Telesailak

2015eko 6. asteko serieak

Denboraldiak aurrera doaz, pixkat pausa jarrita, oraindik kapitulu asko falta baitira. Hona laburpena.
 

 

Shameless (US) – 05×04 – A Night To Remem… Wait, What?

 
Kapituluko onena Frank zer gertatu zaion jakiteko egin duen altxor-bilaketa izan da. Dirua galdu zuela ziurra zen, baina modu horretan izatea ez nuen espero. Gainontzekoak behartuta eta nahasmendu asko, baina, tira, korapiloak asmatu behar dituzte. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Castle – 07×13 – I, Witness

 
Gurekin jolasean ibili dira Castle-k momentu batean pentsa zenezakeena esaten baitzuen. Gu nahastera jokatu dute kasuari aurre egiteko. Baina jolasten dabiltzala onartuta entretenigarria da. Ez da bestelako kontua izan baina bere funtzioa bete du. Kapitulu zuzena.
 

 

Pretty Little Liars – 05×18 – Oh, What Hard Luck Stories They All Hand Me

 
Horrenbeste nahasi dituzte gauzak pixkat galduta nabilela. Eta batzuetan dituzten autojustifikazioak pertsonaien sartu eta irteerak azaltzeko oso eskasak dira. Gauzak gertatu gertatu dira baina bakarrik susmoak areagotzeko. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Person of Interest – 04×13 – M.I.A.

 
Ondo egon bada ere gurekin gehiegi jokatu dute eta egoera behartu dute etapertsonai berri bat sartuko dutela dirudi. Shaw-en kontura kapitulu osoa mamu baten atzetik eduki ditugu eta bukaeran Root alde egiteak eta guk jakitea Shaw bizirik dagoela ez dut ondo ikusi. Eta Fusco berria izan daitekeen pertsonaia batekin. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 06×13 – Rash Decisions

 
Jay eta Cam txakurrarekin nahiko dibertigarria izan da, oso ondo eraman duten istorioa. Andy eta Phil-enak ere momentu onak zian ditu. Gainontzekoak eskas eta lasto aldera. Kapitulu zuzena.
 

 

The 100 – 02×11 – Coup de Grace

 
Seme-alabak gurasoen aurka. Seriea gero eta ilunagoa eta konplexuagoa dela iruditzen zait. Bellamy-ren kontu guztia geldoa egin zait eta beste kontu batzuk arin aldatu dira. Baina estatu kolpeak izan dira nagusi. Kapitulu zuzena.
 

 

Broadchurch – 02×05 – Series 2, Episode 5

 
Sandbrook-eko kasua da gehien aurreratu duena, orain Miller burubelarri sartu dela Hardy-ri laguntzeko. Broadchurch-eko epaiketan gurekin jolasten dabiltza, nor irabazten doan ikusteko eta abokatuen bizitzan sakonduz. Gainontzekoa lastoa izan da, interesik gabekoa. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 04×11 – Where’s the Black Lady

 
Ez hankarik ez bururik bilakatu den serie honek zentzugabekeriekin jarraitzen du. Beti lehendakariordea maltzurra da eta bere intereserako erabiltzen du presidentea. Besteak Olivia bilatzen bururik gabeko oiloak bezala. Eta erdian beharrezkoa ez den lasto asko. Kapitulu tamalgarria.
 

 

Blue Bloods – 05×14 – The Poor Door

 
Danny-k eramandako kasua Romeo eta Julieta-ren parekoa izan da, aberats eta txiroekin, nahiko lastoa egia esateko, dena aurresangarria baitzen. Frank eta Groomsy-k izan dutena, beno, interesa mantendu du eta Jaimmy-rena, tira, onargarria. Kapitulu ahazgarria.
 

 

12 Monkeys – 01×04 – Atari

 
Kapitulu galdua. Gurekin jolastu dute azkenean aldaketarik ez egoteko. Guztia etorkizunean izan da, Cole-n iragana erakutsi digute eta zergatik gertatu den gertatu dena. Baina, berez, korapilo nagusian oso gutxi aurreratu dugu, lastoa izan da dena. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Helix – 02×04 – Densho

 
Hiroshi eta Juliarena pixkat pasotea izan da, azken hau bizirik enbaltsamatzen saiatzea, gero ihes egitea, bien arteko burruka eta Hiroshi badirudi hilko dela eta Julia hortxe. Baina eskutatik joan zaie dena. Abadiako kontuetan misterio berriak, azpijokoak eta iruzurrak, baina entretenigarria izan da. Eta bukaerako odol-festa, beno, hori, oso gorea. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna