Telesailak

2015eko 12. asteko serieak

Denboraldi batzuk bukatzen doaz, serie batek hasi eta beste batzuk bidean galdurik. Hemen asteko laburpena.
 

 

Madam Secretary – 01×16 – Tamerlane

 
Iraneko estatu-kolpearekin ibili dira, denboraldiko korapiloari buelta bat emanda, orain sartuta nortzuk dauden jakin beharko baitugu. Dena horren inguruan ibili da, bai nola ekidin, bai behin gertatuta nola kudeatu duten, bere familiak bizi izan duen drama eta ondorioak. Interesa eta intentsitatea mantendu dute, plano nahiko onak eman dizkigute eta nahiko sendoa izan da. Kapitulu ona.
 

 

The Good Wife – 06×15 – Open Source

 
Kapitulu bat, kasu bat eskemara itzuli gara. Eskerrak, zeren hor kokatzen dira gauzarik interesgarrienak, argumentuak eta epaile azpimarragarriak. Kasua oso ondo egon da, interesgarria eta izan dituen bueltak sendoak. Baita ere Aliciaren hauteskunde kontua badirudi bukaerara heltzen ari dela, pixkat lastoa izan den ustezko trikimailu batekin. Baina dena interesgarria izan da. Kapitulu ona.
 

 

Shameless – 05×09 – Carl’s First Sentencing

 
Hainbat istorio egon dira baina ez didate askorik esan. Frank ta medikuarena entretenigarria izan da baina lastoa besterik ez; Ian-ena oso ikusia dago; Lip-ena, beste barik; Fiona noraezen ibili da, V eta Kev, ba betikoa eta txikien inguru guztia soberan dut. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Castle – 07×17 – Hong Kong Hustle

 
Hasieran beste kapitulu baten errepikapena ikusten ari nintzela iruditu zait baina gero norabidea aldatu dute. Becket-en beldurren kontua Hong Kong-eneko poliziarekin alderatuta oso ondo egon dira, batez ere Castle nola saitazen zen konpontzen. Kasuak bere bueltak izan ditu baina nahiko sendoa izan da. Kapitulu entretenigarria.
 

 

The Following – 03×03 – Exposed

 
Kutxaren kontuarekin ibili dira eta hainbat buelta eman ostean tipoa hil egin dute. Hori hor gelditzen da. Bikote berriarena Mark-ek barne susmoak ditu, hor ibili dira bere plan ezkutuekin eta Mark bere zoramenean jarraitzen du. Trantsizio kapitulu bat iruditu zait. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Community – 06×01 – Ladders & 06×02 – Lawnmower Maintenance and Postnatal Care

 
Helduentzako eskolarik zoroena itzuli da, kate berri batean eta pertsonai berriekin. Baina beraien espiritua inoiz baino gehiago aldarrikatuz (eta NBCari, lehen zeuden kateari, adarra jotzen) eta bi kapitulurekin etorri dira joko berria erakusteko. Benetan barre asko egin dut eta genio hutsak direla iruditzen zait, bai pertsonai berria aurkezteko, bai bere buruari adarra jotzeko. Oso meta, kriston errefererentziak eta kapitulu bukaerako segmentu berria absurdoaren maisulanak. Kapitulu ederrak.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×13 – One of Us

 
Hor sartuta gabiltza Skieren botereak gora eta behera, berarekin zer egin eta abar. Gainera bere aita sartu digute beste zoro batzuekin batera interesa jartzeko eta oraingo kontuko nemesiek harrapatuta bukatzen du. Ta badirudi Bobby eta Mac benetako SHIELDarentzat lan egiten dutela. Dena oso nahastua eta misteriotsua. Kapitulu zuzena.
 

 

Pretty Little Liars – 05×24 – I’m a Good Girl, I Am

 
Denboraldi bukaera. Eta eskerrak, zeren azken txanpa nahiko tamalgarria ari da izaten. Hainbeste bueltaren ostean maitasun kontuak bere horretan gelditu dira, Mike, Caleb eta Fitzi gertatu zaiena nahiko sinesgaitza da, bapatean jendea horrela itzultzea eta dena aldatzea oso behartua izan da eta Allison errudun deklaratzea eta beste hiruak atxilotzea cliffhanger nahiko tamalgarria da. Kapitulu eskasa.
 

 

Revenge – 04×16 – Retaliation

 
Azpitramak modu horretan arin bukatzea, jendearen aliantzak eta azpijokoak horrenbeste aldatzeak azkenean edozer gertatu daitekeenaren sentsazioa uzten dizu eta ezerk ez zaitu harritzen. Victoriaren nemesi berria benetan Conrad-ekin lotua zegoela eta David-en bitartez erditik kendu dutela? Bale. Margoux-en erasoak ekiditen dituztela baina dramatismo gehiagorako Jack-en aurka egiten dute? Ondo. Louise, bere anaia eta Nolan-en kontua. Aja. Gauzak gertatzen dira baina ez da inoiz ezer gertatzen. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Scandal – 04×16 – It’s Good to Be Kink

 
Zera, kapitulu bakoitzean kasu bat konpondu beharreko eskema horretara itzuli gara baina denboraldi kontuak pixkat behin eta berriz itzultzen dira. Kasua ondo egon da baina bukaeran Huck-ek nahi duena egiten lekuz kanpo eta behartua izan da. Millie bere aldetik eta Jack eta Presidente bestetik pegoteak iruditu zaizkit eta Oliviarenak ez dit ezer esan. Kapitulu ahazgarria.
 

 

12 Monkeys – 01×10 – Divine Move

 
Ramsey-ren kontuarekin, dena oso behartua izan dena eta zoroarekin topatzearekin pasatu dira, jokoa aldatu nahi dute. Ez da bakarrik aitzinean birusa nork sortu duen jakitea, baita orain Ramsey-k hori jakitea ekidingo duela. Aitzinekoan ere, inora joan ez den bidea eta etorkizuneko traizioak prestatzen. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Helix – 02×10 – Mother

 
Guztiz joan zaie, bai burua bai eskutatik. Batzuek dena konpondu dezakeen zuhaitzaren bila hor ibili dira bestearen paranoia erakusten. Besteak Ama bilatzen bukaezina zirudiena, eta aurkitu dutenean, bukaera harrigarri batekin egin dute. Eta Annek Peterri erakutsi diona zentzugabekeriarik handiena. Kapitulu tamalgarria.
 

Utzi erantzuna