Telesailak

2015eko 5. asteko serieak

Gero eta serie gehiago midseason-eko geldialditik atera dira eta aste honetan serie bati agur egiten diogu. Hona asteko birpasa.
 

 

Revenge – 04×14 – Kindred

 
Klaro, nola hainbat korapilo askatu diren, orain berriak asmatu behar. Victoriaren nemesia berriarena behartu baino behartuagoa, Jack-ek polia uztea, Emily-ren bizitza berria edota Loie behingoz askea izatea izan ditugu kapitulu honetan. Gauza asko lastoa bakarrik eta bestea betiko nahasmen zentzugabea. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Broadchurch – 02×04 – Series 2, Episode 4

 
Gauzak gero eta korapilatuagoak daude. Batetik epaiketan Joe-k nahiko txarto edukiko duelakoan egon gara kapitulu osoan bi testiguk esandakoagatik eta bukaeran desagertuta zegoen bat agertu ta dena hankaz gora jarri. Bestetik Sandbrook-eko kasuan Hardy-ren iragana ezagutu dugu eta kasua gehiago nahastu digute. Kapitulu zuzena.
 

 

Shameless (US) – 05×03 – The Two Lisas

 
Beno, pixkat denetarik gertatu da baina korapilo nagusia auzoa erostearena da. Honek Sheila eta Frank artekoa argitu du, bukearako eszena ikaragarri batekin. Gainontzekoa, maitasun kontuak edo, bai Fiona, zein Lip, zein Debbie eta sexu kontuak. Kapitulu zuzena.
 

 

Pretty Little Liars – 05×17 – The Bin of Sin

 
Ez dakit nola esan: zelako kakapiloa! Neskak bere mutilekin ondo daudela? Ba arazoak behartzen ditugu eta dramoi bat antolatzen dugu. Eta gainera neskak hilzorian jartzen ditugu ta gero sinmas bizitzatik. Gainera nagusien maitasun kontuekin dena nahastu eta, hara, kakapilo eder bat. Kapitulu ahazgarria.
 

 

The 100 – 02×10 – Survival of the Fittest

 
Hainbat fronte ireki dituzte, baina nahiko lastoa edo behartuak denak. Zerukoen kanpamenduan dagoen entrenamendua, beste barik; Clarke ta Lexa-rena King-Kong-ekin nahiko lastoa; Jaha mesias bat bilakatzea sinesgaitza; eta Bellamy eta Lincoln-ena, batez ere bukaera horrekin, kriston pasotea. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Scandal – 04×10 – Run

 
Midseason-eko geldialdiaren ostekoa. Aurrekoan Oliviaren bahiketarekin utzi ziguten eta lehen minutuetan bahiketa hori ikuspuntu ezberdinetatik erakutsi digute. Hortik aurrera dena Olivia bahituta. Aspergarria, aurresangarria eta oso ikusia dena, benetan. Halakoak milaka aldiz ikusi ditugu, ezer berririk ez. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Parenthood – 06×13 – May God Bless You and Keep You Always

 
Seriaren bukaera. Handia, oso handia izan da. Azken kapituluetan hartutako maila hori modu bikainean errematatu dute. Azkenean Sarah-k seria hasi zuen eta berak bukatu du. Sarah-ren ezkontzaren inguruan ibili da dena kapituluaren zatirik handienean, irekita zegoen guztia bideratuz edo itxiz, momentu bikainekin, esan beharrekoak esanez eta ikusiko ez dugun etorkizun bat marraztuta. Eta ezkontzaren ostean, azkenean, Zeek hiltzen ausartu dira. Eta bere errauts askaketa ederra eta xamurra izan da eta etorkizun horri buruzko pintzeladak eman dizkigute. Bere buruari erreferentzia asko eta, azken denboraldietan gertatu den bezala, egunerokotasunaren dramedia eder bat irudikatu dute. Bukaera paregabea, kapitulu eder honetan, serie bikain honetarako. Faltan botako dut.
 

 

Blue Bloods – 05×13 – Love Stories

 
Kapituluak ez du bestelako gauzarik izan baina entretenigarria izan da. Maitasun-ezmaitasun kontuen inguruan ibili dira, bai Dannyren kasuan bai Dannyren bizitzan; Erinen kasuan ama-seme maitasunean oinarrituta eta Franken erabakia pertsonala eta lana banatzeko. Erraz jarraitu diren istorioak bukaera polit batekin. Kapitulu atsegina.
 

 

12 Monkeys – 01×03 – Cassandra Complex

 
Denbora-lerro eta ordenen kontua jarraitzea batzuetan zaila da baina, beno, ideia bat egiten duzu. Egia esan lastoa sartzen hasi dira ze bestela ez dute serie baterako gai nahikorik, adibidez etorkizunean gertatu dena, ba hori, denbora asko galduko duten lasto dramatikoa. Gainontzekoa bere interesa izan du altxor-bilaketa honetan. Kapitulu zuzena.
 

 

Helix – 02×03 – Scion

 
Eskuetatik joan zaiela iruditzen zait. Gauza bat da sci-fi beldurgarri bat eraikitzea eta beste bat Hiroshik burua guztiz galduta izatea, pasotea. Iraganean gertatzen denak ere, psikopata horrekin, pixkat gehiegizkoa iruditzen zait eta gauzak nahasten dabiltza gero eta gehiago. Pista gutxi, lasto pixkat eta galdera gehiegi. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna