Gabonak hemen ditugu eta serieek beraien bereziak egiten dituzte edo geldialdira heldu dira. Hona asteko laburpena.
Homeland – 04×10 – 13 Hours In Islamabad
Enbaxadako asaltoarekin entretenituta izan gaituzte. Bai Carrie eta Saul-i tiroka zeudenak bai barruko akzio guztia. Tentsioa eta zer-gertatuko-den hori mantendu dute. Eta gero gertatukoaren inplikazioak jorratu dituzte, nahiko txukun dena. Kapitulu ona.
Revenge – 04×10 – Atonement
Midseason aurreko azken kapitulua. Bukaera bikaina izan du, Daniel hilda Emily-k eskuetan duela. Kapitulu osoan zehar Daniel-en erredentzioa eta gainontzekoa nahiko aspergarria eta lastoa iruditu zait baina azkenean serietik kanporatzeko balio izan badu, gaitzerdi. Kapituluko beste kontu nagusia federala eta maltzur berriarena izan da, ondo, beraien betiko mailan. Kapitulu ona.
Castle – 07×10 – Bad Santa
Midseason aurreko azken kapitulua eta gabonetako berezia. Berriro egin dute. Kapitulu bat parre eta momentu bikainekin bukaera oso garratz bat duena. Horrela, abisatu gabe, ur hotza bota digute. Bideratuko dute, hori ziur, baina gorputz txarrarekin uzten gaituzte. Kasua, esandakoa, oso dibertigarria. Castle mafiarekin nahastua, Godfather-i eta beste klasikoei omenalditxoak eta komentario azido bikainak. Gainera Lenie eta Espositorenak umore puntu gehiago jarri dio. Kapitulu bikaina.
Major Crimes – 03×13 – Acting Out
Kapituluko kasua nola eraman duten ia maisulana da. Aldaketak eta birak oso neurtuak izan ditu eta modu bikainean tentsioa eta jakinmina mantendu dute. Hala ere onena Flint eta Sharon arteko harremanaren ingurukoa izan da, bukaera oso dibertigarria batekin. Kapitulu bikaina.
Pretty Little Liars – 05×13 – How the ‘A’ Stole Christmas
Gabonetako berezia eta denboraldiaren bigarren zatiak emango duenaren aurrerapena. Pixkat nahasia dena, gabonetako kontua, benetako ildoak eta Gabonetako mirariari egindako omenaldia dena batera jartzea zer zerekin doan ez du oso argi utzi. Hala ere, saltoak eta jarraiera arazoak alde batera utzita ildo nagusian aurreratzeko kontuak utzi dituzte. Kapitulu zuzena.
Modern Family – 06×10 – Haley’s 21st Birthday
Dena Haley-ren urtebetetzearen inguruan gertatu da. Neskak, Mitch ta Cam ospatzen, Jay eta Phil oparia erosten. Gazteena lasto hutsa izan da. Ama ta alaba artekoa dibertigarria, Mitch ta Cam-ena topikoegia eta Phil onena beti bezala. Kontu handirik gabe joan da dena. Kapitulu zuena.
The 100 – 02×07 – Long Into an Abyss
Kapitulu luzea eztabaida eta buelta askorekin jokoa pixkat aldatzeko. Ze azken finean Lincoln-ena aitzakia besterik ez da izan lurtar ta espaziountzikoen arteko aliantza bat egiteko. Mendikoan bere martxan azpijokoekin eta erdiegikin. Nahiko geldoa gutxi gertatzeko. Kapitulu ahazgarria.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×10 – What They Become
Midseason aurreko azken kapitulua. Eta kriston joku aldaketa jarri digute. Jada HYDRAk berdin dio, SHIELDen berrantolaketa edo sortu diren dinamikak. Orain kontu bakarra da ze ostia gertatuko zaion Skyri eta ze ostia zen bukaerako tipo hori. Puntu horretarte bai akzio asko, tentsioa, egin beharrekoa egingo zuten ala ez, baina listo. Guzti horrek bost. Beste kontu batean sartu gara. Kapitulu ona.
Blue Bloods – 05×09 – Under the Gun
Kapituluan bi kontu nagusi egon dira: Erin-en epaiketan gertatutako hori eta Danni-k eraman duen kasua, aitari eragin diona. Gainontzekoa nahiko lastoa izan da eta bi kontu horiek interesa mantendu badute dute, gauza batzuk soberan egon dira. Kapitulu zuzena.
Covert Affairs – 05×15 – Frontforwards
James-en erreskatearen inguruan ibili da gehiena. Ondo, txukun. Akzioa eta tentsioa. Ez dituzte kontuak gehiegi luzatu eta korapilatu eta, hortaz, interesa mantendu da. Sydneyren kontua da pixkat behartuta dagoena baina, tira, lasto pixkat sartu behar zuten. Eta bukaerako eszena hori, epikoa. Kapitulu entretenigarria.