Telesailak

2015eko 14. asteko serieak

Egunean jartzen jarraitzen ari naiz. Oraingoan 14. asteak eman zuena.
 

 

The Good Wife – 06×17 – Undisclosed Recipients

 
Aliciak irabazi osteko ajea. Aurreko fiskala, dirua eman ziona, Bishop eta bere lankideak kontra izan ditu. Eta Ely-ren laguntzarekin dena bideratu, bukaera kurioso batekin. Gainera kasu nahiko interesgarria izan dugu, hainbat birekin, Aliciaren kontuei ere eragin diena. Dena oso txukuna eta sendoa. Kapitulu ona.
 

 

Madam Secretary – 01×18 – The Time is at Hand

 
Nahiko arina hasi den kontua gero eta konplexuagoa izan da, batez ere lan eta harreman pertsonalen arteko nahastura arraro hori dela eta. Nahiko txukuna dena, dibertigarria alabarena baina gero bukaeran dena biltzea nahi behartua iruditu zait. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 06×19 – Grill, Interrupted

 
Bukaerak kapitulua salbatu du, aitite-biloba momentu hori dena azaltzen bikaina izan da. Gainontzekoa eramangarria baina beste barik, agian tristeena Haleyrena izanda, eta Luke eta Manny-rena oso lastoa izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Community – 06×04 – Queer Studies & Advanced Waxing

 
Abed eta txoriena pixkat lastoa zirudiena nahiko metafora ona utzi digute bukaeran, bere ukitu kabroia ta guzti. Chang eta Annie-rena bikaina izan da, nola jolastu duten gurekin eta ze ondo atera zaien. Eta Dekanoarena sekulakoa izan da, ze ondo jokatu duten kontzeptu eta birekin. Kapitulu bikaina.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×15 – One Door Closes

 
SHIELD vs SHIELD hau pixkat nahasgarria da, zeren azkenean ez dakizu Hydra2 bat den edo benetan fakzio disidente bat diren. Baina beno, akzioa eta tentsioa egon da, birak eta gainontzekoa baina interesa mantendu dute. Sky-rena ere nahiko arin bideratu dute eta bukaerak ateak irekiak utzi ditu. Kapitulu zuzena.
 

 

Shameless (US) – 05×11 – Drugs Actually

 
Hainbat arkuren bukaera bildu dituzte: V eta Kev-en artekoa badirudi bideratu dutela, Ianek alde egin duela amarekin, Sammy-z momentuz libratu direla eta Frank eta medikuarena bukatzear dagoela. Bai, dena ondo eraman dute baina ez da aparteko gauzarik egon, Frankenak joko gehiago emango zuela zirudien baina azkenean nahiko topikoan gelditu da. Lip-en eta Fionaren arkuak pixkat gatzgabetuak. Kapitulu zuzena.
 

 

The Following – 03×06 – Reunion

 
Nola Carroll-tik asko ezin duten atera doktorean zentratu dira. Eta dena bere inguruan zihoala zirudienean bere ikasle onena txisteratik atera dute eta hori bilakatu da korapilo berria. Dena Carroll zeozertarako ateratzeko aitzakia izateko. Gainera Max-en inguruan kriston lastoa dabiltza sartzen eta dena pixkat geldoa egiten da. Kapitulu eskasa.
 

 

Scandal – 04×18 – Honor Thy Father

 
3 kontu izan ditugu. Mellie eta bere ahizparena lasto hutsa, Millie berreraiki nahi digute baina dena soberan dago. Kapituluko kasua nahiko topikoa baina behintzat ez da oso aspergarria izan. Agian joko gehien eman duena B613ren kontua izan da, gurekin nahikotxo jokatu dute, baina, tira, serieko korapilo honek duena da. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 07×19 – Habeas Corpse

 
Kapituluko kasua oso ondo egon da eta eman dizkioten birak oso kuriosoak izan dira. Gainera dantza-lehiaketarenak umorea eta piperra jarri dio kapituluari. Interesgarria eta atsegina dena. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Revenge – 04×18 – Clarity

 
Kapituluak ez du ezertarako balio azken bi minutuak arte. Horrela, zuzenean, azken bi minutuetan lau denboraldien ostean Emilyk publikoki Amanda dela esan du. Txispun. Hau bukatu da, hemendik aurrera berdin dio denak zeren seria guztiz aldatu da. Kapituluan gertatukoa nori axola dio? Dena lastoa izan da momentu harrigarri hori heldu arte. Kapitulu apurtzailea.
 

 

Blue Bloods – 05×19 – Through the Looking Glass

 
Kapitulua hiru kontutan banatu dute. Erin bere lankidea lagundu nahian pandoraren kutxa zabaldu izana, nahiko txukun eramanda. Franken kontua pixkat behartua ikusi dut kazetariarena dela eta, baina, tira, badakigu seriearen ildo editoriala. Agian entretenigarriena, asmo handirik ez zuelako, Danny eta jarri dioten nerabearena izan da, pixkat inuxentea dena. Eta Nikkiren lanak ikuspuntu kuriosoa jarri dio. Kapitulu zuzena.
 

 

12 Monkeys – 01×12 – Paradox

 
Bukaerak zur ta lur utzi nau, galduta, etorkizunean gertatzen ari diren gauza guztiak harridurarekin hartzen nabil. Orainaldiko guztia dena lotzeko balio izan du, behartuta, baina behintzat kohesioa eman dio. Interesgarria eta eramangarria izan da, Cole 2015an utzita. Kapitulu zuzena.
 

 

Helix – 02×12 – The Ascendant

 
Beste kapitulu galdu bat. Dena ezertarako. Sarah bere haur paranoiarekin jasangaitza da. Orain Peter Eliah bilakatu izana behartua eta kriston pasada izan da. Mother-en bilaketa ere kontu aurresangarri batean bilakatu da. Eta azkenean ez da ezer gertatu. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna