Aste arraroa izan da. Serie batzuk pot egin dute, gainontzekoak bere martxan. Hona laburpena.
Castle – 07×12 – Private Eye Caramba
Orain Castle ikertzaile pribatua izateari jokoa ateratzen ari dira, momentu oso dibertigarriak emanez. Bai Becket-ekin harremanean bai narrazioan. Kasuak gurutzatu dira eta bira eman du, baina interesgarria eta oso entretenigarria izan da. Kapitulu ona.
Broadchurch – 02×03 – Series 2, Episode 3
Aurreko kapituluko bukaera nahiko arin konpondu dute oraindik ere duda eta galdera gehiago sartuta. Hardyren aurreko kasu horrek itxura nahiko txar ta korapilotsua dauka. Egia esan kapitulua nahiko lastoa iruditu zait azken zatira arte. Han kapituluko momenturik gordinena izan baita, Miller deklaratzen. Oso ondo antzeztua eta benetan gordina. Kapitulu ona.
Pretty Little Liars – 05×16 – Over a Barrel
Serie honetan pertsonaiak sartzeko eta ateratzeko eta maitasun kontuekin dena nahasteko duten gaitasuna amaigabea da. Eta aspergarria ere. Zeren kapitulu erdia eman dute lasto horrekin betetzen eta beste erdia A-ren inguruko bi misterio luzatzen. Bukaera behartu batekin. Kapitulu ahazgarria.
Shameless (US) – 05×02 – I’m The Liver
Momentuz gauzak sotilagoak egiten dabiltzala iruditzen zait. Ez dago gertaera handirik baina bai eragin handia duten txikiak. Batez ere Fionnaren kasuan. Bestalde Ian kontroletik kanpo badago ere dibertigarria izan da egin dutena eta Deb gaixoak pixkat pena ematen du. Frank-ena, beno, bere martxan, baina bukaerakoan handia izan da. Kapitulu zuzena.
The 100 – 02×09 – Remember Me
Kapitulu erdia mendikoak seinalea gelditzeko, beste erdia kanpokoek lurtarrekin aliantza egiteko. Biak lasto hutsak, bueltaka espero genuen lekuetara heltzeko. Ez dute ezer aportatu, eta Clarke bere mamuei aurre egitea nahiko aspergarria izan da. Kapitulu ahazgarria.
Parenthood – 06×12 – We Made it Through the Night
Kapitulu bat besterik ez seriea bukatzeko. Eta dena bere lekuan utzi dute azken kapitulurako. Azkenean bai bi anaiek negozioa itxi ta bakoitzak bere bideari ekingo diote. Eskolako lehen promozioari ondo joan zaio. Joel eta Julia konponduko direla dirudi. Sarah eta Frank-en ezkontzarekin itxiko dute seriea Amber-en semea jaio eta gero, bukaerako eszena eder eta hunkigarri batean Zeek deituko dela jakin dugu. Eta Zeek-ekin zer gertatuko da? Hor dago koska, dudarekin utziko digute edo azkenengo kapituluan negarrez utziko digute? Kapitulu bikaina.
Revenge – 04×13 – Abduction
Puf, aspergarria, benetan. Victoria eta Emily-ren bahiketa eta Malcom horrenarekin ibili dira gora eta behera, azkenean dena modu ikusgarri baina sinestezin batean ebazteko. Gainontzekoa, bah, Luierena kritson lastoa eta Margoux nemesi berria bilakatzeak hotz uzten nau. Kapitulu ahazgarria.
12 Monkeys – 01×02 – Mentally Divergent
Ondo doa, bai. 12 tximinoen armada aurkezten digute modu dramatiko baina efektibo batean, Cole joan itzuli dago eta Railly- argi dauka egin behar duena. Txukun dena, bere misterioak ditu, tentsio uneak eta interesa galdu gabe. Kapitulu ona.
Helix – 02×02 – Reunion
Irla horretan gertatzen ari dena misterioz betea dago. Eta jakiten goaz apurrak galdera eta harridura sortzen dute. Pasatzen badira ere, batez ere ezusteko momentuekin, entretenigarria da. Atmosfera tentso hori lortu dute eta aurreko denboraldiarekin lotzea lortu dute ere. Kapitulu zuzena.