Telesailak

2015eko 10. asteko serieak

Gero eta serie gehiago itzultzen ari dira midseason-eko geldialditik eta midseason-ekoak denboraldi bukaerara bideratuta daude.
 

 

The Good Wife – 06×13 – Dark Money

 
Behintzat kasu bat izan dugu, nahiko ikusia badugu ere. Beste buelta bat eman diote bezero psikopatari, baina, beno entretenigarria izan da. Alicia kasua eta bere hauteskundeen artean, bukaeran bere irudi gogor batekin. Eta Kalinda Bishop-en alderdi humanoa ikusten. Kapitulu ona.
 

 

Madam Secretary – 01×14 – Whisper of the Ax

 
Mikrokredituen kontua oso interesgarria izan da, bai gaia beragatik bai egon diren azpijoko eta trikimailuengatik, batzuk nahiko agerikoak baziren ere. Gainera pertsonai berri horrek jokoa emango duela dirudi. Denboraldiko korapiloan aurrera jarraitu dute, arazoekin, soka luzatu behar dutelako. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×11 – Aftershocks

 
Midseason-eko geldialdiaren osteko kapitulua. Azken kapituluko gertaeren ondorioak ekartzen dituzte. Bai Raina zein Sky-ren transformazioak, taldean ondorioak eta HYDRA nola gelditzen den. Akzio nahikotxo, HYDRAkoa Aitabitxi estilora konpontzen dute eta transformazioena, beno, ikusiko dugu zertaz doan, jokoa guztiz aldatu dela argi baitago. Kapitulu entretenigarria.
 

 

The Following – 03×01 – New Blood

 
Denboraldi hasiera. Aurrekoaren bukaeratik urtebetera jartzen gara, aurreko denboraldiaren dinamika jarraituta. Izan ere lerro nagusiak antzekoak izan dira. Bizirik gelditu den biki zoroaren mendekuarekin hasi dira, Hardy, Max eta Mike zerutik infernura joanda, guztia beraiekin baitoa. Betiko martxan, odol asko, zoro asko. Eta Carroll hor, itzaletan. Kapitulu zuzena.
 

 

The 100 – 02×15 – Blood Must Have Blood, Part One

 
Bale, Komandanteak Clarke-ri horrek traizioa egitea ez nuen espero. Gainontzekoa, beno, eztanda eta tiro asko azkenean tonto aurpegia gelditzeko. Eta bitartean egon diren arazoak guztiari dramatismo eta tentsio gehiago emateko aspertu naute. Zeren, total, azkenean horrela gelditzeko ez ziren beharrezkoak horrenbeste zuziri. Kapitulu eskasa.
 

 

Modern Family – 06×17 – Closet? You’ll Love It!

 
Egon diren istorio txiki guztiak nahiko entretenigarriak izan dira. Ez da aparteko konturik egon, agian Haley/Andy harremana, baina lastorik ere ez. Guztiak ondo funtzionatu du, nahiko koordinatuta pertsonai guztien arteko harremana egonda. Onena, dudarik gabe, dron-arena izan da. Kapitulu ona.
 

 

Pretty Little Liars – 05×22 – To Plea or Not to Plea

 
Alisonek zertara jokatzen duen ez dut batere garbi, azkenean bera egongo da guztiaren atzean. Spencer Ingalaterran edukitzea kriston lastoa. Hanna kartzelan sartzea behartuta eta sinesgaitza. Beste biak mamuak harrapatzen dabiltzala dirudi. Eta Aria eta Fitzen arteko apurketa oso epela izan da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Shameless – 05×08 – Uncle Carl

 
Pixkat kaotikoa iruditu zait, gauza asko baina okela gutxi. Ian-ena nahiko topikoa, Lip-ena dibertigarria izan da baina oso behartua dena, txikiena lastoa, V eta Kev-ena aspergarria. Eta Fiona, beno, ikusten zen gertatuko zela. Agian salba daitekeen bakarra Sammi-ren psikopata momentua izan da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Scandal – 04×14 – The Lawn Chair

 
Hainbeste konspirazio eta kontu arraro ostean hau kasu bat duen kapitulu arrunt bat izan da. Baina zer nolako kapitulua. EEBBtan oso gordina den kasu bat, polizia txuri batek haur beltz bat tirokatzea. Eta ez dira zuritzen saiatu, gauzak diren bezala erakutsi dituzte. Gogorra, gordina, tentsio asko. Baina oso ondo eginda eta bideratuta. Kapitulu bikaina.
 

 

Blue Bloods – 05×17 – Occupational Hazards

 
Erin-ena, beno, pixkat behartua, baina tentsioa izan du. Jaimmy eta Jankok akzioa jarri dute eta interesa izan du bere kontuak. Eta Frankek beti arrazoia du. Ez da askoz gehiago egon baina dena txukuna izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

12 Monkeys – 01×08 – Yesterday

 
Aipatzeko gutxi kapitulu honetan. Etorkizunean makina puskatu zaienez laguntza eske doaz eta hor kontu guztiz berri bat ekartzen digute, pasadizo ezberdinekin. Iraganean Cole-n bila doaz eta Cole bizirik dagoela erakutsi digute, baina urte ezberdinean. Nahiko ikusia baliabide hori. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Helix – 02×08 – Vade in Pace

 
Ia denak hil ostean Michel-ek estatu kolpe bat jasotzen du eta bere alaba txikienak kontrola hartzen du. Gainera CDCkoak eramateko militar batzuk agertzen dira eta Sarah gelditzen da bere haurrarena ikertzeko. Bukaera nahiko sinesgaitz batekin. Eta berriro ere etorkizunera joan dira baina ez dut oso ondo ulertu zer azaldu nahi zuten horrekin. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna