Telesailak

2015eko 11. asteko serieak

[izbMadam Secretary – 01×15 – The Ninth Circle
 
Kapituluaren gaiak interesgarriak izan badira ere pixkat hotz utzi naute. Aurreko kapituluko gertakariekin jarraitu dute, Turkiara joanda eta irandarrekin gurutzatuta. Tira-bira eta negoziazioak egon dira baina azkenean nahi eta behar zuena lortu du. Bere semearena pixkat lastoa, baina, beno, ez da oso desatsegina izan. Eta bukaera nahiko harrigarri bat izan du. Kapitulu zuzena.
 

 

The Good Wife – 06×14 – Mind’s Eye

 
Narratiboki oso interesgarria egin duten ariketa. Dena Alicia-ren buruan irudikatzen eta pertsonai nagusi guztiak bilduta. Elkarrizketa baten atarian, agian Cunning-en agurra izan dena (handia beti Michael J. Fox) eta denboraldiko ildo nagusiak batuta. Interesgarria eta oso ondo eraikia, oso sendoa. Altxor txiki bat. Kapitulu bikaina.
 

 

Shameless (US) – 05×08 – Uncle Carl

 
Egia esan Carl-ek egin dituenak izan dira dibertigarrienak, gainontzekoa drama eta gehiegizko drama. Lip-ena agian da salba daitekena, Fionarena oso behartua, Ian-ena aspergarria eta V-Kev-ena lasto hutsa. Sammy eta Frank, beno, gainbeheran. Kapitulu zuzena.
 

 

The Following – 03×02 – Boxed In

 
Biki zoroaren eta bere jarraitzaileen mendekuarekin jarraitzen dute. Oraingoan FBIko bat bahitu, tentsio asko egon eta azkenean modu oso krudelean akabatzen dute. Dena Hardy eta konpainia egin zutena onartzeko. Hardy-k egin duen bisitarekin gurekin jolastu dute baina onartzen diet adar jotze hori. Kapitulu zuzena.
 

 

Revenge – 04×15 – Bait

 
Orain nemesiak eta borrokak beste era batera plazaratzen dira: Margaux Emily-ren aurka eta Victoria tipa berriaren aurka. Bakoitza bere gudan hain ibili dira azpijoko eta trikimailuekin. Orain badirudi Louise berkokatzen dutela Nolanekin, auskalo zenbat iraungo, eta Jack gaixoa. Bukaerako eszena oso sentibera izan behar zuena hotz-hotza izan da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Person of Interest – 04×17 – Karma

 
Ohiko kapitulua kasu bat ebatzi behar dutena. Eta, kasu horren harira, Harold-en iraganeko kontuak atera. Tentsioa mantendu bada ere nahiko kapitulu normala izan da, gure heroien sufrimenduan gehiago sakonduz, baina ezusteko handirik gabe. Kapitulu zuzena.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×12 – Who You Really Are

 
Azkenean Sky-renak eztanda egin du, ez die asko iraun kontuak. Gainera transformazioen kontu guztia nondik datorren azaldu digute pertsonai kurioso batzuk ekarrita. Akzio asko eta drama puntua. Eta hor atzean dagoen konspirazio horrek misterioa baino aspergarria izaten hasten da. Kapitulu zuzena.
 

 

Pretty Little Liars – 05×23 – The Melody Lingers On

 
Orain, bapatean, Spencer itzuli da Ingalaterratik eta ez jet-lag-ik ez ezer. Dena Allisonen epaiketaren inguruan eta banan-banan gezurrak ateratzen ari dira, dena gehiago kakaztuz. Momentu tentsoak eta dramatikoak nahiko hotz utzi naute, beti bezala, dena behartua eta sinesgaitza delako. Kapitulu ahazgarria.
 

 

The 100 – 02×16 – Blood Must Have Blood (Part 2)

 
Denboraldi bukaera. Intentsoa eta dramatikoa izan behar zuenak nahiko hotz utzi nau, eta momentu batzuetan aspertu. Gauzak gehiegi luzatu direla iruditu zait eta buelta asko eman diotela azkenean hain gordina eta basatia izaten bukatzeko. Gero gainera bukaeran Clarke alde egiten eta Thelonius bizitza propioa duten AI batekin topo egitea topikoegia da. Kapitulu eskasa.
 

 

Scandal – 04×15 – The Testimony Of Diego Muñoz

 
Lehendakari-orde berriarena oso ondo egon da. Mellie-k uste duena baino buruhauste gehiago emango dizkio eta estilo ezberdinek bere irudia kudeatu izana interesgarria izan da. Huck-enak, eta bukaeran Rosen-ek esandakoa, pixkat kontu berdinera itzultzea da. Eta Oliviaren ingurukoak, beno, beste barik, saiatzen dira baina pixkat hotz uzten nau. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue Bloods – 05×18 – Bad Company

 
Akzio guztia bi anaiak eta bere lankideak jarri dute, batez ere Jankok. Interesa eta tentsioa mantendu dute bahiketen kontuekin. Erin bere aitona babesten eta honen maitasun kontuak, beno, nahiko agerikoa eta aurresangarria zen dena. Azkenik Frank-en inguruko kontuak momenturik gogorrenak jarri ditu, dena mendekuen mesedetan. Kapitulu zuzena.
 

 

12 Monkeys – 01×09 – Tomorrow

 
Cole 2017an ibili da momentu oso dramatikoak eta bere bidean behar izango dituen datuak lortzean. Bitartean 2043an nukleo berri bat lortzeko kriston sarraskia eragiten dute lastozko momentu askorekin nahastua. Baina lasto izan dena 2041an Ramsey eta Cole-na azaltzen gero, horrela, bukaeran bien arteko haustura azpimarratzeko. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Helix – 02×09 – Ectogenesis

 
Egia esan dena lastoa iruditu zait. Sarah eta Amy-ren istorioa behar baino gehiago luzatzen dabiltza. Alanen aluzinazioak eta Kylen bahiketa eta bukaerako kontu hori behartuta eta luzatua. Eta Julia heldu izana, beste barik. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna