orokorrean gauzak nahiko nahastuta utzi dituzte hainbat bira eta istorio behartuekin. Tamara ezkontze bidean, Jenna pozik baina Matty gabe, azken hau Jennarekin izan zuen aukera galdu zuela eta Rossetti-ren hankasartzea. Dena pixkat behartuta ta irekiegia denboraldi bukaera izateko. Kapitulu zuzena.
 

 

Homeland – 04×09 – There’s Something Else Going On

 
Interesgarria izan da, beste zeozer zegoelako martxan. Eta zer nolako gauza, bukaera ikaragarri batekin. Baita enbaxadorearen senarrarena lotu dute guztiarekin eta denak zentzua izan du. Saul momentu gogorrenak eman ditu eta Carrie behingoagatik ez du zapuztu. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna