Aurrekoan #KZJaia3 a aurkeztu genuen. Kultura zientifikoa hedatzeko helburua duen jaialdi honen 3. edizioa hain zuzen ere. Baina zer ikasi genuen aurreko jaialdietan?
#KZjaia
Jaialdiaren lehen edizioaren blog anfitrioia Zienzia Kaiera izan zen. 2014ko urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra 120 ekarpen egin ziren. Ekarpen bakoitzari elementu kimiko bat, txokolatezkoa, banatu zitzaion. Eman zuena birpasatzeko:
– 1. laburpena
– 2. laburpena
– 3. laburpena
– 4. laburpena
– 5. laburpena
– 6. laburpena
– Balorazioa
#KZjaia2
Jaialdiaren bigarren edizioaren blog anfitrioia Zientzia.net izan zen. 2014ko apirilaren 28tik ekainaren 20ra 54 ekarpen egin ziren. Ekarpen bakoitzari zeruko elementu bat (izarrak, asteroideak, ilargiak) banatu zitzaion.
– 1. laburpena
– 2. laburpena
– 3. laburpena
– Balorazioa
Hau da aurrekoetan egin genuena. Zer? Zure ikertzailerik gogokoenari buruz ez zela ezer idatzi? Gai bat faltan bota duzula? Ba badakizu zer egin behar duzun: joan teklatua prestatzen urtarrilaren 7tik aurrera istorio horiek argitaratzeko!
Datorren astean informazio gehiago.