Denboraldiek aurrera jarraitzen dute baina erritmo ezberdinetan.
Shameless (US) – 05×06 – Crazy Love
Ian-ena bukatu behar zuela agerikoa zen. Eta horrela bukatuko zuela gainera. Pixkat luzea egin zait guztiz zoratzearen kontua, dramatikoa izan nahi zuen, neurosia erakutsi, baina ez nau harrapatu. Gainontzekoa horren itzalean egon da, bai Lip unibertsitatean, bai Debbie institutuan hastea edota Fiona eta bere mutil lagun ohia eta senar berria. Pegotea Frankek eta Veronicak jarri dute. Kapitulu zuzena.
Castle – 07×15 – Reckoning
Aurreko kapituluaren jarraipena. Castle Beckett bilatzen. Oso intentsoa izan da, Castle oso gogor bat ikusi dugu, inoiz ez bezala. Bilaketa interesgarria izan da, momentu batzuetan Castle-k burua galdu balu bezala. Azkenean 3XK hiltzea lortzen dute eta Beckett salbatzea. Eta Castle komisariara itzultzea. Kapitulu ona.
Person of Interest – 04×15 – Q&A
Finch-i egin diotena gurekin jolastea izan da. Argi zegoen tranpa bat zela, oso trikimailu zaharra baitzen, baina dudetan jarri gaituzte eta tranpan erortzekotan egon naiz. Eskerrak Root egon den dena konpontzeko. Bestetik Reese eta Fusco hor ibili dira kasu nahiko normal batekin baina, hara eta non, ondorioa Samaritani on egin dion. Kapitulu ona.
Pretty Little Liars – 05×20 – Pretty Isn’t the Point
Maitasunezko triangelu eta halako mierdekin zelako denbora galtzea. Spencer alde ilunetik berriro ere ibiltzen, Hannaren lehiaketa kontua edo Aria eta bere mutil berriarena, lasto hutsak. Eta Mike kriston gaizto itxura hartzen zihoala, ala, azalpen sinestezin batekin dena konponduta. Eta berriro ere hasierako kasilara itzultzen gara. Kapitulu eskasa.
Modern Family – 06×15 – Fight Or Flight
Egia esan istorio guztiak ondo egon dira. Phil onena izan da, oso ondo jokatu dute Claire eta berarekin. Beren haurrena ere bere grazia izan du. Mitch eta Cam bere lagunekin entretenigarria izan da. Agian pixkat flojoena Manny-rena izan da. Kapitulu ona.
The 100 – 02×13 – Resurrection
Akzio nahikotxo egon bada ere atala pixkat trantsiziokoa izan da. Bai, misilaren ostean kanpamenduan gauzak egon dira baina dena frankotiratzaileak mugatu du. Mendiaren barruan ihes egin dute eta horretan ibili dira, momentu oso odoltsuekin. Egia esan seria gero eta ilunagoa eta gordinagoa dela iruditzen zait. Kapitulu zuzena.
Scandal – 04×13 – No More Blood
Azkenean Olivia erreskatatu dute. Beno, hobe esanda, enkantera itzuli dira eta nork eta lehen denboraldian utzitako pertsonaia batek erosten du. Tristea horrela konpondu beharra arku guzti hau. Presidente ordearena ere modu oso tristean itxi dute. Eta bukaerako eszena ere, nola esan, oso behartua. Kapitulu eskasa.
Broadchurch – 02×07 – Series 2, Episode 7
Epaiketa bukaerara heldu da zarata pixkat gehiago sartuta eta itxira nahiko txukunekin. Hori bai bukaeran erabakia moztu izana nahiko kabroia baina itxarotekoa zen. Sandbrookeko kasuan pixkat aurrera egin dute baina lastotxoa sartzen pasa dute. Hori bai kapitulu honetan eszena-plano bikainak egon dira, batez ere epaileak instrukzioak ematerakoan. Kapitulu zuzena.
Blue Bloods – 05×16 – In The Box
Baez polizi-etxean bahituta izan dute (sinesgaitza tipo bat pistola batekin sartu ahal izatea) eta horrekin ibili dira, negoziaketa eta bukaera heroiko batekin. Gainontzekoa Janko dirua lortzen hileta batetarako eta Frank eta Garrett beraien betiko eztabaidekin. Dena oso heroikoa eta sasimoralez betea. Kapitulu zuzena.
12 Monkeys – 01×06 – The Red Forest
Baso gorriaren guzti hori nahiko psikotropikoa izan da eta ez dakit zein puntu arte benetakoa The Witness hori. Bai, Cole-k lerro-denbora alternatibo batera joan da baina, beno, nahiko ondo moldatu da iraganera itzultzeko eta dena behar bezala jartzeko. Orain beste baten laguntza izango dute eta pista berrien atzetik joango dira, saltoen kopuruak baimentzen badu, noski. Kapitulu entretenigarria.
Helix – 02×06 – M. Domestica
Kontua zertaz doan ulertzeko hainbat pista eman dizkigute. Baina baita eszena nazkagarriak ere. Ilariakoak egin nahi dutena eta ezhilezkor guztiak hor sartuta ez daudela ere jakin dugu. Michael eta bere alabena ere, gaztetxoak dena hankaz gora jarrita. Bai, gauzak egon dira, baina gauza batzuk oso nazkagarriak (arratoiena esateko). Kapitulu entretenigarria.