Denboraldiak aurrera jarraitzen dute. Hona asteko laburpena.
Shameless (US) – 05×05 – Rite Of Passage
Txikiek eta Frank-ek mantendu dute makarra eta trikimailuen istorioak, Debbiek jipoi bat emanez eta Frank bere alabari eta gibela eman zioten familiari adarra jota. Gainontzekoak serio aldean, Ian-enak eztanda egin du eta Fiona ez daki zer egin. Onena Lip eta Fiona arteko eszena, bi horiek betik eszena bikainak ematen dizkigute. Kapitulu zuzena.
Castle – 07×14 – Resurrection
3XK eta kirurgialari zoroaren itzulera, Becket eta Caste-n nemesirik beldurgarrienak. Kapituluaren tentsioa pixkanaka joan da igotzen, datu batzuk hemendik, gertaera batzuk handik bukaera ikaragarri batekin. Oso ondo dena eramanda, intriga eta interesa mantenduta. Kapitulu bikaina.
Modern Family – 06×14 – Valentine’s Day 4: Twisted Sister
Haurrik ez, bakarrik nagusiak. Onena Phil eta Claire-rena, urtero bezala bere antzerkia egiten. Bikaina izan da. Jay, Gloria eta bere ahizparena kulebroi antzera, zuzena. Eta Mitch eta Cam-ena nahiko lastoa. Kapitulu nahiko irregularra.
Person of Interest – 04×14 – Guilty
Hainbeste gertaeraren ostean hasieran geunden bezala jarri da seriea: Finch eta Reese kasu bat aurrera eramaten. Baina Zoey-ren laguntza izan dute (Paige Turco berriro ikustea plazar bat izan da, zeren the 100-en albo batean dute) eta dinamika nahiko interesgarria eta entretenigarria izan dute. Nahiko klasikoa dena, ezustekoekin ondo jokatuta eta atsegina. Kapitulu ona.
Pretty Little Liars – 05×19 – Out, Damned Spot
Orain bikoteak aldatuko dituzte eta horretan ibili dira. Fitxak sartzen, gorroto irrazionalak, heroiak eta halako txatxukeriak. Eta orain Mike supergaiztoa da eta A-k nesken odola erabiliko du Hannari Monaren hilketa leporatzeko. Dena oso tamalgarria. Kapitulu ahazgarria.
The 100 – 02×12 – Rubicon
Egia esan Rubikoia zeharkatu du Clarkek. Gero eta ilunagoa da seria baina baita beharrik gabe lastoa sartzen dute, esaterako herri askearen bila doazen horiek. Mendi barruan behintzat gauzak gertatu dira eta joko gehien eman dutenak izan zira. Kapitulu entretenigarria.
Blue Bloods – 05×15 – Power Players
Erin, Janko eta Frank izan dira protagonistenak. Lehenak kasu bat irabazteko bueltaka ibili da baina bere nebaren laguntzarekin lortu du. Bigarrenak Jaimmy-ri protagonismoa kendu eta tipo bat hiltzerakoan dituen gomutak. Azkenak alkatearekin dituen horietako gauzak bere zuzentasuna erakusteko. Ondo eraman dute dena eta interesa mantendu du. Kapitulu ona.
Broadchurch – 02×06 – Series 2, Episode 6
Sandbrook-eko kasua gero eta korapilatsuagoa bada ere, denak gezurretan ari direla eta zerikusia dutela argi dabil geratzen. Epaiketan, bere aldetik, mekanismoa errepikatzen ari da: badirudi defentsak abantaila duela baina gero galtzen du. Eta erdian harreman konplexu asko. Kapitulu zuzena.
Scandal – 04×12 – Gladiators Don’t Run
Oliviaren bahiketa/enkantearekin ibili dira eta horrek dituen albo-kontuak gainontzeko pertsonaietan. Nahiko luzea egiten ari zait, momentu oso behartuak eta bat-bateko birak. Agian Mellie eta Cyrus diraa libratzen den bakarretakoak. Baina ia bukaeran dagoen momentu patriota hori nahiko tamalgarria izan da. Kapitulu ahazgarria.
12 Monkeys – 01×05 – The Night Room
Gaueko gelara heldu dira… 12 tximinoen armadarekin batera. Akzioa asko, tentsioa eta azpijokoa. Baina gurekin jokatzen dabiltzala iruditzen zait. Etorkizunean alemaniarra zein gaiztoa izan den ibili dira eta bukaeran Cole denbora-lerroz aldatu dela dirudi. Ikusiko nola kudeatzen duten joku aldaketa hori. Kapitulu entretenigarria.
Helix – 02×05 – Oubliette
Hainbat pista eman dizkigute, Michael ere ilezkor bat da (eta horrek dakarrena), 500 urte daramatza esperimentuak egiten eta ia denak misio sekretu batean daude. Peter eta Alanen artekoa, beti bezala, inor sinestu ezinik. Musikarena bikaina da. Etorkizunekoa, ordea, azken kontua izan ezik, guztia nahiko lastoa izan da. Kapitulu ona.