Telesailak

2015eko 15. asteko serieak

Egunean jartzen jarraitzen dut. Midseasoneko serie batzuk agur esan digute aste hontan. Hemen laburpena.
 

 

The Good Wife – 06×18 – Loser Edit

 
Pasa egin dira. Baina asko asko bukaera horrekin. Jada pixkat aspergarria da hauteskundearen txiklea horrenbeste luzatzea baina hau guztia behartua, lastoa eta soberan dago. Elkarrizketa eta kazetariaren grina, emailak erditik daudela, oso pasotea iruditu zait. Gauza bera Kalinda eta berak aldatutako emailena. Dena oso errepikakorra. Behintzat Diane izan dugu, kontserbakorrei aurre egiten frogazko epaiketa batean, oso ondo egon dena. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Madam Secretary – 01×19 – Spartan Figures

 
Berez kapitulua ondo egon da, interesa, tentsioa eta negoziazioak ondo egon dira, baina dena kutsu amerikano horrekin, europarrak salbatu beharrean. Hori kenduta, gainontzeko ondo, baita Stewie-ren lagunarena eta etxearen kontuak. Kapitulu zuzena.
 

 

Community – 06×05 – Laws of Robotics & Party Rights

 
Beren betiko mailan jarraitzen dute, dena zentzugabea eta azidoa egiten. Robotena pixkat luzea egin zait baina momentu oso onak izan ditu eta festarena bikaina izan da. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Shameless – 05×12 – Love Songs (In The Key Of Gallagher)

 
Denboraldi bukaera. Zabalik zegoen ia dena itxi dute, bai Ian itzultzen bere amarekin bidai laburraren ostean; Ian eta Malkovich apurtzen, Sammiren itzulerak dramedia bilakatuz momentu hori; Fiona eta Lip bere maitasun kontuekin zer egin ez dakitela; Debbieren haurdunaldiaren kontua oso topikoa; eta Frank-en alderdi ezezagun hori bukatuta. Onena azken bi minutuak izan dira. Kapitulu zuzena.
 

 

The Following – 03×07 – The Hunt

 
Beste kapitulu bat kontu berdinekin bueltaka dabiltzana. Tipo berria bere aztarnak estaltzen dabil baina dena oso luzea eta lastoa da. Baita Maxen ingurukoak edo Ryanek bere nagusiekin dituen arazoak. Azkenean dena nekagarria da eta bukaera horrekin, Fredy Krugger antzera, are behartuagoa dena. Kapitulu eskasa.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×16 – Afterlife

 
SHIELD berregina eta Coulson-en SHIELD-aren arteko banaketa bere horretan darrai, baina dena oso arraroa eta susmagarria da. Behintzat Coulsonek momentu oso onak utzi dizkigu. Bestalde Sky eta bere transformazioaren ingurukoak dirugu, dena oso misteriotsua eta espirituala. Kapitulu zuzena.
 

 

Person of Interest – 04×19 – Search And Destroy

 
Hasieratik argi zegoen kapituluko kasuko tipoaren ezbeharrak Samaritan eragin dituela, ez dakit zergatik pasa diren kapitulu erdia susmatu gabe. Gero bai, dena jakiteko Samaritan Makinaren bila zebilela tipoaren softwarea erabilita. Eta Root-ena ez dakit oso ondo zertaz joan den. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue Bloods – 05×20 – Payback

 
Kapitulua saltoka bezala joan dela iruditu zait egon diren hiru kontu nagusietan. Dannyren kasua nahiko arraroa narratiba eta agian bukaera topikoegia gelditu da. Argiagoa Jaimmyrena baina baita ere aurresangarria. Eta Frank-ena pixkat lastoa iruditu zait, agian geroago etorriko dira ondorioak. Kapitulu ahazgarria.
 

 

12 Monkeys – 01×13 – Arms of Mine

 
Denboraldi bukaera. Dena nahiko azalduta utzi dute: bai nortzuk diren tipo arraro horiek, bai nola hedatu zen birusa. Gainontzekoa irekita utzi izanak ez du misteriorik gehitzen, bakarrik aukera berriak ireki. Nahiko efektista Cassie etorkizunera bidaltzea eta behartua Ramsey-Cole berradiskidetzea, baina hori bai, guzti honek 12 tximinoen tipari dena zapuzten dio. Kapitulu zuzena.
 

 

Helix – 02×13 – O Brave New World

 
Denboraldi bukaera. Eta agian seriarena. Kapituluaren hasieran lasto asko sartu dute Amyren berbizitzearekin eta berarekin lotuta egon den guztiarekin. Gauza bera Jordan eta bere haurraren guztia. Gainontzekoa ondo, azkenean irlatik atera baitira eta hortik aurrera gertatukoa interesgarria izan da, bai etorkizunean gertatu dena bai orainaldian. Ia dena itxi dute, bere azalpena izan du eta bukaerak Ilariak nahi zuena lortu duela argi utzi du. Kapitulu entretenigarria.
 

Utzi erantzuna