Oporretan izan naizenez, atzerapen pixka batekin aste honetako laburpena jartzen dut.
Homeland – 04×11 – Krieg Nicht Lieb
Ostia zer nolako bukaera. Bai dena Quinn bestea hiltzeko bere saiakera horren inguruan izan da baina bukaera hori ikaragarria izan da. Kriston bajoia Quinn-ek bonba eragiten ez zuelako, gero tentsioa igo Carry-ek egingo zuelako eta bukaera horrek zur ta lur utzi nau. Gainontzekoa, ondo, baina nori inporta zaio? Kapitulu zuzena.
Major Crimes – 03×14 – Trial by Fire
Ez dakit gabonetako berezia den edo bakarrik girotu duten. Eta kontxo, kapitulu ederra atera zaie. Hasieran flashback-en bidez istorio bat kontatu dute, gero istorioa guztiz aldatu da eta bukaeran beste bat zen. Aldaketa horiek, narrazioaren eta korapiloaren aldetik, bikainak izan dira, gurekin modu ederrean jolastu dute. Gainera Flint-en balizko erretiramenduak jokoa eman du, baita Sarah-ren senar-ohiarena. Rusty-rena pixkat pegotea. Kapitulu ederra.
Person of Interest – 04×10 – The Cold War
Gabonetako geldialditxo aurreko kapitulua. Eta makina eta Samaritan arteko borroka zuzena izan dugu. Bigarrenak New Yorkeko gizartea nahi zuen moduan manipulatzen lehenengokoari lezio bat emateko. Gainera Greer-en hastapenak ikusi ditugu faltan botatzen nituen flashback-ak erabilita. Root eta haurraren arteko eszena ikaragarria izan da eta ondorioa kriston cliffhanger-a. Kapitulu bikaina.
The 100 – 02×08 – Spacewalker
Geldialdi baino lehenagoko kapitulua. Ba nahiko astuna egia esanda. Dena Finn emango zutenaren inguruan biraka ibili da, Raven eta beraren flashback-ak erakutsita eta azkenean modu nahiko dramatikoan bukatzeko. Buelta asko puntu horretara heltzeko eta balizko joko aldaketa bat emateko. Kapitulu eskasa.
[izbCovert Affairs – 05×16 – Gold Soundz
Denboraldi bukaera. Buenos Aireseko kontua luzeegia izan da eta Auggi hil nahi zuenarena behartuegia. Lasto gehiegi denboraldi bukaera izateko. Azkenean gauzarik garrantzitsuenak nahiko arin atera dituzte: Arthur-en balizko senatari-hautespena, lan berriak denentzat, Auggi-k agur esatea,… behintzat azken eszena bikaina izan da. Kapitulu eskasa.