Serieak martxa hartu dute, berri batzuk ditugu eta mid-season-eko bukaerak ere. Beteta etorri zaigu aste hau, hona birpasa.
Madam Secretary – 01×13 – Chains of Command
Kapitulu pixkat arraroa harreman pertsonaletan oinarritu baita. Bai arazo diplomatiko bat egon da baina gai pertsonalak lantzeko aitzakia besterik ez da izan. Ama eta alaba arteko harremana bideratzeko balio izan du eta kapitulu lasai izan da oro har. Kapitulu zuzena.
The Good Wife – 06×12 – The Debate
Debatea ondo joan da, aldaketekin, gora eta behera, momentu bikainekin. Gobernadoreak istiluak ekiditea onrollista izan da baina bat ere ez sinesgarria. Eta joko aldaketa bat izan dugu: Cary eta Diane Aliciaren aurka. Oso behartua aldaketa hau. Kapitulu ona.
Major Crimes – 03×18 & 03×19 – Special Master (Part One & Two)
Denboraldi bukaera kapitulu bikoitzarekin. Akzio asko, tentsio handia, seriean hiltzen duen zoro batekin eta Stroh-ren itzulerarekin. Revolution kantzetlatu zutenez ez dakit Billy Burke antzezlea berreskuratzea pentsatu duten hurrengo denboraldirako supergaizto bat berriro edukitzeko. The Closer-en izan genuen eta orain Major Crimes-en. Supergaizto moduan oso erakargarria da baina pixkat errepikakorra, batez ere Rusty-rekin lotutakoak. Hori gaindituta genuela zirudien baina, tira, onartu beharko. Gainontzekoagatik ondo, normalean baino salto gehiago baina interesa mantendu dute. Kapitulu onak.
Castle – 07×11 – Castle, P.I.
Mid-season osteko lehen kapitulua. Geldialdia aurretik gorputza txarto utzi ziguten baina kapitulu honetan primeran buelta eman diote. Zelako barreak Castle ikertzaile pribatu bezala ikustea. Eta egin dituzten joko guztiak. Joko aldaketa txiki bat eman dute seriari freskotasuna emateko. Kapitulu bikaina.
Person of Interest – 04×12 – Control-Alt-Delete
Control-en ikuspuntutik egin dute ia kapitulu osoa, kreditu-tituluak barne. Samaritanen planekin lotuta, honek Presidentearekin zuzenean hitz egin nahi badu, Control-en susmoen piztea ikusten da. Harold eta besteek handitu dituenak. Xake erraldoi horretan beste mugimendu bat. Eta Shaw bizirik dagoenaren esperantza. Kapitulu ona.
Revenge – 04×12 – Madness
Beno, zera, Malcolm Black horren inguruko dena ez du ez hankarik ez bururik izan, eta bukaerakoarekin pasatu dira. Louise-na ere, lastoa edo ez dakit ze demontre egin nahi duten. Margoux eta Victoria artekoa ere ondorioak izan ditu, baina dena oso behartua, oso aspergarria. Kapitulu ahazgarria.
Broadchurch – 02×02 – Series 2, Episode 2
Beno epaiketa batetik, Hardyren beste kasua bestetik. Dena hankaz gora, nahastuta eta, egia esan, gauza batzuk behartuta. Baina istorioa berez nahiko sendoa da eta erabiltzen duten argazkiak borobiltzen du dena. Kapitulu zuzena.
Pretty Little Liars – 05×15 – Fresh Meat
Egia esan ez dut oso argi zerbait gertatu den. Bai, gauzak korapilatu dituzte, beste batzuk behartu, baina fundamentuzko gutxi. Lastoa ta lastoa sartzen dabiltza baina ez dago ezer argi, aspergarria oso. Kapitulu ahazgarria.
Modern family – 06×12 – The Big Guns
Familia bakoitza bere aldetik. Phil eta Claire bere auzokideekin arazoak, beno, nahiko topikoa eta aurresangarria dena. Jay ta Manny-renak ez dit askorik esan. Behintzat Lily daukagu, pailazoen kontua ondo egon da. Kapitulu ahazgarria.
Parenthood – 06×11 – Let’s Go Home
Friday Nigth Light-en egin bezala, showrunner-rak bukaera bikain bat ari da lantzen. Dena bere lekuan pixkana jartzen eta horrek zerbait txarra gertatuko denaren susmoa eragiten dit. Ezin daiteke dena hain perfektua izan: Sarah-k, pentsatu ostean, Hank-i baiezkoa ematen dio eta ezkonduko dira; Joel eta Julia-k berriro elkarrekin egongo dira; Adam eta Crosby-k negozioa mantenduko dute eta Zeek eta Camile etxe zaharrari agur esan diote eszena eder batean. Eta argazkiekin egin dutena maisulana, benetan. Kapitulu ederra.
Blue Bloods – 05×12 – Home Sweet Home
Pixkat harraroa kapitulua, gai pertsonalak gehiago lan baitituzte. Batez ere Danny ta Linda batetik, Frank ta Henry bestetik. Erin eta Jaimi-ri protagonismo gehiago eman diete inplikazio emozionalak izan dituztena. Dena ondo, sinesgarria eta bukaeran dena konponduta. Kapitulu zuzena.
Helix – 02×01 – San Jose
Denboraldi hasiera. Ez dute momentuz aurreko denboraldiarekin lotu eta kapituluan gurekin jolastu dute. Bi istorio paraleloan gertatu dira eta tranpa erakutsi digute: 30 urteko ezberdintasuna dago bien artean. Leku ezberdin bat, plaga berri bat baina betiko misterio guztiak. Auskalo zer egiten ari diren leku horretan eta Alanek zer egiten duen han. Kapitulu zuzena.
12 Monkeys – 01×01 – Splinter (Pilot)
Seriaren hasiera. Izen bereko filmean oinarrituta, pertsonai berriekin eta ideia batzuk aldatuta, serieak proposatzen duena plazaratu digu. Nahiko txukuna dena, denbora saltoekin nahiko argi jokatzen eta dena azaltzen. Interesa izan du eta orain ikusi behar nola garatzen duten istorioa. Kapitulu zuzena.