Telesailak

2015eko 17. asteko serieak

Pixkanaka serieak denboraldi bukaerara ari dira iristen. Hemen asteko laburpena.
 

 

Game of Thrones – 05×02 – The House of Black and White

 
Hainbeste istorio dituzte kapituluan bakoitzetik gutxi aurreratzen dela eta, gainera, oso geldoak dira eta beharrik gabe lastoa sartzen dabiltza. Azkenean dena loturarik ez duten pegoteak dirudite eta oso luze egiten da. Bai, asko dute kontatzeko baina ez dute batere ondo kontatzen. Kapitulu eskasa.
 

 

Revenge – 04×20 – Burn

 
Orain Emily/Amandak bere mendekua bukatu omen duela, aitak minbizia dauka baina ez dio esaten. Victoriaren gainbehera histerikoa eta bukaera suizida hori (ziur bizirik ateratzen dela) oso behartua izan da. Gainontzekoak bere horretan aukera dramatikoak hartzen baina sinesgarritasun gutxirekin. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 07×20 – Sleeper

 
Denboraldi hasieratik izan dugun misterioa ebatzi digute. Orain Castle zergatik bi hilabetez desagertuta egon zen badakigu. Intentsitatea eta interesa irabazten joan den kapitulua, serie honek ematen dituen momentu bikainak eta bira interesgarriekin betea. Eta azkenean dena oso koherentea bere unibertsoarekin. Kapitulu bikaina.
 

 

The Following – 03×09 – Kill the Messenger

 
Gehiegi flipatzen ari dira Ryan-ek Joe-kin dituen ametsekin eta oso behartuta Joe-k bukaeran lortzen duenarekin. Behintzat tipo zoro berriarena Joe-rekin konpetentzia moduko bat izatea kuriosoa izan da eta bere atzetik besteak ibiltzea nahiko zuzena. Hori bai Max-en eta bere mutilarena eta Lukek guztiz galdu izana lastoa izan da eta Ryan eta bere neskarena bueltaka ibiltzea. Kapitulu zuzena.
 

 

Community – 06×07 – Advanced Safety Features

 
Modu nahiko kurioso batean maitasun kontuak azaldu dizkigute eta publizitatearekin modu oso dibertigarrian sartu dira. Gainera beraien buruzko autoerreferentziak gero eta azidoagoak dira eta beren barruko dinamikan aurrera jarraitzen dute. Kapitulu kuriosoa.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×18 – The Frenemy of My Enemy

 
Batzuk Sky bilatzen, besteak Coulson. Eta ehiza horretan ibili dira gora eta beherra. Hainbat aliantza, traizio eta azpijokurekin. Tentsioa eta akzioa egon denez eramangarria izan da baina batzuetan nahasia. Eta bukaera horrek dena irekita uzten du. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Modern Family – 06×20 – Knock ‘Em Down

 
Egon diren hiru istorioak nahiko entretenigarriak izan dira. Claire eta Phil eman digutena harrigarria izan da baina, ere berean, oso naturala. Jay-k monentu dibertigarrienak jarri ditu eta Mitch eta Gloria zuzen. Kapitulu atsegina.
 

 

Scandal – 04×20 – First Lady Sings the Blues

 
Orain istorioetara nahiko zuzen doaz, buelta handirik gabe. Mellie-ren kontuan gertatutakoak eta nola bideratu duten nahiko txukun. B613arena, bai Jake ez hiltzea nahiko itxarotekoa zen. Eta bere bizia salbatzeko kasua nahiko ondo eramanda. Eta bukaera ezusteko atsegina. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Blue Bloods – 05×21 – New Rules

 
Denboraldia bukatu aurretik kapitulu bikoitza emango digute eta gai nahiko errekurrente eta efektisita batekin: polizia bat hiltzea, kasu honetan Reagen-en laguna, nagusietako bat eta bandan aurkako gudarekin lotua. Osagai guztiak topikoetara jotzeko baina dena zuzen eginda, horrek Danny-ri sortzen dizkion arazoekin. Hortik zegoen beste istorio bat ere azkenean lotuta bukatu du eta tentsio handia egon da. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna