Genetika, genomika ta beste

Nabokov eta tximeletak

Vladimir Nabokov bere liburuengatik ezaguna da, batez ere “Lolita” liburuagatik. Agian hain ezaguna ez dena bere ikertzaile lana da, entomologo (intsektuak aztertzen dituen ikertzailea) bikaina izen baitzen. Tximeletak maite zituen, liburuak baino gehiago. Asko bidaiatzen zuen tximeleten bilduma egiteko. Izan ere “Lolita” Estatu Batuetan zehar tximeletak jasotzeko bidaia batean idatzi zuen.
 
1940 hamarkadan Harvard Unibertsitateko Zoologia Konparatutako Museoren tximeleta bilduma antolatzeko arduraduna izan zen. Agian bere alderdi hau ez da hain ezaguna tximeleta talde ez oso ikusgarriak aztertu zituelako eta bere lana oso teknikoa izan zelako. Bere ekarpena arlo honetan nabarmena izan zenez, bere ohoretan, bere izenarekin Nabokovia generoa izendatu zen. Nabokovek onartu zuen literaturak ez ziola espezie berri bat aurkitzeak ematen zion beste zirrara ematen eta Errusiako erreboluzioa gertatu ez balitz, tximeletekin lan egin izan zuela eta ez nobelarik idatzi.
 
Bitxikeria bat. Ez zuen inoiz gidatzen ikasi eta, hortaz, bere emazteak, Verak, tximeletak bilatzen lagundu behar zion. Lehen aipatu dugu “Lolita” horrelako bidaia batean idatzi zuela. Bere emazteak editore, laguntzaile eta idazkari lanak egin zituen. Nabokov-ek bere liburuetan balizko tximeletak irudikatzen zituen, “Lolita” liburuan Verina verae irudikatu zuen, bere emaztearen izenarekin asmatutako tximeleta.
 

 
20150219115012
 
Verina verae. Nabokovek bere emaztearen ohoretan asmatutako tximeleta.
 

 
Beste bitxikeria bat. Bere iritziz tximeletak sailkatzeko genetikak ez zuen balio, hori egiteko organo sexualen konparaketaren bidez egin behar zela. Hala ere, genetika erabilita egindako ikerlan batek, orain dela gutxi bere garaian Nabokovek proposatutako hipotesi bat egiaztatu zuen. Berak proposatzen zuen tximeleta talde batek Amerikara Bering-eko lurmuturretik sartu zirela baina bere garaian ez zen onartu. Baina arrazoia zuen.
 

 
Orain Nabokoven liburu bat hartzen duzuenean pentsa irakurtzen ari zareten pasarte hori agian tximeleta bat harrapatzen bururatu zitzaiola.
 

 
kzjaia3_banner
 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du
 

Utzi erantzuna