Telesailak

2015eko 13. asteko serieak

Udaberriko oporrak direla eta atzerapenarekin noa, baina hemen doaz 13. asteko serieen laburpena.
 

 

Madam Secretary – 01×17 – Face the Nation

 
Aurreko kapituluaren ondorioak lantzen saiatu dira, hau da, Beth-en estres post traumatikoa. Beste kontu batzuekin nahastu dutenez ez dakit istorioa oso argia izan den eta asmatu dutenik. Hala ere detaile batzuk ondo egon dira eta bukaeran pixkat konpondu dute. Kapitulu zuzena.
 

 

The Good Wife – 06×16 – Red Meat

 
Hauteskunde eguna. Gora eta behera ibili dira irabaziko zuenaren inguruan eta, bai, irabazi du. Orain auskalo nola bideratzen duten joko aldaketa hau. Baina interesgarriena Diane-n egon da, bere korapiloa oso ondo egon da eta momentu bikainak utzi ditu. Kalindarena, ostera, lastoa eta lastoa azkenean bere atzetik doazela jakiteko. Eta, badirudi, hainbat pertsonaiak agur esango digutela. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 07×18 – At Close Range

 
Kapitulu honetan Ryan izan da zentrua eta bere familia sartua egon da. Gurekin asko jolastu dute ziruditen gauzak ez zirelako eta dena ohikoa eta agerikoa izaten bukatuko zela bideratuta bukaeran itxaroten ez den bira horietakoa egon da. Egia esan interesa mantendu dute eta nahiko sendoa izan da dena. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Community – 06×03 – Basic Crisis Room Decorum

 
Bere estiloan jarraitzen dute eta bikaina gainera. Krisi gela bat antolatzen dute ordu txikitan txakur batek graduatua lortu omen zuelako Greendale-n. Zentzugabekeria baina oraindik ere momentu zentzugabeagoak emateko gai izan dira. Eta bukaerak brutalak ari dira izaten. Kapitulu bikaina.
 

 

Person of Interest – 04×18 – Skip

 
Denboraldiko kontua izango zela zirudien baina gehiago aitzakia bat izan da Harold eta Root artean kontua hozteko. Harold-ek Samaritan-i eraso egiteko plana Root-ek deuseztatu du Harold bizirik mantentzeko. Baina bidean bere harremana kaltetu da. Bestetik John izan dugu kasu nahiko normal batekin baina ezusteko bukaerarekin, Harper hori makinaren deiak jasota. Dena nahiko arraroa izan. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 06×18 – Spring Break

 
Hainbat istorio egon dira baina nahiko flojoak iruditu zaizkit oro har. Intentzioa ona zuten baina nahiko agerikoa zen dena eta nahiko topikoa. Saiatu dira bai baina niri hotz utzi nau denak. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Marvels Agents of S.H.I.E.L.D.- 02×14 – Love in the Time of Hydra

 
Hor ibili dira benetako SHIELDekoak gure SHIELDarekin zer egin, Bobby ta Mac bere lan bikoitzarekin eta gainontzeko. Nahiko eskasa baina, behintzat, antzezle bikainak dira denak. Skie-ren kontua ere nahiko aurresangarria eta topikoa, badirudi gainetik kendu nahi zutela. Eta 33 agentea eta Ward hor bili dira bereak egiten. Baina dena nahiko hotz utzi nau. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Helix – 02×11 – Plan B

 
Bi kapitulu falta direla dena itxi egin dute eta, hortaz, orain arte ikusitakoak ez du ezertarako balio. Abade-etxeko kontu guztiak, mother bilatzea, sendabideak eta orain arteko guztiak ez dute ezertarako balio. Mesianismo eta egoera oso behartuekin dena pikutara bidali eta dena berregokituko beharko dute. Dena txantxa bat izan denaren kutsua utzi didate eta, gainera, dena oso behartuta egin dute. Kapitulu eskasa.
 

 

Pretty Little Liars – 05×25 – Welcome to the Dollhouse

 
Aurrekoan denboraldi bukaera zela esan nuen baina ez, honakoa da denboraldi bukaera. Behingoz A nor den jakin dugu edo behintzat nor izan daitekeen. Kapitulu oso beldurgarri eta psikopata batekin eta Mona bizirik dagoela jakinda. Gainera jokoa aldatu dutela iruditzen zait, polizia eta gainontzeko pertsonaiek badakite A honen atzean dagoela eta, ondorioz, gauzak aldatu behar dira. Gure protagonistak bahituta daude baina inork ez daki non. Kapitulu ona.
 

 

Shameless – 05×10 – South Side Rules

 
Hainbat istorio zein baino zein dramatikoagoak eta batzuk behartuak. Debbie-rena nora eraman nahi duten argiegi dago; Ian-en kontua hotz utzi nau eta bukaera hori pena baino beste barik utzi nau; agian ondo egon dena Lip eta Fiona bere aldetik izan dira, sendoagoa izan da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Scandal – 04×17 – Put a Ring on It

 
Dena Cyrus-en inguruan izan da: bere aurreko ezkontzak, oraingo balizko ezkontza eta bidean egon diren arazoak dena muntaia bat delako. Hainbat aspaldiko lagun agertu dira kapituluan zehar istorioa korapilatzeko eta azkenean, beno, nahiko ondo konpondu dute. Eta bukaerako momentu hori pixka bat behartua iruditu zait Oliviak kapitulu osoa amesgaiztoak izaten pasa ostean. Kapitulu zuzena.
 

 

The Following – 03×04 & 03×05 – Home & A Hostile Witness

 
Bi kapitulu izan ditugu azkenean argi bi gauza izateko: lehena orain arte ikusitako dena Straus-en azpijokoa zela, bestea aitzakia bat zela 5 kapitulu behar izateko Carroll itzultzeko. Egia esan odol eta sufrimendu asko egon da berriro ere Hardy-ri min egiteko eta fama txarra hartzeko. Dena nahiko aurresangarria eta ikusita bezala. Bidean sortu diren arazoak nahiko lastoak, baina, tira serie honetan badakigu zer dagoen. Kapitulu zuzenak.
 

 

Revenge – 04×17 – Loss

 
Kapitulu erdia pasa dira Jacken arazoa konpontzeko, bere amaren itzulera eta guzti. Azkenean, beti bezala, Emilyren azpijokoekin lortu dute Jack arazo barik ateratzea. Bestalde Louisena izan dugu, nahiko lastoa egia esan; eta berriro ere Margoux nemesi totala bilakatuta oso behartutako gertaerekin. Kapitulu ahazgarria.
 

 

12 Monkeys – 01×11 – Shonin

 
Gutxi gora behera dena azaldu dute. 12 tximinoak, beraien atzean dagoen mitologia guztia, ia dena argituta gelditu da. Oso txukun, Ramsey beraiekin dagoela, dena behar den bezala izateko egiten ari direla eta dena modu linealean erakutsita ulergarriagoa izan da. Eta bukaeran susmatzen zena pasatu da, Cole bizirik dago baina argi dago joko aldaketa bat egongo dela. Kapitulu bikaina.
 

Utzi erantzuna